‘Orkestra lurtarra’ publiko guztientzat animazio dibertigarria

Lotura Films animazioan eskarmentu handiko ekoizetxea da. Bereak dira azken urteetan kaleratutako ‘Lur eta Herenseguaren tenplua’ edota ‘Lur eta Amets‘ serie eta filma. Azken honetan, Juanba Berasategi sortzaileari lekukoa heldu zioten jada Imanol Zinkunegik eta Joseba Poncek. Bikoteak Harkaitz Canoren ‘Orkestra Lurtarra’ liburuaren zine bertsioa zuzendu dute oraingoan. Aurrekoetako haur protagonistetik helduagoak diren pertsonaietara salto eginez. Publikoa ere agian zabalduz.

 

Harkaitz Canok berak Eneko Olasagastiren laguntzaz sortu du gidoia, istorioa desberdinetik heldutako musikarien orkestraren piurak kontatzeko. Stella Panini pianista maite du Manu tabernariak. Lokalaren ormak neskaren argazkiez beteta ditu. Ezustean, Salegi manager ilun bat agertuko zaio. Berauk taberna saltzeko eta orkestra osatzeko konbentzituko du. Stella Paninirekin jotzeko Manuk duen ametsari helduz. Eta horrela, Orkestra Lurtarrera bilduko dira zirku batetik kaleratutako haize-instrumentu jotzaileak, kaleko musikari bat, dendaria zen kontratenorea edota tabernako ohiko bezero perkusionistak. Taula gainean, profesionalki, jotzeko ametsa dutenak.

 

Tarteka expresionismotik gertu dauden dekoratuetan zehar mugituko da gure orkestra. Musikari baten bizimoduaren gazi gozoak ere kontatzen ditu pelikula. Film familiarra etiketapean kaleratutakoa. Ume txikieentzat ez zela esan  bazidaten, nire saioan, laupabost urte izango ez zituen neskato bat dantzan ibili zen, soinu banda oparoari esker. Dut eta Kuraia taldeetan zein barkaka aritutako Joseba Poncek berak sortu ditu piano kantak, pop, jazz edota hip hop soinuak. Musikaz trufatutako zintan umorerako tokia ere bada. Irriparra atera zitzaidan esaterako euskal kantari biei egindako keinuarekin.

 

 

Adin guztietako publikoa engantxatu dezakeen filma, ‘Orkestra Lurtarra’ jada gure zine aretoetan. Aproposa Aste Santuko egun hauetan, kukua egiteko.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online