CANNESetik
Gehiago espero duzunean eta nahikoa iruditzen ez zaizunean. Txarra, oso txarra dela entzun duzunean, eta onargarria iruditzen zaizunean. Hori gertatu zait asteazkenean Sail Ofizialean lehian zeuden Xavier Dolanen azkenarekin eta Arnaud Desplechinen berriarekin.
Canneseko seme kuttuna da Xavier Dolan kanadiarra. Zuzendari modura hamar urteko ibilbidean, zortzi filmeetatik bost Cannesen aurkeztu ditu. Epaimahaiaren saria eta Sari Handia jaso ondren “Mommy” eta “Juste La Fin Du Monde” filmeekin gogoz itxoiten zen bere azken luzea. Batez ere, ingelesez filmatutako aurreko filmaren hutsegitarean ondoren. “Matthias et Maxime“ berriz quebequeraz filmatu du, eskolatik lagunak diren bi lagunen identitate bilaketa plazaratzeko.

Drogomenpetasunetik ateratzen den amaren zaindaria den Maxime (Xavier Dolan bera) Montreal uztekotan dago Australiara bi urtez joateko. Aurretik eskolatik lagunak direnek agur festa desberdinak ematen dizkiote. Horietako batean, eskola film labur baterako, musu eman beharko dio neskalagunarekin harreman konplikatuan dagoen Matthiasi (Gabriel D’Almeida-Freitas). Musuak euren sentimenduak eta usteak azalaratzeko eta eraldatzeko balio izango du. Filmak gauza eder asko ditu, hasi ohi bezala musikatik. Bi pertsonaiak oso ondo daude. Eta kontatzen dituen sentimenduak ere. Baina ez dut guztiz disfrutatu, luzeegia gertatu zait. Estreinatzen denean berriz ikusi behar diren horietakoa.

Roubaix Frantziako iparraldean dagoen hiria da, garai batean, ohial lantokien egoitza, hiri industrial, hiri aberatsa. Egun galbidean dago. Hori esaten digu Roubaixeko semea den Arnaud Desplechin zuzendariak berak “Roubaix, une lumière“ filmean. Duela 10 urte hirian girotu zuen industria nagusien familia baten gabonak, “Un Conte de Noel” luzean. Garai berean girotu du Desplechinek bere bigarren gabon ipuina, Lehiaketan dagoen hauxe, Frantziako hiri pobrenean gertatu zen benetako hilketa baten sustraiak bilatu nahirik.

2002an dokumentalista batek Roubaixeko komisarian filmatzen ari zela bi emakume gazteen aitorpena grabatu zuen. Biek adineko bizilagun bat hil zuten, lapurtzera sartu zirenean. Dokumental horrek izua eragin zuen Desplechingan eta horrela sortu zen erdi thriller erdi drama den Lehiaketan dugun film hau. Léa Seydoux eta Sara Forestierrek ederki gorpuzten duten maitaileak diren bi hiltzaile hauek. Erreplika ematen Roschdy Zem, Algerian jaio baina Roubaixen errotu eta komisaldegiko burua, gaizkileak eta arazotan dauden biztanle banan banan ezagutzen dituen polizia horietakoa eta erdi erlijiosoa den komisarioa Antoine Reinatzek antzeztua.
Lea Seydoux galdutako “ardia” paperean © Shanna Besson / Why Not Productions
Kritika txarrak zituen film noir honek baina Cannesen aurkeztutako “Les Fantômes d’Ismaël” baino gehiago gustatu zait egia esan. Ostegunean lehiatzen bi azken aurreko filmak, Bellocchio eta Keniche, biak pelikula luzeak, algeriarrak berea moztu badu ere.
Please comment with your real name using good manners.