Categories: Txoritxoa lumatuz

Txantxibiri tan tan!

“Bost puntu” ekimenerako gonbita iritsi zitzaidanean, ez nuen inolako zalantzarik izan. Nire konfidantza osoa merezi duten bi lankideren izenean etorri zelako batetik, baina batez ere, langileek bultzatu beharrekoa zelako. Eta argi dut, oso argi, kanpoko flotadorearen zain egon beharrean, guk gerorrek eragin behar dugula barrutik gure komunikazio taldearen salbazioa ekarriko duen hausnarketa sakona. Euskerazko zein gaztelerazko kalitatezko telebista banaren eskariak harrotu du hautsik gehien. Guztiz ulergarria da batzuen mesfidantza: bi kate horien arteko harreanean oinarritzen dira zalantzak, parekideak izango ote diren, edo orain arte bezela, euskerazkoa erderazkoaren menpeko izango ote den. Neronek, sinatzaile gehienen antzera, argi dut itaun horren erantzuna zeinek behar duen. Hori izango da helmuga, baina oraindik abiapuntuan gaude, eta eztabaida hori abia arazteko, ez da batere puntu makala eskeini zaigun bostekoa.

Jakina da bietan aritzen naizela neroni. Euskerazkoan lasaiago, erosogo eta finago. Baina ETB-2en aritzea ere egokitzen zait tarteka. Aspaldian egin nuen erderazko emankizunean ere euskerazkoan erabiltzen nuen agur berbera erabiltzearen hautua. Amona Inaxi zenak guri esaten zigun berbera: “Txintxo ibili eta ongi izan!”  Erabaki horrekin batera etorri zen ezustekoa. Badakizue harez geroztik zein den kalean jendeak gehien egiten didan galdera? Ez, ez dira biharko iragarpena eskatzera etortzen. Azkenaldian gehien egiten didaten galdera da: “oye, muy bien en el eguraldi, te vemos siempre y tal y tal… pero una pregunta: ¿Qué es eso que sueles decir al final de “txantxibiri tan tan”? Horixe bera esan zidaten lehen aldian, irri txikia atera zitzaidan, baina anekdota hutsa izatetik maiz errepikatzen den galdera izatera pasa zenean, zer pentsa eman zidan. Lehenengo ondorioa: askok esan bezela, bai, mantsoago eta argiago hitz egiten hasi behar duk behingoz, Aristi! Eta bigarrena, eta garrantzitsuena:  Zeinen arrotz egiten zaion zenbaiti euskeraz entzute hutsa!

Orain ulertzen dut zergatik gimnasioan alboan izaten dudan emakumeak uste duen urtean soilik hilabete bakarrez egiten dudala lan. Ezin hasiko naiz nire kurrikuluma azaltzen Urrutiaren ordezkapenetan baino ikusten ez nauen belarri motzari. Harrokeriaren nahasteko arriskua izateaz gain, alperrikako ariketa izango delako, harentzat ETB1 existitzen ez delako. Eta harritzekoa ere ez. Egun, Conquistadorreko partaideak ETB1eko saio gehientsuenetan ikusten ditugu, baina euskerazko kateari egiten zaion ia aipamen bakarra, Teleberriren kirol tartekoa da, emankizunen zerrendaren berri ematerakoan. Argi dago bigarrenak behar zuenak hartu diola aurre lehengoari, eta hura jarri dela buru. 15-2koa da abantaila markagailuan. Erderazkoan, primetime-a futbolatik salbatze aldera, 15 minutuko eguraldi tarteak egin behar izaten ditugu, saio izarra futbola bukatu arte has ez dadin. Euskerazkoan aldiz, futbolak berak ere behartuta, bi minututxoko laburpena baino ez, emakizun eta emankizun artean ez dagoelako albisteak kontatzeko nahikoa denborarik.

Neronek ere anai pobre izateari utzi nahi diot, eta aberatsena izatera pasa, baina familiaren alde egingo dut beti, anaien artean laguntzea bezelakorik ez dagoelako, eta horrela baino ez dugulako familia aurrera ateratzea lortuko. Horregatik anai arteko borrokak alde batera utzi, eta sendi guztiaren alde egiteko, bost puntuekin bat egitera gonbidatzen zaitut. San Juaneko sutan txar guztiak erre, eta hortik aurrera, biziberrituta atera gaitezela!

Pello Biain

View Comments

  • Egokia, oso egokia, Urko. Eta, bai, barrutik ekin behar diogu ausnarketari bestela kanpotik beste batzuk egingo dute laster baino beranduago.

    Zuk diozun bezala, orain abiapuntuan gaude eta ez dut nik ezagutzen zapatilak jantzi gabe lasterketa irabazi duen korrikalaria. Hori behar dugu: lasterketan parte hartzeko prest dagoen jendea. Mila esker, kolega.

    • Ba bai, arrazoi osoa. Kanpoko laguntza beharko dugu, noski, baina barrutik eragiten ez badugu, ez dugu zer eginik. Oinetako onak jantzi, lasterketa luzea izango da eta, eta aurrera! Elkarrekin bada, beti hobe, noski!

Share
Published by
Pello Biain

Recent Posts

Enbido handira!

Eskubaloi jokalarien antzera, guk ere pilota gure eskutan dugu. Inoren atean gola sartzearekin tematu baino,…

9 years ago

Aire berria

Otamendi eta Egiguren aurrez aurre. Aspaldiko elkarrizketarik zailena izango zuen seguraski gaur Jaimek. Bakarren batek…

10 years ago

Lizunkeritan

Lagun baten lagunaren lagunak esan dit azkenaldian lotsagabetu egin dela euskal blogosfera, eta orain arte…

10 years ago

Denok batera!

Txoko honetan bertan maiz larrutu dugu ETBren programazioa, motiborik ere falta izan ez delako, aitor…

11 years ago

Sahara Marathoia bertan behera…

Ondoren duzuena, Sahara Marathoiko lagunek bidalitako idazkia duzue, hitzez hitz, aferaren larritasuna ikusita, hauxe zabaltzen…

11 years ago

Santi, Santi, Santi…

Txiribiterotik Txiribitonera, ez dago tarte handirik. Kantuak behintzat, esaldi bakarrean batzen ditu biak, eta telebistak…

11 years ago