Categories: Bederatzikoa

Hitza Jolas; Gpuntua, Everestek, Abadiño …

Larunbateko Hitza Jolas saioan Orioko Balearen bertsoak entzun dituzte. Gpuntua ere Oriotik abiatu zen eta goizeko saiotik Otamendi eta Lasarteren ofizioa entzun dute. Baita Ibai Esoainen kartzelako lana ere arratsaldeko saiotik. Bergaran, Andoni Egaña Jose Luis Elkororen ahotik abesten eta Zestoako bertso jaialditik bertsoaldi onenak. Oroitzapenen kajoian 1980ko bertsoak. Urte hartako maiatzaren 14an, Martin Zabaleta Hernaniarrak eta Pasang Temba sherpak ikurriña jarri zuten Everest gailurrean. Garai hartan ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula Everestera igotzea eta Ikurriña tontorrean jarri izanak sekulako eragina eta piztualdia eragin zuen Euskal Herrian. Hitza Jolas saioak abesti inedito bat eskaini zuen larunbatean. Bi bertso jasotzen ditu abesti horrek momentu hura kontatuz. Entzun hemen irratsaioa.

Igandeko Hitza Jolas saioan Abadiñoko bertsoak entzun dituzte. Maite Berriozabalek gaiak jarrita Abadiñon bertsolari hauek aritu ziren kantari: Jone Uria, Gregorio Larrañaga “Mañukorta”, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga. Saio oso umoretsua Abadiñokoa. Iñaki Viñasprek erantzun dio Xabier Rikok jarritako puntuari Bederatzikoa atalean eta Basarrik bere lehen plaza Uztapiderekin San Isidro egunez egin zuela kontatzen. Gpuntuari ere beste keinu bat egin dio Hitza Jolas saioak Gorka Azkaratek Orion egindako kartzelako lana entzun dute. Entzun hemen saio osoa.

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Finalerako zortzikotea, erabakita

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalurrekoa jokatu zen atzo Gernikan. Bertan, Miren Amurizak lortu…

11 years ago

Hitzetik Hortzera, berriro, abian!

Martxan da, berriro, Hitzetik Hortzera programaren denboraldi berria. Jon Artano kazetariak aurkeztuta, Iruñako Bertsoaroa, Xilabako…

11 years ago

Finalerako azken pausoa

Final haundia gerturatzen ari da eta hori nabaria da; giroa berotzen ari da Bizkaiko Bertsolari…

11 years ago

Estiballes, finalera

Indartsu hasi dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak. Atzo, 500 bertsozale baino gehiago batu ziren Basauriko…

11 years ago

Iñaki Murua bertsolaria, ‘Bisitaria’ saioan

Iñaki Murua bertsolari handia gertuagotik ezagutzeko aukera izan genuen atzo, ETBko 'Bisitaria' saioan. Etxeko ateak…

11 years ago

Xilabako finaleko bertsoaldi onenenak

Hitza Jolas Euskadi Irratiko saioa ekarri dizuegu. Xilaba Bertsulari Xapelketa aletuta ekarri digu, asteon, Xabier…

11 years ago