Categories: Albisteak

Web ekimenak aurkezpenerako aukeratutako produktuak

Web ekimenei dagokien atalean aurkeztuko diren 6 proiektuak ezagutarazten dizkizuegu. Diana Gonzalezen erantzunkizuna izango da proiektuen arduradunak bideratu eta galdekatzea.

Bestelakoak, berritzaileak eta arrakastatsuak diren proiektu edo produktuen bila ibili gara. Era berean, bertaratutakoen feedbbacka jasotzeko interesa duen jendea eta negozio eredu berritzaile batean lanean diharduena izan dugu gogoan. Duela aste batzuk abiatutako deialdia dela eta jasotako proposamen guztien artean, interesgarrienak iruditu zaizkigunen hautaketa egin dugu. Berrikuntza, negozio eredu berriak eta bestelako ekimenak interesatzen baldin bazaizkizu, zuzenean ezagutzea gustatuko zaizkizula uste dugu.

Aurkezpen ekitaldia dinamikoa eta parte-hartzailea izan dadin, ekimenen sustatzaileek 5 minutuko aurkezpena egingo dute eta gero, beste 5 minutu izango ditugu galderak egiteko edota azalpen gehiago eskatzeko.

Dada Company

Haurrentzako liburu interaktiboak eta smartphone zein tablet gailuetarako aplikazioak ekoitzi eta banatzen dituen editorial independente bat da DADA Company. Liburu ilustratuen eta eduki interaktiboen sektorean berritzailea den proiektu editoriala da. Dada Company osatzen dutenak eduki digitalen ekoizpenean, komunikazioan, teknologian eta pedagogian adituak dira; artezale sutsuak ere badira eta haur zein gazte sektorean esperientzia zabala izateaz gain, ume handi bat daramete guztiek barruan. Liburu digital interaktiboa funtzio eta zerbitzu berriak eskaintzen dituen formatu bezala ulertzen du lan-taldeak. Emaitza, umeei, esperientzia aberasgarria, dinamikoa, flexiblea eta multimedia eskaintzea da.

Dokkus

Dokkus, enpresen arteko dokumentu trukea erraztea helburu duen sareko kudeatzaile dokumental bat da. Enpresen artean bidaltzen diren dokumentuen joan-etorria sinplifikatzen duen sareko aplikazioa da. Zein dokumentu trukerako balio du? Laneko arriskuen prebentzioa, ingurumena, kalitatea, produktua, zergak, Gizarte Segurantza, formazioa, segurtasuna… dela eta dauden arau edo legeak konplitzen direla egiaztatzeko edota pertsona zein gauzen ezaugarriak, trebetasunak, konposizioak… betetzen direla ziurtatzeko.

Me The One

Mundu zabaleko talentuak deskrubitzeko ekimena da MeTheOne, esparru globaleko talentu bilatzaile plataforma bat. Munduko edozein lekutako talentudun gitarra jotzaileak, abeslariak, skaterrak, surflariak, riderrak, malabaristak… aurkitzea da MeTheOne komunitatearen helburua eta bertan, trebetasuna jasotzen duen bideoaz gain, sare sozialetako (Facebook, Twitter) profila eta sareko onarpen mailari lotutako ospea ere adierazten dira.

Socialitas

Enpresa txiki eta ertainentzat Community Management zerbitzuak saltzeko plataforma bat da Socialitas. Gaur egun Europa eta AEBetako hainbat herrialdetan funtzionatzen ari den eredu bera, merkatu nazionalean ezartzea dute helburu. Hau da, marketing aholkularitzek, beraien zerbitzuak kanal presentzialez zein Internet bidez saltzea ahalbidetzea. Enpresa txiki zein ertainak Sare Sozialetan murgiltzeko Community Management paketeak eskaintzen dituzte eta enpresen online presentzia kudeatu ahal izateko, taldeko Community Managerrak dituzte.

Workmunity

Enpresa eta kandidatuentzako doako lehen enplegu eta networking atari profesionala da Workmunity. Enpresa espainiarren %90 baino gehiago oso txikiak dira (10 langile baino gutxiago), hortaz, garestiegiak dira egungo atarien prezioak (250 eurorainoko tarifak lan eskaintza bat argitaratzearren eta 40€ norbere CV berrikustearren). Zerbitzu horiek guztiak dohainik eskaintzerakoan, bertako hautagaiek lana aurkitzeko dituzten aukerak areagotzea da Workmunityren helburua, era horretan, neurri guztietako enpresek portal honen bidezko kontratazioa burutu dezaten erraztuz.

Web Guggenheim Bilbao

Guggenheim Bilbao Museoa web gune berri bat prestatzen ari da. Bizkaiko hiriburuko eta Euskal Herri osoko kultur ardatz den instituzioaren web gunea diseinatzen ari den Novisline enpresako lan taldeak EBEuskadin hitz egingo du eta bertan, atari txundigarri bezala saltzen duten proiektuaren xehetasun batzuk eskainiko dituzte. Web guneak egungo estandarrak apurtuko dituen kontzeptu berri bat izango du oinarrrian eta museoaren irudiari nazioartean bultzada berria ematen lagunduko dio.

blogs eitb

Recent Posts

‘Negozioa, euskara eta Internet’ mahai-ingurua, #EBEuskadi 2013n

“Negozioa, euskara eta Internet” du izena, mahai-ingurua da eta Haritz Rodriguezek gidatuko du 2013ko #EBEuskadi…

11 years ago

Guillermo Diazek (@WillyrexYT) eta Youtubeko bere bizipenak itxiko dute #EBEuskadi13

Guillermo Diazek (Willy Rexek, @WillyrexYT) itxiko du Euskadin ospatzen den EBEaren bigarren edizioa. Espainiako Youtuber…

11 years ago

Sara Gandarak (@saragandara -k) egingo die ongietorria #EBEuskadi13 -ko parte-hartzaileei

Sara Gandara (@saragandara) Euskal Telebistako Eguraldiko asteburuetako aurkezlea eta Oscar Terolekin batera ostegunetan ematen duten…

11 years ago

Pedro Ricote #EBEuskadi13 –n izango da

Pedro Ricote (@rikote) EBEuskadi13-ko arratsaldeko azken aurreko hitzaldia emango du: “Telebistako ekoizleek orain Interneten lortu…

11 years ago

Arrieta Metodoa: Begiekin hitz egitea, #EBEuskadi13 -n

Lourdes eta Mentxu Arrieta ahizpak dira, Beasainen (Gipuzkoa) jaiotakoak eta emakume bereziak. Lourdes kooperatiba bateko…

11 years ago

Ricardo Amasté (@Ricardo_AMASTE) eta Goteo, #EBEuskadi13 -n

11:05ean, Ricardo AMASTÉk (@Ricardo_AMASTE) bere hitzaldiari hasiera emango dio. 35 minutuan, Goteo izeneko finantziazio kolektiborako…

11 years ago