Zineklubak

Otsaila epel-epel igarotzeko, Kresala eta FAS zinekluben egitaraua

Kanpoan giro zatarra du otsailak, zine barruan baina gozo-gozo egoteko aukera asko dakarte Donostia eta Bilboko zineklub nagusiek. Kresala zineklubaren saioetara hurbiltzen direnek Bizkaitik hasi eta Frantzian bidai egin ondoren, Italiaraino iritsiko dira. FAS zineklubaren egitaraua ikusteko aukera dutenek berriz AEB, Kanbodia, Italia eta Turkia izango dituzte geltoki. Eta gorputza berotzen hasteko, gaur Aritz Galartzak egindako “Bacalao a la Vizcaína“… Read more →

Gernikan zinema

Apurka apurka 30 urte bete ditu Zine-Klub Gernikak. Apurka apurka foru hiriko Lizeo antzerkian egunotan, egitarau intesgarriekin, esaterako urria eta azaro honerako prestatu dutena bezala. Ostiral honetan iaz abarrots pittin bat sortu zuen “Her“ pelikula emango dute. Spike Jonzek amodioaren eta amodio beharraren inguruko zientzia fikziozko film hau zuzendu zuen. Joaquin Phoenixek dibortziatzeko zorian dagoen eta ogibidez maitasun gutunak idazten… Read more →

Kresala eta FAS, apirilekoak

Aste Santua atarian dugula nabaritzen da. Donostiako Kresala zineklubak geldialdia egingo du oporretan. Bi film besterik ez ditu programatu apirilerako. Gaur 2011ko Zinemaldian FIPRESCI saria jaso zuen “Sangeu do Meu Sangue“ film luzea estreinatuko dute. Joao Canijoren melodrama hau aurkezteko Juan Kruz Mendizabal, Donostiako Elizbarrutiko ordezkaria izango dute. Datorren astelehenean, Errepublikaren egunean, Francoren esperimentu harrigarri baten berri jakingo dugu. “Los… Read more →