Coronavirusaren krisiak sortu duen ezinegoan sartuta dago Lara Izagirre baina behintzat bere bigarren fikzio luzearen, ¨Nora”ren, zati handiena atzean utzita. “Hau guztia hasi baino astebete lehenago, otsailaren azken astean bukatu genuen muntaia, eskerrak” dio zornotzarrak. Orain postprodukzioa erritmo geldoagoan doa. “Aste honetan Madrilen beharko nuke soinua postproduzitzen“, penatzen da Izagirre. Orain etxetik egin behar, erritmo lasaiago batera. Eta abuzturako amaituta espero du 30 inguruko kazetari emakume batek Euskal Herritik abiatzen duen road trip hau.

Muntaia gelatik zer atera den galdetuta, Izagirrek aitortzen digu “dramedia bat, hau da, komedia puntuak ditu baina nire estiloan, ni eroso sentitzen naizen lekura eraman dut filma” dio. Bere esanetan “pelikula superpolita, erreza ikusteko, goodfeel horietakoa” eta gehitzen du “badu mezu sakona azpitik baina suabe sartzen dena“. Izan ere, Nora filmaren protagonistak estreinekoz aukera ematen dio bere buruari nahi duena egiteko. “Erreflexio hori dago, zergatik ematen diogu gure buruari aukera nahi duena egiteko edo zergatik ez“, dio Larak. Eta protagonista emakumea izatea ez da kasulitatea: “Gizoneke eta emakumeek egiten dute, baina uste dut emakumeek zailtasun gehiago ditugula aukera horiek emateko“, dio.

Hainbat telebista serietan eta “Vitoria, 3 de Marzo”n ikusi dugun Ane Pikaza da Nora. Protagonista bezala bere lehen filma. “Anek eta biok esaten dugu, Nora neska arrunta bat dela, ez ditu berezitasun handirik, baditu bere talentuak, beldurrak. Orain arte oso ausarta izan gabe bizi izan dena“, azpimarratzen du zuzendariak. “Askotan pelikuletan protagonista superausarta, gauzak oso argi dituena izaten ohi da. Eta guri polita iruditzen zitzaigun ikustea emakume arrunt bat dela, egoera berezi batean“. Filmaren hasieran errealitatea aldatzen dion gauza gertatzen zaio eta horregatik abiatuko da Euskalherritik bidaia egitera. “Bidai txikia baina bere barrutik oso bidai handia. Beste lagun batzuk ezagutuko ditu eta bere buruari galdetzen dio Norak nora joan nahi duen“, dio Izagirrek.

Ane Pikazaren lana azpimarratzen du Lara Izagirrek. Ez bakarrik kamara aurrean, pertsonaiaren sorkuntzan ere. “Idazten ditudan gidoiak estetotipoz beteta daude, eskeletoak balira bezala. Ez dira oraindik pertsona eta hitzegiteko eta izateko aldeak borobiltzeko aktoreak behar ditut” aitortzen du. Kasu honetan, protagonista eszena guztietan dago eta filmaketa hasi baino urtebete lehenago erabaki zuen. “Nik behar nuen aktoreak proiektua ikus zezala bere bizitzako aukera bat bezala. Eta kastinean ikusi nuen Ane Pikazak bazuela pertsonaiak behar zuen energia hori. Antzezteko kapazitateaz gain” dio. Horrela eszena guztiak berarekin berridatzi ditu. Emaitzarekin zoriontsu dago. “Nire aurreko filmarekin, “Un Otoño Sin Berlin” filmarekin gertatu zen gauza bera gertatu da. Muntaia ikusi dutenek neska hau nondik atera dudan, ze ondo dagoen esan didate“. Irene Escolarrek aktore berriari Goya saria jaso zuen Lararen aurreko filmagatik.

Aurrekoa espainolez, espaniar aktoreekin filmatu bazuen, hemen euskara da hizkuntza nagusia. “Hizkuntzaren aldetik opari bat izan da”, dio Izagirrek. “Noraren aititerena egiten duen Hector Alteriok argentinarraz egiten du. Honen semeak, “Nora”ren aitak, Ramon Bareak espainolez egiten du eta amak, Klara Badiolak, euskaraz“, gehitzen du. Gainera dio badirela elkarrizketa batzuk ingelesez eta frantsezez. “Niri pozgarria iruditzen zait euskara elkarbizitzea beste hizkuntza batzuekin modu horretan, erreleagoa da. Jendeak esan digu ez zela konturatzen lau hizkuntzetan dagoela pelikula“.

Filmaren sorkuntza road trip-a ere izan da. Lehen bertsioan “Ane eta Pierre” deitzen zen, gero “Ane eta Peru: maitasun istorioa bat piper artean” eta filma banatzaile batzuk herriaren izena zer egiten zuen hor galdetu zutenean, “Ane eta Peio” bihurtu zen. Baina okerrena izan da gidoiarekin izandako zalantzak dio Larak. Horiek gidoi begirale, script doctor, bati esker gainditu zuen. Muinoan berdina da filma. “Sortzaile bezala oso positiboa izan da, oso polita” dio. Baina ekoizle ere bada, eta “zati hori oso gogorra izaten ari da” onartzen dit. “Askoz errezagoa da beste batek sortutako lan baten ekoizlea izatea” dio.

Filma Gariza ekoizetxe bizkaitarrak egin du Lapurdiko La Fidèlerekin batera. Udazkeneko Zinemaldi zirkituen zain, Contracorrientek banatuko du Espainian. Aipatutakoez gain, Itziar Ituño, Naiara Carmona, Iñigo Aranbarri, Joseba Usabiaga eta Pariseko Scène Nationalen hartu duten Peio Berterretche ari dira aktore lanetan.
Please comment with your real name using good manners.