Ohitura bihurtu da jada zinemaldi baten aurretik prentsak filmak ikusteko aukera izatea onlineko kode batez. Oso gutxi dira baina zinemaldi horretan lehian dauden filmak eskuratzen dituztenak. Pandemia honek Berlinale behartu du edizioa osorik ordenagailuz ematera. Berlinale Palasteko pantaila erraldoia eta Zoo Palasteko eserleku etzangarriak faltan botado ditut baina izugarrizko kalitatearekin ikusten dira filmak. Lehen egunean Lehia Nagusian zeuden hiruak ederki jarraitu ditut.

Introduction
Berlineko kolpea leuntzearren, zinemaldiak lehen egunerako ohiko bat programatu du: Hong Sangsoo. Iaz zuzendari onenaren saria jaso zuen korearra bosgarrenez dago Urrezko Hartzaren lehian. Arten 66 minutuko luzera duen eta zuri beltzean filmatu duen zintarekin. Behin eta berriz aurkitu eta bigarren aukeraz ari den gogoeta leun zein sotilarekin.

Young-ho (Seok-ho Shin) bere kabuz bizitzen hasten ari den gaztea da. Bere bitartez beste pertsonaiak ezagutuko ditu: bigarren aukera bat eskatzen duen aita akupuntorea, aitaren bezeroa den aktorea zeinak gaztearen amarekin erlazioa duena, Berlinera doan bere neskalaguna, honen ama eta azken honen laguna, Berlinen bizi den emakume margolaria. Hong-en ohikoa pasaiak bilakatu direnak azaltzen dira: edan jan baino gehiago egiten den jatetxeak, jenderik gabe neguko hondartzak eta Alemania ihesbide bezala.

Alma (Maren Eggert) maitemindu behar duen robota. ©Christine Fenzi
I’m Your Man
Lehian ere dauden lau zuzendari alemanarren lehenaren lana ere gaur ikusgai. ‘Unorthodox´seriagatik kanpoan ezaguna egin den María Schrader aktore, gidoilari eta zuzendariak komedia, drama eta zientzia fikzioa nahastu ditu gizakia izateaz zer den gogoeta egiteko. Almak (Maren Eggert) alfabeto zahar bat, kuniformea, aztertzen urteak pasa ditu, alfabeto horretan idatzitakoaren poesiaren bila. Publikatzear, unibertsitatearen laguntza lortzeko, entsaiu batean parte hartu eta txostena idatzi beharko du. Hiru astez bere ametsetako gizona ematen duen errobota, Tom (Dan Stevens) etxera eraman beharko du. Bikoteak utzi berritan eta aitaren zaintza partekatua duela, ez du beste amodio istorio batean hasi nahi, are gehiago errobot batekin.

XX. mende hasierako Dancing in the Ritz abestiarekin hasten den film luzea filosofia eskola ederra eta dibertigarria da. Gure buruari galdetzera behartzen gaitu: beti gure nahaiak bete behar dira, bakardadea sahiestu behar da, ez al gara zoriontasunari menpe bizi den gizarte bat … Buruan bueltan geratzen den film horietakoa.

Memory Box
Bikotekideak diren Joana Hadjithomas y Khalil Joreige Libanoko artistek euren ibilbidea irudien sortze eta historiaren idaztearen inguruan osatu dute. Euren film askok Londreseko Tate edota Pariseko Pompidoun eta Xixoneko edota Locarnoko zinemaldietan eman dira. Zinemaldi suitzarraren aurreko zuzendariak eta egun Berlineko zuzendari artistikoak, Carlo Chatrianek, agian Berlinaleko Lehia nagusia sartu du beste edizio batzutan zine arriskutsuagoa hartzen duten beste salieran egongo zen zinta.

Maya libandarra (Rim Turki) Montrealen bizi da, Alex (Paloma Vauthier) nerabea den alabarekin. Eguberritan galdutako kutxa bat jasoko du, bere gaztaroko oroitzapenak dira. Elur ekaitz baten erdian, alaban amaren gaztaroa aurkitzen joango da. Hasieran ezkutuan, amaren idazki, grabaturiko zintak eta argazkien bidez. Gaztaro alaia, familiak maite ez zuen mutila ezagutu eta lagun minena Frantziara joango den arte. Alabak gainera familia herbestera bidali zuen gerra zibilaren berri zehatzago izango du.

Hadjithomasek 1980eneko harmakadan grabatutako zintak eta Joreigek hartutako argazkiak daude belaunaldi berriei historia, izan zen bezala kontatzearen beharraz hitzegiten digun film honen oinarrian. Horregatik agian, bestela telefilm zantzuak dituen pelikula honetan, errekurtso dramatiko berriak erabili dituzte: teledeiak, FaceTime mezuak, iraganera eramango gaituen film zahar baten eraikitzea. Narrazio berriak saritzen dituen filmak sorturiko Alfred Bauer saria jasotzeko hautagaia dugu.
Please comment with your real name using good manners.