Berlinalen, lehen filmeei eskainitako saria hartu zuen Carla Simonek 2017an ‘Estiú 1993‘ pelikulagatik. Udan, lurrari itsatsita, beste behin katalanez filmatutako bigarren honek Berlineko zinemaldiaren sari nagusia, Urrezko Hartza, eskuratu dio aurten zuzendari katalanari. Ohiko nekazaritza jasaten ari den mehatxua, aldaketa, erretratzeko, Simonen oroitzapenetan, nekazal inguruko udako oroitzapenetan errotu duen famili drama bikain, sendo eta argitsua.
Alcarràs Lleida hiriburutik gertu dagoen nekazal herrixkan kokatu du istorioa. Udan, egunak luze direnean eta narrazioak pausatzen, luzatzen diren urtaroan. Lur eta herritarren egarria asetzeko eta aldi berean, olgetarako erabiltzen den aintziran jolasten ari dira hamar bat urteko Iris eta bikiak diren honen lehengusuak, Pere eta Pau. Aintzira bazterrean utzitako auto zahar bat espazio untzia bihurtu dute. Kanpotik soinu indartsu bat etorri arte: garabi batek autoa hartu eta airean hegan jarriko du. Umeek ozta-ozta alde egingo dute. Filmean askotan ikusiko dugun moduan, kamara pertsonaien aurpegitan geratuko da, euren erreakzioak erretratzeko, gertatzen ari direnari arreta gutxiago jarrita. Garabiak errotik aterako du filmaren gaia: makina nekazal soroak eguzki-plakeko soroak bilakatzeko etorri da. Ohiko nekazaritza sufritzen ari den beste hozkada. Eta hori nola bizi duten lurretik bizi direnek.

Irisek Mariona ahizpari ohartaraziko dio, eskola gabeko egunak eguzkia hartzen edo lagunekin udako festetarako dantza prestatzen ari den neraberi. Marionaren begiradapean ardaztuko da garabi horren agertzeak dakarren drama. Familia dantzan jarriko du, arrakaladak sortuz. Izan ere, haurren familia, Solé familia, lur horretan dauden melokotoi arbolak ustiatu ditu azken 80 urteetan, Gerra Zibilan egindako fabore bati esker. Gizon zintzoen arteko paktua, kontraturik ez dagoenez, justiziaren aurrean jabea denak etorkizun hurbileko energia-iturria landatzeko arbolak kenduko ditu. Eta horrela, Solé familia melokotoien euren azken uztari ekingo diote.
Carla Simon eurekin abiuatuko da, kamara fruta arbola artean pausutuz. Nekazaritza lanaren nekeak azpimarratuz baina aldi berean tarteka dauden lasaitasun, dibertsio uneak ere filmatuz. Familian egindako bazkariak, piszinan jaurtiketetan bukatzen direnak; umeen bihurrikeriak eta batez ere, uzta bukatuta herri askotan egiten ohi diren festak. Herrian udako oporrak gogoratuko dizkie askori. Baina bizimodu baten erresistentzia filma ere denez, borroka ere aurkituko dugu. Bizimoduaren galera ekiditeko borroka.

Bizimoduaren galerari aurre egin behar dion familia hau irudikatzeko aktore ez profesionalak erabili ditu gehinbat Simonek. Inguruko bizilagunak omen, bertako hizkera berezian mintzatzen direnak, egiazkotasuna indartuz. Horiei baina gidoia prestatu die zuzendariak, berak bezala nekazal sustraia duen Arnau Vilaróren gidoilariarekin batera. Euren oroitzapenak egoeratarako erabiliz, pertsonai maitakorrak sortu dituzte, noraezean, euren zuri-beltzekin maitakorrak. Maitako dituzue bizitza osoko bizimodua, ogibidea galtzeko dagoen Quimet aita, gizon minduta bezala erreakzionatuko duena, edota Dolors emaztea, behar denean, familia tente jarriko duena, ipuinen bidez familiaren memoria freskatzen duen izeba zahar, oinordeko izan behar duen baina aitaren eskaerei men egiteko gai ez den Roger gaztea. Maitekor ere erretratzen du hasieran gertatzen dena ulertu ezinda dagoen baina antzineko moduan erreakzionatuko du Rogelio aitona. Unerik poetikoenak bere pertsonaiak ditu. Eta maitasunez erretratu dute Mariona, Roger nebak duen presioa ez du eta iraultza txikien alde borrokari ekiten dio. Familiaren emakume gehienak bezala zentzuduna baina oraindik ume. Bere begiradapean familia dinamikak ikusteko aukera dugu.

Euren galbidea ekarriko duen etorkizun hurbil horri batzuek bortitzago, besteek epelago borroka ematen badiete, ezer gutxi dute egiteko. Eta azkenean, datorrena onartzeko prest agertu den familiaren zatiarekin bat egin beharko dute gehinek. Familiaren garrantzia, familia baturik egotearen beharra gailentzen da. Melokotoi uztaren bukaeran baturik, familia osoak egiten zuen ekintza batean bilduz. Azkeneangoz ekintza horri helduz.
Please comment with your real name using good manners.