Categories: Albisteak

‘Sare sozialak eta marken mugak’, EBEuskadin

#EBEuskadiko egitarau zabalari buruzko xehetasunak ezagutzen ari gara, apurka apurka. Azken berria, horra: Estatuko merkatu-analista ezagunenetakoa den Felipe Romero (@flpromero) etorriko da #EBEuskadira, sare sozialetan marken erabileraz hitz egitera. The Cocktail Analysis enpresaren sortzaileetako eta zuzendaria da Romero. Dakizuenez, eitb.comen laguntzarekin, maiatzaren 12an egingo da blogei buruzko ekimen hau Bilbon, EITBren egoitzan. Romeroren hitzaldia goiz partean izango da, 11:30etatik 12:15era.

Kontsumoari, merkatuari eta sare sozialei buruz hamaika artikulu idatzi ditu Felipek, besteak beste, El Pais egunkarian duen blogean. Bere ustez, gure kontsumo ohiturek erakusten dute munduan dugun lekua; hau da, kontsumoaren arabera ezartzen ditugu harremanak geure buruarekin, ingurukoekin eta planeta osoarekin. Markekin eta produktuekin dugun hartu-emanak agerian uzten ei du kontsumo gizarte honetan dugun tokia.

Zerbait erostera doanean, kontsumitzaileak jakin badaki zer nahi duen, zenbat balio duen eta zenbateraino ordaintzeko prest dagoen. Informazio guztia dauka. Kontsumo ohiturak modu askotara aldatzen ditu Internetek; erosi nahi duzun produktu horretara berehala iristen zara, baina, aldi berean, datu guztiak berehala izate horrek hausnartzera eta konparatzera bultzatzen zaitu. Beste aukera batzuk ikustera eramaten zaitu Internetek. Hala, Romeroren arabera, kontsumitzaileak orain crossumers-ak dira, bigarren belaunaldiko kontsumitzaileak. Merkatu-analista den heinean, beraz, gizarte kontsumoan sare sozialek duten eragina aztertzen ari da. Horretaz guztiaz hitz egingo du #EBEuskadin.

blogs eitb

Recent Posts

‘Negozioa, euskara eta Internet’ mahai-ingurua, #EBEuskadi 2013n

“Negozioa, euskara eta Internet” du izena, mahai-ingurua da eta Haritz Rodriguezek gidatuko du 2013ko #EBEuskadi…

11 years ago

Guillermo Diazek (@WillyrexYT) eta Youtubeko bere bizipenak itxiko dute #EBEuskadi13

Guillermo Diazek (Willy Rexek, @WillyrexYT) itxiko du Euskadin ospatzen den EBEaren bigarren edizioa. Espainiako Youtuber…

11 years ago

Sara Gandarak (@saragandara -k) egingo die ongietorria #EBEuskadi13 -ko parte-hartzaileei

Sara Gandara (@saragandara) Euskal Telebistako Eguraldiko asteburuetako aurkezlea eta Oscar Terolekin batera ostegunetan ematen duten…

11 years ago

Pedro Ricote #EBEuskadi13 –n izango da

Pedro Ricote (@rikote) EBEuskadi13-ko arratsaldeko azken aurreko hitzaldia emango du: “Telebistako ekoizleek orain Interneten lortu…

11 years ago

Arrieta Metodoa: Begiekin hitz egitea, #EBEuskadi13 -n

Lourdes eta Mentxu Arrieta ahizpak dira, Beasainen (Gipuzkoa) jaiotakoak eta emakume bereziak. Lourdes kooperatiba bateko…

11 years ago

Ricardo Amasté (@Ricardo_AMASTE) eta Goteo, #EBEuskadi13 -n

11:05ean, Ricardo AMASTÉk (@Ricardo_AMASTE) bere hitzaldiari hasiera emango dio. 35 minutuan, Goteo izeneko finantziazio kolektiborako…

11 years ago