Categories: Zinemaren epelean

Fassbenderren ipurdia

Zakila ere aipa nezakeen, baina beti geratzen da finagoa ipurdiari erreparatu diogula esatea, zintzilikarioari begira egon garela aitortzea baino. Baina balio zezakeen, helburua berbera bait da: amua botatzea. Eta esango “Shame”k baduela horretatik apur bat. Alegia, haragi gosez inguratuko direnak asko izango direla, baina hura asetu eta bapo geratu baino, behar bada sabela nahastuta, aztoratuta irtengo dira zine aretotik. Eta hori beti da gustagarri. Arrisku hori izan badu pelikulak: gorputzak arima irenstea, eta bihotzera heldu beharrean genitaletan geratzea. Horregatik, eta hori sahiesteko behar bada, hasi orduko eskeintzen digu zuzendariak Fassbenderren puska handi hori. Pelikula baten promozioak maiz behar izaten duen ahoz ahokoan hori izan bait da gehien aipatu dena: ohi baino handiagoa duela gizonak. Eta bai, tamainuak badu garrantzirik. Eta esango nuke McQueenek hartu diola neurria gaiari : Bestelako gabeziak larrua joz betetzen dituen gizonarena kontatzeak, izan zezakeen erredentzioaren gaian erortzeko arriskua, baina zorionez, horretaz libratu gaitu. Fassbender bera ere, neurrian, txukun. Sinisgarri. Beroketa eta klimaxaren arteko oreka badu pelikulak. Txortaldirik bikainenaren modura, kasu honetan ere egunak joan egunak etorri, gertaturikoa duzu buruan. Ez da errez ahaztekoa. Neroni behintzat, eman dit zer pentsatua.

Pello Biain

View Comments

  • Fassbender agian izango da orain modako aktorea. Bera luzitzeko eginiko pelikula da eta bai, luzitzen dela aitortu behar da.

Share
Published by
Pello Biain

Recent Posts

Enbido handira!

Eskubaloi jokalarien antzera, guk ere pilota gure eskutan dugu. Inoren atean gola sartzearekin tematu baino,…

9 years ago

Aire berria

Otamendi eta Egiguren aurrez aurre. Aspaldiko elkarrizketarik zailena izango zuen seguraski gaur Jaimek. Bakarren batek…

10 years ago

Lizunkeritan

Lagun baten lagunaren lagunak esan dit azkenaldian lotsagabetu egin dela euskal blogosfera, eta orain arte…

10 years ago

Denok batera!

Txoko honetan bertan maiz larrutu dugu ETBren programazioa, motiborik ere falta izan ez delako, aitor…

11 years ago

Sahara Marathoia bertan behera…

Ondoren duzuena, Sahara Marathoiko lagunek bidalitako idazkia duzue, hitzez hitz, aferaren larritasuna ikusita, hauxe zabaltzen…

11 years ago

Santi, Santi, Santi…

Txiribiterotik Txiribitonera, ez dago tarte handirik. Kantuak behintzat, esaldi bakarrean batzen ditu biak, eta telebistak…

11 years ago