Categories: Albisteak

David Sifry, Technorati-ren sortzailea, EBEuskadin egongo da

Jakin bagenekien nazioarteko izen handi bat izango zela EBEuskadiren parte hartzaileen artean, eta gaur baieztatu digute albistea: Technorati, blogen bilatzailerik ezagunenaren sortzailea, David Sifry (@dsifry), Bilbon izango da datorren larunbatean, EBEuskadi ekimenean. Lehenaz gain, egitarau benetan erakargarria bertan izango garenentzako, hizlarien zerrenda ez baita nolanahikoa.

Aski ezaguna da Sifryren ibilbidea; berrikuntza teknologiko orori begira, intenerneten buru belarri dihardu lanean. Technorati da bere proiekturik ezagunena, baina beste hainbat ekimen ere baditu eskuartean. Besteak beste, duela gutxi, Offbeat Guides sortu du, 30.000tik gora leku turistikori buruzko informazio pertsonalizatua sortzen eta bideratzen duen sistema.

Gurean hain ezaguna den Xabier Uribe-Etxeberria (@uribeetxebarria), Anboto Group-en sortzailea, gertutik ezagutzen David Sifryk. Elkarrekin hainbat proiektutan aritu izan dira lanean. Hain justu, Uribe-Etxeberriak ahalbideratu du Sifryk bere agendan EBEuskadiri lekua eskaintzea.

Web sozialen esparruan, batez ere, lidergoaren garapenean eta hedabide digitalek sortutako eraldaketan, oso ezaguna da Technoratiko zuzendaria. Word Economic Forum eta Linux International ekimen aitzindarietan ere parte hartu du.

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

‘Negozioa, euskara eta Internet’ mahai-ingurua, #EBEuskadi 2013n

“Negozioa, euskara eta Internet” du izena, mahai-ingurua da eta Haritz Rodriguezek gidatuko du 2013ko #EBEuskadi…

11 years ago

Guillermo Diazek (@WillyrexYT) eta Youtubeko bere bizipenak itxiko dute #EBEuskadi13

Guillermo Diazek (Willy Rexek, @WillyrexYT) itxiko du Euskadin ospatzen den EBEaren bigarren edizioa. Espainiako Youtuber…

11 years ago

Sara Gandarak (@saragandara -k) egingo die ongietorria #EBEuskadi13 -ko parte-hartzaileei

Sara Gandara (@saragandara) Euskal Telebistako Eguraldiko asteburuetako aurkezlea eta Oscar Terolekin batera ostegunetan ematen duten…

11 years ago

Pedro Ricote #EBEuskadi13 –n izango da

Pedro Ricote (@rikote) EBEuskadi13-ko arratsaldeko azken aurreko hitzaldia emango du: “Telebistako ekoizleek orain Interneten lortu…

11 years ago

Arrieta Metodoa: Begiekin hitz egitea, #EBEuskadi13 -n

Lourdes eta Mentxu Arrieta ahizpak dira, Beasainen (Gipuzkoa) jaiotakoak eta emakume bereziak. Lourdes kooperatiba bateko…

11 years ago

Ricardo Amasté (@Ricardo_AMASTE) eta Goteo, #EBEuskadi13 -n

11:05ean, Ricardo AMASTÉk (@Ricardo_AMASTE) bere hitzaldiari hasiera emango dio. 35 minutuan, Goteo izeneko finantziazio kolektiborako…

11 years ago