Zinema Alternatiboa

Plentzian, laburrak luze

Krisian egon gaitezke. Zinea bereziki porrot ekonomikoa sufritzen ari da. Baina zinezaleek ez dugu etsitzen. Eta txalotu behar dugu Plentzian asteburu honetan egin behar duten ekimena. Ostiralean eta larunbatean: Mikrofilm Short Festival egingo dute, Plentziako Nazioarteko metraje laburreko filmen lehiaketa. Genero beltzaren maitale batzuek sortuta, euren esanetan “Mundu mailako noir laburmetrai ekoizpen onenak erakusteko asmoarekin jaio den ekitaldia” da. Eta… Read more →

Marilyn gogoan

Badakit. Pantailako mitoak hilkorrak dira. Marilyn ez zen hil baina aurten 50 urte betetzen dira Norma Jean Baker zendu zela. Tintatutako hilehoria zuen emakume ahula desagertu zen, mito erotikoa zen Marilyn Monroe aktorea izarren zapaian eta filmetan geratu zen betiko, gazte. 50 urteurren hori gogoan, zikloa eskeini behar dio gaurtik Nafarroako Filmotekak.   Lau pelikula esanguratsu hartu dituzte. Euretan abesten,… Read more →

Gizon baketsua berriro erasoan

Iaz Bilboko Alondegiko Zinemateka hasi zenean, John Ford zinegile estatubatuarraren ziklo batekin eman zioten hasiera. Westernaren maisuaren lehen pelikulak eman zituzten orduan. Orain, hilabete hauetan berriro heldu diote Hollywooden gehien saritu zuten zine zuzendariaren produkzioari. 1950ko hamarkadako filmak emango dituzte. Besteak beste, “Gizon Baketsua” (the Quiet Man), Irlandan girotuta eta John Wayne eta Maureen O’Hara aktore dituen filma.   Aitortu… Read more →

Kresalaren usainpean

Ia 40 urtez jatorrizko bertsioan zinea eman ondoren, Donostiako Kresala zinekluba bertan behera geratuko zen beldur ginen zinezale askok. Sortzaileek iaz bukatu zuten euren ibilbidea. Baina talde berri batek bere gain hartu du astelehenero zinea eskeintzeko lan hori. Eta hartu gainera, publikoarekin ezbaia lantzeko gogoarekin. Horren lekuko astelehen honetako saioa. Gaur “The Frost” filma eman behar dute eta horretan makilajea… Read more →

Udaberria iritsi da … gure zine aretoetara

Zinera joatera askotan esperientzia gustagarria izaten da. Bakarrik edo lagun, familia edo bikotearekin. Palomitak hartuta edo eskuhutsik. Are gustagarriagoa izan daiteke, prezioa merketzen badizute. Eta horrela izaten da Frantziako zine askotan data hauetan. Urtero legez, gaur, igandean, hasita eta hiru egunez, astearterarte, zine sarrera 3,5 eurotan izango duzue. Ohiko “Le printemps du cinema” operazioa da. Banku baten laguntzaz, Frantziako zineen… Read more →