Categories: Nafarroa, arragoa

Iturria itxi dio gobernuak euskerazko hedabideei

Laburra, gaurkoa. Ez bait dut tentazioan erori nahi. Esan nezake Barcinaren gainsoldatarekin konponduko genukeela gurea, edo Los Arcoseko zirkuituan diru galerak izango direla aitortu duten honetan, ez al zegoen diru hori beste inora bideratzerik. Baina ez, ez dut haien akats berdinik egingo. Xinplekeria bait da halako bidegabekeria arrazoitzeko erabiltzen duten argudioa. Ditxosozko krisia, jakina. Dirurik ez dagoela. Baina halakoetan gurean ongi dakigu zein den azaleko gastua, eta zein funtsezkoa. Jatekoan baino, kapritxoetan aurrezten dugu guk. Nafarroako Gobernuak aldiz argi utzi du beste behin zein diren bere lehentasunak: Euskeraz aritzen garen komunikabideoi bukatzear den urte honetarako aurrikusitako diru laguntzaren bigarren erdia, orain ordaindu beharrekoa, ez digu emango. Eta hori gutxi ez, eta datorren urterako, xoxa bakar bat bera ere ez omen du bideratuko euskera kontuetarako.

Agindutakoa betetzea, gizalegezkoa da, baina batez ere norberari berea ematea, oinarrizkoa. Gizalegezkoa, eta oinarrizkoa. Zentzuak agindutakoa, baina zentzurik ezin eskatu, akaso, halakorik ez duenari. Berea maitatu baino gorrotu duenak, ez duelako ez bihotzik ez bururik. Baina batez ere, ez du hitzik. Ez duelako hitza bete, batetik, eta edozein aitzaki erabilita ere, nahikoa hitzik ez delako izango egiten ari diren bidegabekeria zuritzeko. Horren aurrean, hitzekin jarraituko dugu guk borrokan. Bihotzetik mingainera, eta mingainetik teklatura dihoazten hitzekin. Ez bait gara ixiliduko, edo ez genuke behintzat ixildu behar. Hamaikagarrena da, honez gero, azken makilkada, baina zoritxarrez, badakigu estalkia jarri eta aurrera egiten. Eta hori egingo dugu oraingoan ere.

Hogei bat urte badira gure bailarako aldizkaritxoan lanean hasi nintzela. Harez geroztik, makina bat ordu sartu izan ditut gure bulegotxo txikian lanean. Asteburu guztia hantxe, alea berria kalera atera zedin. Eta muxutruk, noski, ez bait genuen batere dirurik. Baina ez diot hau nire burua goratze aldera, ezta gutxiago ere. Ez bait da hain arritzekoa nire kasua. Zorionez asko eta asko gara proiektu honetan sinisten dugunok. Ehunka gara horixe bera egiten dugunok, hala sentitzen dugulako. Eta zaplaztekoak ematen dizkiguten honetan, guk oraindik ere muxu truk jarraituko dugu. Zaplaztekoak baino, muxuak nahiago ditugulako, eta debaldekoak badira, goxoagoak dira muxu horiek. Maitasunaren seinale. Gorrotoa besterik bihotzean ez duenak, ordea, ez du sekulan ulertuko maitasun horren indarra, eta hortxe aferaren gakoa. Eurentzat kalte…

Pello Biain

View Comments

  • Aupa Urko,animo eta eutsi goiari!! Zu bezalakoekin aurre eginen diegu garai honetako otso beltzei, eta lanean arituz etorriko zaizkigu garai hobeak! AUPA!!!

    • Hala bedi, Elena! Eskerrik asko, baina bai, ekin dieziogun, ze hortxe erakutsiko dugu berriz zein den gure armarik handiena: gure indarra, eta gure gogoa... sinisten dugun horren alde lan egiteko grina.

Share
Published by
Pello Biain

Recent Posts

Enbido handira!

Eskubaloi jokalarien antzera, guk ere pilota gure eskutan dugu. Inoren atean gola sartzearekin tematu baino,…

9 years ago

Aire berria

Otamendi eta Egiguren aurrez aurre. Aspaldiko elkarrizketarik zailena izango zuen seguraski gaur Jaimek. Bakarren batek…

10 years ago

Lizunkeritan

Lagun baten lagunaren lagunak esan dit azkenaldian lotsagabetu egin dela euskal blogosfera, eta orain arte…

10 years ago

Denok batera!

Txoko honetan bertan maiz larrutu dugu ETBren programazioa, motiborik ere falta izan ez delako, aitor…

11 years ago

Sahara Marathoia bertan behera…

Ondoren duzuena, Sahara Marathoiko lagunek bidalitako idazkia duzue, hitzez hitz, aferaren larritasuna ikusita, hauxe zabaltzen…

11 years ago

Santi, Santi, Santi…

Txiribiterotik Txiribitonera, ez dago tarte handirik. Kantuak behintzat, esaldi bakarrean batzen ditu biak, eta telebistak…

11 years ago