Kristina Zorita Arratibel

Kristina Zorita Arratibel

Gizon baketsua berriro erasoan

Iaz Bilboko Alondegiko Zinemateka hasi zenean, John Ford zinegile estatubatuarraren ziklo batekin eman zioten hasiera. Westernaren maisuaren lehen pelikulak eman zituzten orduan. Orain, hilabete hauetan berriro heldu diote Hollywooden gehien saritu zuten zine zuzendariaren produkzioari. 1950ko hamarkadako filmak emango dituzte. Besteak beste, “Gizon Baketsua” (the Quiet Man), Irlandan girotuta eta John Wayne eta Maureen O’Hara aktore dituen filma.   Aitortu… Read more →

Kresalaren usainpean

Ia 40 urtez jatorrizko bertsioan zinea eman ondoren, Donostiako Kresala zinekluba bertan behera geratuko zen beldur ginen zinezale askok. Sortzaileek iaz bukatu zuten euren ibilbidea. Baina talde berri batek bere gain hartu du astelehenero zinea eskeintzeko lan hori. Eta hartu gainera, publikoarekin ezbaia lantzeko gogoarekin. Horren lekuko astelehen honetako saioa. Gaur “The Frost” filma eman behar dute eta horretan makilajea… Read more →

Zinemaldikeriak

Zinemaldikeriak

Behin Jeanne Moreau elkarrizketatzea egokitu zitzaidan. Donostiako zinemaldiko epaimahai buru zen eta Canneseko zinemaldiarekin aldaratzeko eskatu nion – Buñuelen musa izandakoak Frantziako zine jaialdiaren epaimahaia kudeatu zuen. Moreauk zera esan zidan: “Donostiakoan jendearen partehartzea harritzen nau. Zinezale arruntek betetzen dituzte aretoak”. Canneseko zine industriari zuzenduta dago. Filmak erosi nahi dituztenak eta kritikariak izaten dira nagusi ilunpean. Beraz gurea demokratikoagoa da…. Read more →

Udaberria iritsi da … gure zine aretoetara

Zinera joatera askotan esperientzia gustagarria izaten da. Bakarrik edo lagun, familia edo bikotearekin. Palomitak hartuta edo eskuhutsik. Are gustagarriagoa izan daiteke, prezioa merketzen badizute. Eta horrela izaten da Frantziako zine askotan data hauetan. Urtero legez, gaur, igandean, hasita eta hiru egunez, astearterarte, zine sarrera 3,5 eurotan izango duzue. Ohiko “Le printemps du cinema” operazioa da. Banku baten laguntzaz, Frantziako zineen… Read more →

And the oscar goes to … faborioetara

Los Angelesen, Estatu Batuetako Oscar Sarien 84. edizioa: sorpresa gutxi eta zinemari omenaldia. Horrela laburtuko nuke igande-asteleheneko gau-goizaldeko sari banaketa. Izan ere, Oscar osabaren iruditxo gehien, bosna, zinema eta batez ere zinema mutua omentzen duten bi filmek eraman dituzte: “Hugo” eta “Artista”. Martin Scorsese handiak formetan XXIgarren mendeko zinemari heldu dio XX mende hasierako zinema omentzeko. 3 dimentsiotan lehen saiakera… Read more →

Cesar artista bat da

Gelditu gabe dago. “The Artist” (Artista) zine mutuari omenaldi gustagarria sariak jaso eta jaso dabil. Bihar Oscar sarietarako faboritoa da. Baina lehenik profeta izan da bere lurraldean. Film frantses honek 6 Cesar, Frantziako Zine Akademiaren sari nagusienak eskuratu zituen ostiralean Parisen egin zen galan. Horien artean, Frantziako film onena iritzi zioten. Donostiako Zinemaldian ikusgai izan genuen, kritikak eta publikoak, biek… Read more →

Oscarrak pantaila handitik

Oscarrak pantaila handitik

Planik bai Otsailaren 26tik 27ra doan goizalderako? Ohikoa ezta? Lo egin, astea ganoraz hasteko. Baina badira igandetik astelehenera doazen ordu horiek esna, telebistara begira pasako dituztenak. OSCARren gau luzea, Oscar sariak banatzen diren gaua da eta zinezale asko Hollywoodera begira izaten dira. Askok bakarrik, batzuek lagunekin egingo dute telebistara  itsatsitako gaubela hori. Zinezale donostiarrek  eta gipuzkoarrek aukera berria  dute. Donostiako… Read more →

Zinema munduak zitalak maite ditu

Nola diren sari banaketak. “No habrá paz para los malvados”, Enrique Urbizu bilbotarraren thriller-a Donostiako zinemaldian izan zen. Baina ez zuen maskor bat bera ere jaso. Atzo ordea Goya sarietako garaile nagusi izan da. 14 izendapen zituen eta 6 iruditxo eskuratu ditu, tartean nagusienak. Espainiako Zine Akademiako kideen aburuz iazko pelikula onena izan da eta Urbizu zuzendari onena. Urbizuk Michel… Read more →

Shakespeare, Italia eta hartzaren besarkada

Sariak partitu ditu zinemaldi handienen artean urtean lehena izaten dena: Berlinalek. Eta 62garren edizioak saritu heldutasuna eta gaztetasuna saritu ditu. Zinemaldi alemaniarraren sari nagusia, Urrezko Hartza, 83 eta 81 urteko bi gazteei eman diete, Paolo eta Vittorio Taviani. “Cesare deve morire” (“Cesar hil behar du”) filmagatik jaso dute saria konpromezua aburutzat eta gizakiaren bindikazioa lelotzat izan ohi duten Taviani anaiek…. Read more →