CANNNESetik
Hain da partikularra Wes Anderson zinegilea, bere film baten estreinaldia gertaera bat dela. Duela bi urtetik Frantziaren erretratu erromantikoa itxoiten zuten zaleek eta batez ere, Canneseko Zinemaldian aurkeztu behar zutela jakin ondoren. Iazko ez-ediziotik gordeta zuen zinemaldiak. Andersonen taldeak hori errespetatu du. Estrenaldia Cannesen izan behar zen. Astele Horrekin batera, Lehiaketa Nagusian, Errusiatik irten ezin duen zinegilea, Kirill Serebrennikov, izan dugu gaur.
‘The French Dispatch‘ maitasun ipuin bat. Frantzia nostalgiko, erromantikoari; kazetaritza egiteko era bati; atzerrian bizi diren estatubaturrei eta nola ez karteletik ikusten den moduan, New Yorker aldizkariaren azaleei. Anderson marka duen estilo zehatz, detaileari pegatutakoan, osatu du berriz bere azken filma. Dekoratuak pazientziaz, blokez bloke eraiki ditu eta bertan mugitzen dira izar pila bat: Benicio del Toro, Frances McDormand, Adrien Brodi, Tilda Swinton, Timothée Chalamet, Willem Dafoe, Lea Seidoux , Mathieu Amalric, Owen Wilson …
Eta nola ez, bere aktore fetxia bilakatu den Bill Murray. Bera da Kansaseko komunikabide baten oinordea, zeinak aita konbentzitzen du Frantzian aldizkari bat sortzeko eta horrela mundua Kansasera ekartzeko. Frantzian bizi diren hainbat kazetari estatubatuarrek Frantziako herrien ohiturak, gizarte iraultzak eta nola ez frantziarren janariarekiko amodioa jakin araziko diete Kansaseko irakurleei. Istorio horiek filmaren pieza desberdinak osatzen dute. Oso polita filma, gustagarria. NORTZUK MAITAKO DUTE: Andersonen zaleak
Ez dago zure gobernuak debekatuta izatea, zure zinema zinemaldietan programatu eta saritu izateko. Esaldi maltzur hori etorri zait burura, Kirill Serebrennikov errusiarraren azkena nola eman duten Cannesen ikusi ondoren. 2017tik etxean zerratuta dago. Ondorioz, prentsaurrekoan pantaila jarri dute zuzendaria egon behar duen tokian, zuzendariak bere filma Moskutik esplika zedin. Estrenaldi ofizialean, Lumière aretoan, leku huts batek adierazte zuen bere ezin zuela etorri. Gauza bera gertatu zen 2015ean Jahar Panahiren ‘Taxi’ filmarekin. Luzeak Berlinale irabaziko zuen.
2018an ‘Leto’ 1980eneko soviet rock banden inguruan musikala aurkeztu bazuen, aurten bidai haluzinagarria eskeintzen digu ‘Petrov’s Flu‘ honetan, gizakiari buruzko erreflexioa. Orain arteko asmo handieneko filmea Alexeï Salnikov idazlearen « Les Petrov, la grippe, etc. » liburu arrakastatsuan oinarritu da. Petrovek (Semyon Serzin) sukarra du. Lagunak edatera gonbidatu eta alkoholaren eta tenperaturan eraginez erdi ametsetan egingo du eguna, bere haurtzaroko pasarteak berriz biziz.
Petroven haluzinazioetan gu ikusleak sartuko gaituzte. Plano sekuentzia luzeetan pertsonaiak leku batetik bestera, garai batetik bestera doaz, sobietar erako oroimenak gaur egungo Errusiako gertaerekin nahastuz. Nola ez zuzendaria musikari ere denez, abestiez trufatu du metrajea. Nik galdu egin ditudan metaforaz beteta egon daiteke; nire errua. Pasarte polit eta kurioso zenbait, sukarrak sortutako ametsei esker, baina filma hutsala iruditu zait. NORTZUK MAITE: fantasia eta politika metaforikoa maite dutenek.

Errealizadoreen Hamabostaldiak berriz eskaini dit hainbeste maite dudan Jonas Carpignanoren zineaz gozatzeko aukera. Calabrian afrikar etorkinak jarraituz ‘Mediterranea‘ sortu zuen eta Canneseko Kritikoen Astean parte hartu ondoren, sariak jasotzen hasi zen. Horren segida izan zen ‘A Ciambra‘, ijito familia erdian zuela, Errealizadoreen Astean saritu zuten eta Italiako Oscarretarako hautagaia izan zen. Aurten, trilogia hori ixten duen ‘A Chiara‘ indartsua, ederra aurkeztu du. Chiara hamabost urteko neska da, gimnasio, eskolan eta lagunekin pasatzen du denbora. Aitaren mundua deskubritzen duen arte. Orain arte bezala, familia bat hartu du protagonista, Rotolo familia. Swamy Rotolok ederki betetzen du Chiararen papera. Aurrekoetan baino gehiago nagusitzen da fikzioa hemen eta thriller tentsio uneak ere daude. Galduezina.
Please comment with your real name using good manners.