Pandemiak behartuta, Espainiako zine prentsak banatzen dituen Feroz Sarien galak aldaketa asko izan ditu. Hasieran otsailaren hasieran egin behar zen Madrileko Alcobendasen, gero murrizketa tarteko, martxoaren 2ra atzeratu zuten. Azkenean, Barajas gertu dagoen hiri horretan egoera larriagoa denez, hiriburura, Madrilera eraman dituzte, Coliseum antzokian izango da sari horien banaketa.
“Ventajas de Viajar en Tren” lan egindako Pilar Castrok aurkeztuko du Isabel Calderónek eta Lucía Litmajerrek idatzitako gala. Gidoilari feministak Publicon emititzen den Deforme Semanal programa kultural eta politikoaren sortzaileak dira. Kaña emango dutela agintzen dute antolatzaileek eta sari banatzaile artean esterotipoak puskatuko dutela diote. Gala horretan euskal zinemaren aurpegi ezagun asko dago. Izan ere, saritzen diren zine eta telebista sail desberdinetan euskal ekoizpen edo euskal artistak dituzten ekoizpen nahikotxo daude.
Izendapen gehien dituen filma “La Boda de Rosa“ komedia da. Iciar Bollaínek zuzendatuko luzemetraiak 9 izendapen ditu, tartean, antzeztaldeko aktore onenaren sailean, Ramón Barea. Aktore bilbotarrak protagonistaren aitarena egiten du. Seina izendapenekin “Las Niñas“ eta “Akelarre“ ditugu. XVII. mendeko sorgin epaiketa batean girotutako filmagatik Gautegiz Arteagako Amaia Aberasturi emakumezko aktore nagusia Feroz saria jasotzeko lehian dago. Orain arte emandako sariei kasu eginez baina, “Ane“ filmeko protagonistak, Patricia López Arnáiz gasteiztarrak ditu aukera gehien. “Ane” eta “Akelarre” dramazko film onenaren sailean lehiakide dira. Inkomunikazioz, Gasteizen filmatutako filmaren zuzendaria David Perez Sañudo eta Marina Parés Pulido gidoi onenaren sailean ere izendatu dituzte. “Akelarre”ko musika, Maite Arroitajauregi, eskenategietan Mursego bezala ezagutzen denak eta Aranzazu Callejak konposatu dutena izendatu dute. Baita “Baby“rako idatzi duten Koldo Uriartek eta Bingen Mendizabalek. Arabarrek jada Sitgeseko zinemaldian musika onenaren saria jaso zuten.
Elena Irureta eta Ane Gabarain “Patria” telesailean egindako lanagatik izendatuta daude
Gure urteetako errealitatea krudelki erretatzen duen “Patria“ telesaileak ditu izendapen gehien, zazpi osotara. Aitor Gabilondo donostiarrak sortutako ekoizpena dramazko telesaila onenerako izendatuta dago. Aktore asko ere galan izango dira. Bi familien amak antzezten duten Elena Irureta eta Ane Gabarain emakumezko aktore nagusiaren onenaren sailean daude izendatuta. Fikzioan euren alabak diren Susana Abaitua eta Loreto Mauleón antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren saria jasotzearren lehiatuko dira. Aneren senarra eta semearena egiten duten Mikel Laskurain eta Eneko Sagardoy ere aipatu dituzte. Patriarekin lehian, Alex de la Iglesia bilbotarrak egindako “30 Monedas“ eta “Antidisturbios“ daude. Komedian berriz Diego San José iruindarrak sortutako “Viva Juan“ telesaila onenerako dago izendatuta.
Dena den, ziurrenik, astearteko galaren arreta gehien jasoko duena Victoria Abril izango da. Almodovar, Aranda, Diaz Yanesekin lan egindakoa, Frantzian ere ibilbide luzea duen aktorea, Goya sarietarako ia izendapen gehien (hamar ditu), Berlinaleko Zilarrezko Hartza jasotakoa, Zinemaldiko Emakumezko aktore onenaren sariduna bitan … eta hori guztia laisotu dute aste honetan sarien aurkezpeneko prentsaurrekoan Abrilek botatako teoria negazionistek. Musukoa eramango ote duen antzokiaren eszenategira igotzean galdetzen duten askok. Izan ere, larunbatean banatuko diren Goya sarien kasuan ez bezala, Feroz sariak filmeen ekipoak antzokian daudela banatuko dira.
Please comment with your real name using good manners.