Pilar Palomeron lehen film luze mutu hasten da. Moja ikastetxe batean neskato batzuk imitzioan ari dira, kantuan baleude bezala. Mojaren ahotsa entzuten da ondoren, ariketa bukatu eta kantatzen hasteko agindua emateko. Neska batzuei baina ez kantatzeko esaten die. Abesbatzaren harmonia ez hondatzeko. Ahots propioa galarazten duen erakunde horretan, errepresio horretan koskortu behar du Celiak, amarekin bakarrik bizi den hamaika urteko Zaragozako neskatoak.
Bartzelonatik etorri berri den Brisa ikaskide berriak nerabetasunerako bidaian jarriko du ordea. Celia eta beste ikaskideak. Moja kolegioan sexua gizon batek eta emakume batek umeak izateko gailutzat jotzen duten bitartean, Celiak eta lagunek “Pronto” eta antzerako aldizkarietan kamasutra eta mutila lagunari plazera emateaz ikasiko dute.
Berlinalen, Generation Plus sailean estreinatu ondoren, Malagan Urrezko biznaga, sari potoloa irabazi du
1992a da, Sevillako Expoa eta Bartzelonako Olinpiaden urtea. Paco Umbral telebistan Espainiaren parte bat eskandalizatzen du. Diskoteketan Chimo Bayo “Así me gusta a mí” eta radiokasetetan ¨Heroes del Silecio” eta garaiko taldeak barra barra entzuten dira. Lehen talde irtenaldietan, “inoiz ez” bezalako jokuetan, gurasoen kajoian arakatzean, askatasunean murgilduko dira. Gutxinaka arakatzen duten askatasun horri esker, Celiak ikasiko du bizitzan helduek dituzten gezur batzuk.
Andrea Fandós izugarri dago Celia gorpuzten.
¨Las niñas” 1990an koskotzen ari zen belaunaldi baten erretratu argitsua, ederra da. Detaile txikiz josi du Pilar Palomerok. Aipatzekoa Celiaren papera egiten duen Andrea Fandós neskaren lana. Bere isiltasunetan, begiradekin dena esaten du. Fandósek Ederki ematen dio erreplika amaren papera egiten duen Natalia de Molina handiari. Espainiako zinean karrera egitera deituta dago Fandos. Eta azpimarratzekoa Daniela Cajíasen argazki zuzendaritza, Malagako zinemaldian saria argazki zuzendaritza onenari Zilarrezko Biznaga eskuratu diona.
Pilar Palomerok bere nerabetasuna hartu du oinarri
Pilar Palomerok bere nerabetasunaren oinarrituta osatu du bere lehen film luze hau. Emakumeak nagusi duen filmea. BTeam Picturesekin batera Inicia Filmsek ekoiztu du. Carla Simónen lehen luzea, “Estiu 1993″ ekoiztu zuen ekoizetxe honek. Eta aurrekoan bezala, Berlinaleko Generation Plusen estreinatu dute ¨Las Niñas”. Simonen filmak egin zuen bezala, Palomeroren luzeak Malagako sari potoloa, Urrezko Biznagak eskuratu du. Eta beste bezala, gauza garrantzitsuak egitera deituta dago. Gaur estreinatzen da areto komertzialetan. NORI GUSTATUKO: Nerabeen istoriak maite dituztenei eta errepresio giro batean edota 1990ko hamarkadan koskortutakoei.
Please comment with your real name using good manners.