CANNESetik
Bastilla egunean, Frantziako Festa Nazionalean, Canneseko udalak botatzen ohi dituen su artifizialen segida luzea disfrutatu izan dugu. Aurretik hiru film izan dira Lehiaketa Ofizialean: Zinemaldi honetan nire dezepzio larriena, maite dudan zuzendari baten ustekabeko proposamena eta oraindik ulertzen ez dudan zine mota.

‘Tangerine‘n filma oraindik ikusi gabe, Sean Bakerrek ‘Errealizadoreen Hamabostaldia’n aurkeztu eta kritikaren txaloak jaso zituen ‘Florida Project‘ ez dut gustuko. Beraz zinegile estatubatuar indie-a ez zegoen edozerren gainetik ikusi beharreko zerrendan. Agian horretatik ez dut 80eneko musika bideoklip bat bezala hasten den ‘Red Rocket‘ filmarekin bat egin. Hillary Clinton eta Donald Trump Kolore indartuekin, erreza da ikusten, tarteka nerabeen filmeen parodioa, … baina ez nau engantxatu. Eta badakit nire errua dela, zerbait galtzen ari naizela.
Mickey (Simon Rex), porno industriaren izar ohia, Texasera, etxera itzuli beharko da, lanbidea galduta. Bree Elizabeth Elrod aktoreak jokatzen duen Lexi emazteak bere amarekin partekatzen duen etxean hartzeko eskatu diot. Lanik ez, lantxoak egingo ditu errenta ordaintzeko. Aldi berean, bera baino 20 urte gazteago den nerabe batekin, Strawberry (Suzanne Son) erlazio bati ekingo dio. Neskak Californiara, porno industriara itzultzeko pasaportetzat jotzen du. Zentzu bikoitza dudalakoan nago, baina bigarren aldiz ikusten dudanean aurkitu beharko. NORTZUK MAITE: Indie estatubatuarra gustuko dituztenek

1989an Ildikó Enyedi hungariarrak Cannesko Urrezko kamara irabazi zuen ‘My 20th Century‘ filmarekin. Film labur eta telebistarako proiektuetan sartutan, 2017an azaldu zen, ‘On Body and Soul‘ bere bigarren luzea Berlinalen aurkeztu eta sari potoloa, Urrezko Hartza jaso ondoren. Sari horrek agian zabaldu dizkio ateak Cannesen aurkeztu duen ‘A Feleségem története‘ (The Story of My Wife) epokazko koproduzkio hau egiteko. Hiru ordutako filmak baina ez du lortzen nahi duena.

Hamabost urterekin irakurri zuen Enyedik filmari izena ematen dion liburua. Milan Füst idazleak azalean amodio istorio gartsua du, baina muinean bestelako arrazoia duena. Errebelazioa den Gijs Naber holandarra Jakob da, ontzi kapitaina. Lagun batekin apostuan, kafe batean sartuko den lehen emakumearekin ezkontzea agintzen du. Léa Seydoux da emakume hori eta amodia istorio korapilatsua izango dute. Batez ere, gizonak pentsatzen duenagatik. Gizonaren perspektibaz egindako filmak, uste horiek hutsalak direla kostata jakingo dugu.
Enyedik kontatu duenez, bere lehen filmak gure gizartean gizon eta emakumeen arteko harremana izozten duen efektuarekin jokatu zuela. Hori aldatuko zuela itxaroten zuen orduan. Hemen ustez, gizonaren buruan sartu nahi zuen, gizona ulertzeko eta kaltetutako erlazio horretan duen eragina ulertzeko. Nire ustez ez du hori lortu. Hasieran kolorez betetako irudi ederrez aurkeztu digu filma baina hori metrajea aurrera egin ahala galtzen da. Eta nahiko konbentzionala, aspergarria bilakatzen da. NORTZUK MAITE: Film akademikoak, klasikoak gustuko dituztenek.
69 urte dituen Jacques Audiard zuzendaria Adrian Tomineren hiru nobela grafikoetan oinarritu da Pariseko 13. barrutia, ‘Les Olympiades‘ deritzan auzoa omentzeko. Filmaren izena ematen dio auzoa etxe-orratzez josita dago. Oso dibertsoa da eta dibertsitate hori azpimarratzeko jatorri txinatarra eta afrikarra dute protagonistak.

Amona zaharetxera joan ondoren, Emilie (Lucie Zhang) amonaren pisua bizi izango da. Bakarrik dagonez, pisukidea bilatuko du, neska batekin konfundintzen duen Camille irakaslea eta doktoradutza ikaslea (Makita Samba) onartuz. Berehala pisukideak bakarrik izateari utziko diote. Tartean Bordeletik Parisera ikastera, bere bizitzari bigarren aukera ematera etorriko den Nora (Noémie Merlant) agertuko da Camille lankide eta maitale bezala. Norak porno portal baten izar batekin, Amber Sweet (Jenny Beth), harremana garatuko du.

Zuribeltzean filmatuta, Audiardek nobela grafikoak moldatzen ohituta dagoen Céline Sciammarekin lan egin du eta baita beste zinegile emakume gazte batekin, Léa Mysiusrekin. Lucie Zhang aktore franko-txinatarren lehen lana omen da baina Audiardek ederki gidatzen du. Noemie Merlantek sekulako papera ere jokatzen du, komedia bezala saltzen duten film honetan. Zuribeltzak edertzen du auzoa eta kontakizuna. NORTZUK MAITE: Audiarren filmak eta film erromantikoak maite dituztenek.
Please comment with your real name using good manners.