Bitxikeriak

SEVILLA 2015, bi lagun, merkatal ontzi bat eta umezurtz bat

Abiatu da Sevillako Europako Zinemaldia. XII. edizioaren gure lehen eguna hiru opera prima ikusten pasatu dugu. Izen ona duen Canneseko “Semaine de la Critique” sailean estrenatu zen film batekin zabaldu dute Sevillako Zinemaldia. Louis Garrel aktorearen lehen zuzendaritza lana da “Les Deux Amis“ filma. “Errealizadore modura egin gabe nengoenez, heldugabeen istoria kontatu nahi nuen. Heldugabetasunaren inguruko tratatua da “Les Deux… Read more →

Vermukino: zinea eta bermuta ederki uztartzen denean

Donostiako arratsaldea mugitzen da, zinemari dagokioenez gutxienez. Urtean zehar, Guardatxen hainbat kolektibo “Merienda” eta “Guardetxe Motz” bezalako ekimenak prestatzen aritu ondoren, hainbat kultur etxetan eta elkartetan dauden zine saioez gain, beste bi ekimen berri loratzekotan daude.   Larunbat honetan “Vermukino“k bere ibilbideari ekingo dio. Garai bateko saio bikoitzak berreskatu nahi dituzte. “Garai hartako saio bikoitzak, bermut saioak deitzen zituzten, arratsaldean… Read more →

Bazkari dokumentala, gastronomia eta zinema uztartzen direnean

Larunbat honetan planik ez? Ba itzela duzue Donostian. Aste Santuan Errenteria eta Donostia artean egiten ohi den LUPA dokumental erakustaldia finantzazio bila dabil. Eta herri honekin lotura duen bide bat aurkitu dute: bazkari bat. Baina ez halamoduzko bazkaria. Dokumentaletan oinarritutako platerrak sortu ditu Xabi Gutierrezek. Gutierrez Arzak jatetexeko sukaldari eta pentsalaria da. Lau dokumental hartuta lau plater sortu ditu. Eta… Read more →

Nafarroan, dantza eta zine txekiarrak badute lotunea

Nafarroako filmategiak egiten duen zine berezia eskaintzeko saiakeran, ziklo berria eskainiko digu gaurtik hasita. Ostegunero dantzari eskainiko zaio lekua. Ostiralero Europako filmografia ezberdinetik egiten ari den itzulian orain txekiar zinemari emango dio begiratua. ESZENA jaialdiarekin batu da filmategia ZINEMA ETA DANTZA zikloa eskaintzeko. Lau ostegunetan dantzaren begirada desberdinak ikusi ahal izango dira, klasikoenetik hasi ikonoklastena edota bideodantzan egindako sormen garaikideari… Read more →

Hollywoodeko glamourra ikusgai Londresen

Egunotan Londreserako bidaia prestatzen ari bazara, eginbeharreko zerrendetan ez ahaztu hauxe: joan Victoria & Albert Museora eta Hollywoodeko jantzien erakusketa ikusi. Ez da merkea. 16 libera (20 bat euro) ordaindu beharko dira. Baina 100 bat jantzi dituen erakusketak zinezaleak edota hobe esanda mitomanoak asetu ditzake. Niri hori iruditu zitzaidan ikusi nuen lehen gauza “Haizeak eraman zuena” (Gone with the wind)… Read more →

Klasikoak modan

Duela gutxi gonbidapen hau jaso nuen sare sozialen bidez: “Etorriko al zara “The Searchers” ikustera?”. Lagunaren etxean zinea ikusteko gonbita zela uste nuen, John Ford-en “Centauros en el Desierto” edo “La prisonnière du désert” filma DVDn baitago edota modernoago den Blu-Ray formatoan. “Ez, neska, zinera”, erantzun zidan lerro batean lagunak. Zein zinekluban emango zuten nere buruari galdezka hasi orduko lagunaren… Read more →