CANNESetik
Maisulana ala iruzurra, kazetari espainiar batek prentsa aretoan oihukatu zuen modura; telebista espektakuluaren parodia eta magrebtar gazteria hip-hopean etorkizuna bilatuz.
Artista bisuala izatez, Apichatpong Weerasetakhul zinegile tailandarra izena egiten hasi zen 2002an Cannesen ‘Un Certain Regard’ eta 2004ean Epaimahaiaren Saria Lehiaketa Ofizialean poltsikoratu ondoren. Cannesen behin eta berriz aurkeztu ditu bere filmak. 2010en Urrezko Palma ‘Uncle Boom‘egatik irabazi ondoren, berriz da Lehiaketan nagusian espainolez titulua duen ‘Memoria‘ filmarekin: beste bidai sentsorial bat da eta sarien taulan lekua eduki dezakeeena.
Tailandiarrak bere filmeetan bere herriko egoerari buruzko erreferentzia asko sartzen omen ditu eta horregatik erregimenak begitan hartuta du. Hori aitzaki, estreinekoz kanpoan filmatu nahi izan du. Desio bera zuen aspaldi berarekin lan Loegin nahi zuen Tilda Swinton aktoreak, filmeko protagonista eta ekoizlea dena. Euren herritarrik kanpo, Kolonbian kokatu dute Jenifferren istorioa. Swintonek gorpuzten du Medellinen bizi eta orkidea lorazaina den atzerritarra. Ezingo du lorik egin, egunean bang handi bat entzun duenetik. Soinu horren jatorriaren bila joango da. Mendatean mundu honetako ez dirudien gizon bat, Hernan (Elkin Diaz), topatu arte. Jeanne Balibar aktore frantziarra ere antzeztaldean dugu.

Memoria omen da Kolonbiak indarkeriak utzitako biktimen hilarrietan aurkitzen den hitza. Salaketa filma egin beharrean, Weerasethakulek bere estiloari fidel, memoria horrek utzitako mamuei heldu nahi izan die. Kolonbiako historia luzeak sortutako beste mamuak agertuko dira. Prentsa aretoan kazetari espainar batek ‘estafa’ oihukatu du proiekzioaren ondoren, baina askok tailandarrak proposatutako bidai sentsorialean sartu dira. Niretzat azken 40 minutuak zoragarriak dira, soinuaren eta irudiaren erabilera maila gorenekoa, zine maisulana. Eta ez badute saritzen txistuak entzun daitezke larunbatean. NORTZUK MAITE: film sensioralak gustoko dituztenak.
Txistuak ez, baizik eta gaitzespen oihuak entzun dira Bruno Dumonten ‘France‘ filmearen prentsa pasean. Estilo komikoa mugetara eramaten duen zuzendari frantziarrak Tomahawk misilak bota nahi izan dizkie Frantziako mediei, kazetaritza espektakuluari, izarrak diren kazetariei. Premisa ona bada ere baina trakeski tratatu du.

Covid dela eta, Cannesera etorri ez den Léa Seydoux France de Meurs da. Telebistan aktualitate programa duena, tarteka gerra zonetan erreportaiak egiten dituenak baina bera kamara behin eta berriz azalduta. Enbaxadarien afarietara gonbidatu berezia. Benjamin Biolay kantariak eta aktoreak jokatzen duen senar idazle bat eta seme jasaezina du. Ustez dena eroriko zaio, gazte langile bat, familia eusten duen gaztea kotxez harrapatu eta motorretik botatzen duenean.
Seydoux ez dago gaziki noraezean dabilen medioen satira honetan. Karaktikaturak diren pertsonaiak, eszena mota bera errepikatu du, bukatu ezinik dabil. Gauza batekin geratzekotan, Catherine Deneuven antza ematen dioten Lea Seydouxen jantziak. Jantziteria onenaren Césarra beharko luke. NORTZUK MAITE: parodia gustoko dutenek.

Eta eguneko azkena izan da ezbairik gabe osteguneko onena. Duela bederatzi urte ‘Un Certain Regard’en saritu zuten Nabil Ayouch ‘Los Caballos De Dios‘, Casablancako atentatuen aurrekariak kontatzen zuen filmagatik. Parisen jaio baina egun Casablancan lan eta bizi den zuzendaria estreinekoz hautatu dute Lehiaketa Ofizialean. ‘Haut et Fort‘ (Casablanca Beats) film musikalari esker konpromezua duten gazte marokiarrak omendu nahi ditu. Marokoaren tradizioetatik aldegin nahi duten gazteak.

Rapero ohio bat, Anas (Anas Basbousi) kontatzen dute Casablancako auzo bateko kulturgunean – hain justu zine zuzendariak berak sorturiko gunean. Irakasleak akuilututa gazteak bere burua musikaren bidez askatu, pasioa bizi eta nortzuk diren arakatuko dute. Tarteka dokumental trazekin, gazteen ametsei ahots ematen die.
Aktore ez profesionaleekin jokatu du Ayouchek. Azpimarratzekoa kamara aurrean rapero irakaslearena egiten duen Anas Basbousi. Lehiaketan hautatu duten lehen zuzendari marokiarraren proposamenak agian Spike Lee harrapatu dezake.
Please comment with your real name using good manners.