Ziriari zotza baino gehiago, zotzari zipotza sartu diote Giroko ibildean. Ezin gehiago kiribildute dute lehendik zuen gogortasuna. Ez bost eta ez sei, zortzi amaieran izango ditu mendatean alajaina. Sufrimentu mahaia baino okerragoa izango da. Aurreko urteetako berritasunei, hala nola, Zoncolani eta Finestreri, Costris izeneko mendatetzarra gehietu diote aurten (Zoncolango etapa berean) eta diotenez zuzenean zerura daraman bidea da. Zerura edo infernura. Ikusiko da.

Ibilbidearen xehetasun oro baino gehiago, ibilbide horren inguruko hausnarketa bat jarri nahiko nuke mahai gainean. Ez ote da gehiegizkoa aurtengo ibilbidea? Erlojupekoan kilometroak mugatzearen aldekoa naiz, azken urteetan pisu handiegia izan baitute sailkapenetan bakarkako lan saioek eta gehienetan eskalatzaileak salduta gelditzen ziren hain alde handiekin. Uste dut kirol honek duen funtsa norbanakoen aurrez aurreko lehian dagoela eta hori normaldean mendateetan gertatzen da. Horregatik txalotu izan dut Giroak aurreko urteetan atondu izan duen ibilbidea. Ordea, aurtengoak ez dut uste ikusgarritasuna gogortasunaren neurri berean sarituko duenik.

Txirrindulariek ibilbideari beldur izatea ez da ona, kikildu egiten dira. Ziklistek ahaltsu sentitu behar dute edozein oztoporen aurrean, bestela gehiegizko zuhurtziaz jokatzen dute. Lotuta. Faborito nagusiak ibilbidea ikustera joan direnean, denak, salbuespenik gabe, beldurrak izoztuta gelditu dira. Gogorregia iruditu zaie. Beraz, egoera horren aurrean nork joko du azken mendatea baino lehen. Inork ez. Ahalik eta gehien gordetzen ahaleginduko dira. Huts egitearen beldurrak atzenduko ditu. Mugimendua azken mendatera mugatuko da. Hori uste dut. Hori bai, aurrez dauden mendate horiek denek higadura lana egingo dute eta azken mendatean hain izango da gutxi duten indarra, gurutzebide bihurtuko dira. Hori egingo zaio jendeari erakargarri.

Share
Published by

Recent Posts

Otsailak 1-2, asteburuko atletismo agenda

Hementxe hurrengo asteburuko atletismo frogak: OTSAILAK 1 - LARUNBATA: X. CROSS DE SAN BLAS DE…

10 years ago

Nibali da patroia

Bradley Wigginsen zain geunden arren Vicenzo Nibali da Giroko patroia. Errazegi eman genion garaipena Sky…

11 years ago

Onak beti itzultzen dira

Denbora da Thomas Lofvkist, Mediterraneoko itzulia irabazi berri duen ziklista suediarra begiz jo nuela. 2003a…

11 years ago

Puerto Afera, galdutako epaiketa

Egunotan mundu erdiko zirko mediatikoa Puerto Afereko inputatuen inguruan dabil, euretakoren batek esan zuen moduan…

11 years ago

Lance Armstrong biktima da

Ziklismoaren urrezko panpina apurtu da. Askoren jainkoa hil da eta orain, azkenean, egia aitortu duela-eta…

11 years ago

2012 lasterketa urteari errepasoa kartelen bidez

Lasterketak.com-en, 2012. urteari errepasoa egiteko, ondoko bideoa prestatu dugu lasterketen karteletan oinarrituta. Espero dugu zuen…

11 years ago