Granadatik joandako familia batean jaio zen ‘El Niño de Elche’ abeslari flamenko bezala plazaratu zen mundu artistikora. Baina egun Elxekoa artista multinanitza jotzen dute askok, musika eta disziplina artistiko mota ezberdinetan mokoa sartu baitu. Jazz edo elektronikoari keinu egin die perfomance, ikusentzuneko edo dantzan, guztietan iaio Marc Semperé Moya eta Leire Apellaniz zinegileen aburuz, jarraitzaile sutsuak azken urteetan jarraitu dute eta ‘Canto Cósmico. Niño de Elche’ filma zuzendu dute.

Pantaila Handiak Donostian bizi den Apellaniz zuzendari galdakaoarrarekin hitzegin du.
– ‘El Último Verano’ zuzendu ondoren, berriz itzultzen zara zuzendaritzara, kasu honetan Marc Semperé-Moyarekin partekatuz lana, zergatik?
‘Ni Marc ezagutzen dudanean, berak jada hiru urtez jarraitu eta filmatu du Paco (Francisco Contreras Molina, ‘El Niño de Elche’). Gogotsu bazen proiektua ateratzen kostatzen ari zitzaion. Pacori diogun miresmenak lotzen gaitu eta gutxinaka proiektuan murgiltzen naiz. Handik urtebetera, filma elkarrekin zuzentzea proposatzen dit Marcek. Eta niretzat oparia izan da. Izan ere, Marcek sekulako lana egina zuen. Pacorekiko zuen intimitatea harribitxia da. Pacoren bizitzari buruz dena daki. Bere gurasoekin duen harremana, nor izan zuen irakasle, Elx edo Sevillako artistekin duen erlazioa, egun Madrileko pentsalariekin eta artistekin duena. Denak ezagutzen ditu. Gainera oparia miresten dudan artista batengana hurbiltzeko aukera eman baitit‘.
– Eta nola izan zuen arteko lan banaketa?
‘ Marc eskuzabala izan da berarekin zuzendu nezan eskaini zidanean. Artista bera ere, niri bere ideiak lurrera ekartzea tokatu zait. Dokumentazioan egon da batez ere. Gainera filmatzeko orduan, Marc kamara aurrean, Pacorekin eta artistekin zegoen eta ni kamara atzean errealizazio erabakiak hartzen. Gainera nire gustutik gertu dagoen Marcos Flórez muntatzailea ekarri nuen proiektura. Baina esan genezake, zuzentzeaz gain, Marcek eta biok ekoiztu dugula filma ere, azken batean, Marcek filmatutakoa artxibo modura sartu zaigu filmean‘.

– Zerk sortu zizuen Elxeko Mutilari buruz dokumentala egiteko beharra?
‘ Bere artea gainditzen duen artista da eta bere pertsonalitatea ere luxuzkoa da. Artista totala da. Edozer gauza egin dezake, izan performance, dantza, kantua, idatzi edo jende aurrean hitzegin, bere gorputzarekin gauza miregarriak egin. Eta dena, tripetatik ateratzen zaizkio. Gainera zuzenean ari denean, gauza horiek jendeak ulertzeko moduan egiten ditu eta gainera karga soziala emanez. Hori egin nahi nuke nik, benetazko zinea, kutsu soziala duena.’
– Filmak ‘Canto cósmico’ du izenburua, pertsonaiak duen mistizismoari eutsi nahi duzue?
‘Nik uste du harramena duela Marc nola egiten duen lan. Izan ere, modernitatea eta ohitura nahasten dituen artista da bera ere. Ez da erlijio kontua. Hortaz gain, Ernesto Cardenalen liburu batek izenburu hori du eta liburu hori oso garrantzitsua da Pacorentzat. Gainera, umorea pittin bat sartuta, Paco satelitea dela esan genezake, planetak bere inguruan orbitatzen dute. Planetok artistak eta familia lirateke‘.

– Pertsonaia aurkezteko modua berezia da …
‘Misterioa gorde nahi genuen. Ez genuen supituki aurkeztu nahi. Zuzenean, aurrez aurre. Horregatik, ilunpetan aurkezten dugu, gure bilaketa azpimarratzeko. Gainera bera zuzenean aurkeztu beharrean, bere inguruakoak, familia eta artistak ditugu, euren hitzen bidez bera aurkeztuz. Gainera kronologikoki goaz. Lehendabizi familia, gero Elxeko artistak. Gero Sevillara goaz, bertan modu profesionalago batean ekiten baitio. Eta azkenik gaur egun bizi den Madrilen. Aipatu behar da Marcek txalotu behar den erabaki formal bat hartu zuela. Pertsonaia ezagutzen ez dutenei artista lana ezaguterazi nahi genien baina ez Pacoren emanaldiak. Baizik eta propio egindako performance-ak sortu ditugu. Horietako asko plano bakarrean grabatuta zituen Marcek. Artxibo material modura sartzen da. Eta plano hori beste artistak hitzegiteko erabiltzen da’.
– Artistak eta familia. Esango nuke Pacoz gain, bere ama film honetako beste pertsonai klabea dela, ezta?
‘Jakina. Nik gainera esango nuke amari hereserkia dela filma. Eta horretan Pacorekin ezezik, Marcekin ere du erlazioa. Argi dago Paco Aladino eta Paquiren semea dela. Aladinok gazteetan flamenkoa kantatua zuen baina Paquik duen sentsibilitatea jaso du batez ere Pacok. Emakume horrek duen emozionatzeko ahalmena, Pacoren indar artistikoa amarengadik datorkio. Emakume oso berezia da‘.
Xabier Erkizia euskal artista izan da soinuan. Maider Fernández zinegilea ere laguntzaile izan dute. Eusko Jaurlaritzaren laguntza duen filma ostiraletik ikusgai dago Donostiako Printzipe zine aretoetan. Gasteizera datorren astera iritsiko da.
Please comment with your real name using good manners.