Categories: Bederatzikoa

Hitza Jolas, boto eske

Igandeko Hitza Jolas saioan bertsozaleen botoa eskatu zuten. Bertsogintzaren bozak izan ziren igandean. Gpuntua-ren lehen itzuliko bertso onenak entzun genituen. Goizeko saioetako puntuaziorik altuena Agin Rezolak lortu zuen eta arratsaldekoetan Beñat Lizasok. Iñaki Viñasprek jarritako puntuari erantzun zion Ander Solozabalek Bederatzikoa atalean. Solozabalek Asier Azpirozi bota zion puntua Gpuntuaren gainean. Donostiako bertsoak ere entzun zituzten: Kontxako hondartzan Lujanbio eta Colina hondarretan idatzitako izenak ezabatzen.

Larunbateko Hitza Jolas saioan, berriz, Pedro Migel Etxernike zientzialari handiaren hitzak entzun ziren. Bera ere BECen izan zen. Lujanbiok suari botatako bertsoa gustatu zitzaion gehien. Bigarren Euskal Herriko Bertso-Afari Txapelketako buruz burukoa ere entzun zuten. Txapelduna Beñat Gaztelumendi izan da aurten, Jone Uriarekin buruz buruko eder bat jokatu ostean. Iñaki Viñasprek Xabier Ricori erantzunez bere bederatzikoa kantatu zuen. Abadiñon Sustrai Colina eta Jone Uria elkarrengana bilduta. Donostian Lizaso eta Egaña beren arteko laguntasunari buruz kopletan eta Lujanbio eta Egaña ofizioka: zure bikotea ere bertsolaria balitz?… Gpuntua-ri buruzko informazioa ere eman dute eta Donostiako Bukowsky tabernan Arkaitz Oiartzabal Xamoa Aritz Casabalek jarritako oinekin bertsotan.

blogs eitb

Recent Posts

Finalerako zortzikotea, erabakita

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalurrekoa jokatu zen atzo Gernikan. Bertan, Miren Amurizak lortu…

11 years ago

Hitzetik Hortzera, berriro, abian!

Martxan da, berriro, Hitzetik Hortzera programaren denboraldi berria. Jon Artano kazetariak aurkeztuta, Iruñako Bertsoaroa, Xilabako…

11 years ago

Finalerako azken pausoa

Final haundia gerturatzen ari da eta hori nabaria da; giroa berotzen ari da Bizkaiko Bertsolari…

11 years ago

Estiballes, finalera

Indartsu hasi dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak. Atzo, 500 bertsozale baino gehiago batu ziren Basauriko…

11 years ago

Iñaki Murua bertsolaria, ‘Bisitaria’ saioan

Iñaki Murua bertsolari handia gertuagotik ezagutzeko aukera izan genuen atzo, ETBko 'Bisitaria' saioan. Etxeko ateak…

11 years ago

Xilabako finaleko bertsoaldi onenenak

Hitza Jolas Euskadi Irratiko saioa ekarri dizuegu. Xilaba Bertsulari Xapelketa aletuta ekarri digu, asteon, Xabier…

11 years ago