Categories: Albisteak

Web proiektuak aurkezteko epea zabalik

Sei web egitasmo aurkeztuko dira #EBEuskadi ekimenean. Parte hartu nahi baduzu, bidali zure proiektua, epea zabalik dago eta. Ondorengo lerrootan azalduko dizkizuegu proiektuek bete behar dituzten baldintzak.

Dakizuenez, maiatzaren 12an egingo da #EBEuskadi, Bilbon. Jardunaldi horietan, web egitasmo berriei tarte berezia eskainiko diegu. Iruri Knörrek (@iruri) aurkeztuko ditu aukeratutako egitasmoak eta webguneen egileekin ere berak hitz egingo du.

EBEuskadin aurkezteko moduko proiektu berritzaile bat eskuartean baduzu edota teknologia berriekin lotutako negozio eredu aitzindari batean buru belarri sartuta bazaude, ez dudarik egin, bidali zure proposamena eta EBEuskadira etorriko den publiko adituaren aurrean aurkezteko aukera izango duzu.

Proiektuen aurkezpena

Parte har dezaketen produktuak: Software eta hardward.Internetekin lotura zuzena duen edozein produktu aurkez daiteke, merkaturatzeko prest dagoena edota duela gutxi aireratutakoa. Hala nola, oraindik gauzatu gabe egon arren, ondo landutako proiektu edo ideia berritzaileek ere badute lekua EBEuskadin.

Proiektuak nora bidali

Apirilaren 10etik 24ra bitartean jasoko dira egitasmoak helbide honetan. Orrialde bakar batean proiektuaren laburpena azalduko beharko da ondoko datuekin:

1.- Produktuaren edo zerbitzuaren azalpena
2.- Balio erantsia
3.- Merkatua: nori zuzendua dagoen
4.- Antzeko ekimenak

Proiektuen aukeraketa

Esan bezala, jasotako egitasmo guztietatik sei aukeratuko dira, zerbait berezia eta berria eskaintzen duten sei proiektu. Apirilaren 24tik 30era bitarte jarriko gara harremanetan aukeratuko proiektuen egileekin, aurkezpenaren nondik norakoak azaltzeko.

blogs eitb

Recent Posts

‘Negozioa, euskara eta Internet’ mahai-ingurua, #EBEuskadi 2013n

“Negozioa, euskara eta Internet” du izena, mahai-ingurua da eta Haritz Rodriguezek gidatuko du 2013ko #EBEuskadi…

11 years ago

Guillermo Diazek (@WillyrexYT) eta Youtubeko bere bizipenak itxiko dute #EBEuskadi13

Guillermo Diazek (Willy Rexek, @WillyrexYT) itxiko du Euskadin ospatzen den EBEaren bigarren edizioa. Espainiako Youtuber…

11 years ago

Sara Gandarak (@saragandara -k) egingo die ongietorria #EBEuskadi13 -ko parte-hartzaileei

Sara Gandara (@saragandara) Euskal Telebistako Eguraldiko asteburuetako aurkezlea eta Oscar Terolekin batera ostegunetan ematen duten…

11 years ago

Pedro Ricote #EBEuskadi13 –n izango da

Pedro Ricote (@rikote) EBEuskadi13-ko arratsaldeko azken aurreko hitzaldia emango du: “Telebistako ekoizleek orain Interneten lortu…

11 years ago

Arrieta Metodoa: Begiekin hitz egitea, #EBEuskadi13 -n

Lourdes eta Mentxu Arrieta ahizpak dira, Beasainen (Gipuzkoa) jaiotakoak eta emakume bereziak. Lourdes kooperatiba bateko…

11 years ago

Ricardo Amasté (@Ricardo_AMASTE) eta Goteo, #EBEuskadi13 -n

11:05ean, Ricardo AMASTÉk (@Ricardo_AMASTE) bere hitzaldiari hasiera emango dio. 35 minutuan, Goteo izeneko finantziazio kolektiborako…

11 years ago