
10.000 iPhonekin egindako domino erraldoia
Aatma Studio izeneko enpresak domino erraldoia egin du iPhone 5 delakoaren 10.000 telefono erabilita. Dominoak eraikin bateko bi solairu hartzen ditu, eta igogailua ere ikuskizunaren parte bihurtu dute. Amaiera ikusgarria da: 1.700 telefonok pantaila erraldoi bat osatzen dute. Bideoak lau milioi bisita baino gehiago izan ditu Youtuben.