Kasualitate edo, ‘Para Chiara‘ren estrenaldia gure pantailetatara etorri da, ‘Padrino‘k 50 urte betetzen dituenean. Ford Coppolaren filman, mafiaren munduak zurruputatako gizona ikusten badugu, jarraitu beharreko Jonas Carpignano zuzendariak bestelako bide batetik heltzen dio. Fikzioa eta dokumentala nahastuz, Calabriako Gioia Tauro herrian egindako trilogiaren azken kapitulua dakarkigu. Thriller ukituekin, mafia munduan, coming age (adin-nagusitasun) istoria bat dakarkigu, Swamy Rotolo aktore hasiberri indartsua ezagutzera emango diguna.
Zinegile familia bateko semea, Jonas Carpignano New York eta Erroma artean hazia da. Bere lehen filmean ‘Mediterraneo‘ filmean, Calabriako herri batera hurbildu zen, etorkinen eta bertokoen erlazioak kontatzeko. Canneseko Kritikoen Astean aurkeztu zuen. Bigarrenean, ‘A Ciambra‘ – Martin Scorcesce ekoizle zuela – auzune txiro batean bizi diren ijitoak sartu zituen ekuazioan. Canneseko zinemaldiko hurrengo ligan, Zuzendarien Hamabostaldian aurkeztu eta Europako film onenaren saria jaso zuen. Gerora etorri zen Italiako Oscarretako izendatua izatea eta euren Goya sarietan zuzendari onenaren saria jaso izana. Hirugarren hau, ‘Para Chiara‘, Zuzendarien Hamabostaldian aurkeztu eta berriz Europako film onenaren saria eskuratu zion, bigarren aldiz Astearen historian. Sevillako Europear Zinemaldian Carpignano zuzendari onena ebatsi zuen epaimahaiak.
Aurreko bietan erabilitako estilo berean, dokumental eta fikzioa arteko erdibidean, ‘gerrilla zinema‘, eure esanetan, Carpignanok Chiara Guerrasio 15 urteko neska jarraitzen du. Erdi-mailako familia bateko alaba, gimnasioan eta lagunekin Instagram kuskuxeatzen ematen du denbora, ahizpa zaharrak 18 urte betetzen dituen arte. Familia eta lagunak biltzen dituen festaren ondoren, aitari kotxea erreko diote. Horrek azalaretuko du aitaren ogibidea – Calabriako mafiaren, ‘Ndrangheta’ren aginte piramidean erdian dagoen kidea da. Pasadizioak gainera familiak ezkutuan gordetzen dion errealitate bat arakatzeko gura sortuko dio Chiarari, aitarekin konfrontatzeraino. Chiarak etorkizunari begira, erabaki bat hartuko beharko du – isilunea, delinkuentzia eta era berean, oso patrikarla den gizartean, familian geratu edo mafiaren semealabak ingurune horretatik ateratzeko programari heldu, bestelako familia, gizarte klase batean murgilduz.
Aurreko zintetan bezala, gizalegez eta maitasunez hurbildu da, izatez aktore ez diren pertsonaietara. Kasu honetan, kamarak gertutik jarraitzen du Chiara, bere aurpegi, begi indartsuak, erabaki zail hartu behar duen neskaren barnean sartzeko. Swamy Rotolo hasiberriak ederki erantzuten du, une pare batean baino ez, indartsu eutsiz kamararen jarraipen horri. Izar bat jaio delaren irudipena duzu. Berarekin aktore nagusiaren familia bera ere. Claudio aitak, Carmela amak eta ahizpa biek paper berdina jokatzen dute zintan sinesgarritasun handiz. Sevillano euren lanak aipamena jaso zuen. Tartean, aurreko filmeetako protagonistek, cameo txikiek ere dituzte.
Trajedia greko baten uneak dituen film hau aurreko biak baino fizkionatuagoa da. Horrela, Chiararen ametsak ‘ikusteko’ aukera izango dugu. Argi naturalean filmatuta, Calabria itsutsi, pobre agertuko zaigu – portuan biltzen dira Chiara eta lagunak, ijitoen auzoa, Ciambra txiroa bisitatuko du. Ez da nola nahiko Chiararen ginmasioaren kokalekua: Chiararen ginmasioa soto batean. Zatarkeria hori gerora ikusiko dugun Urbinoaren aldean ageriago da. Tim Curtinen argazki lana saritu izan da. Aipatzekoa alaba-aitaren aurrez aurrekoa euripean.
Please comment with your real name using good manners.