CANNESetik
Bi Urrezko Palmen ondoren, hirugarrenaren bila etorri dira Dardenne anaiak. Ustegabea ez badago ez dute hirugarren hori hartuko belgikarrek. Portugalen aktore britaniar eta frantziarrekin filmatutako pelikularekin lehena jasotzen saiatuko da Ira Sachs estatubatuarra. Baina bere filma ere ez dago kinieletan.
Luc eta Jean-Pierre Dardenne anaiak Canneseko bihotzekoak dira. 1999an “Rosetta“rekin lehen Urrezko Palma jaso eta hamar urte beranduago, bigarrena, “L’enfant“erekin. Hortaz gain, gidoi onenaren saria eta epaimahaiaren saria jasota dute. Hainbeste maite eta hain ondo funtzionatzen dien gai sozio-politiko bati heldu diote: mutiko baten radikalizazio islamikoa eta adoktrinamendu jihadista.

13 urte ditu Ahmed (Idir Ben Addi) mutikoak. Belgiar jatorrikoa baina konbertitu den amarekin eta anai-arrebarekin bizi da. Eskolako irakasleak (Myriem Akheddiou) musulmana ere arabiarrera gaur eguneko kanten bidez erakutsi nahi die. Baina imanak herexiatzat jotzen du. Arabierra ikasteko korana ikastea da bidea, bere esanetan. Azkenean denek harrituko duten ekintza egingo du mutikoak, irakasle eta familiaren etsipenerako.

Bruselako eraso jihadisten ondorioz idazten hasi ziren Dardenne anaiak filma. Izuaren sorrera, jatorria euren buruari argitzeko. Nik irakaslearen paperean metafora ikusi dut, Belgikako gizartea beraren, non populazioaren zati garrantzitsua musulmanak diren, metafora. Planteamendu erraza, xumea, ohi bezala trama erraza da jarraitzen. Pelikularen une askotan interesgarria. Pena baina errazegia gertatzen dela, behin eta berriz erabilitako bidetik heldu diotela. Astelehenean Cannesen estreinatu eta asteazkenean helduko da Frantzia osoko zine areotara. Espainian ere banatzailea du.

Astelehenean bigarrena lehian ekoizle eta zuzendarien artean sortzen ohi diren elkar ulertze horretatik dator. Besteak beste, Cronenberg eta Verhoevenekin lan egin duen Said Ben Said ekoizleak Ira Sachs (“Verano en Brooklyn”) zuzendari estubatuarrarengana hurbildu zen, berarekin lan egin nahi zuela esateko. Eta honek familia opor baten ideia erakutsi zion. Horrela sortu zen “Frankie“ Portugaleko Sintra herrian girotutako eta Canneseko Lehiaketan dagoen filma.
Protagonista nagusi Isabelle Huppert dugu. Aktore frantziarrak Francoise Clemont aktorea da, Frankie etxekoentzat. Londres, Paris eta New York artean sakabatuta duen senideak eta lagunak bildu nahi ditu Portugaleko herri honetan, etorkizuna lotuta uzteko. Tartean, lehen senarra (Pascal Gregory) eta gaur egunekoa (Brendan Gleeson) eta semea (Jeremie Renier) eta alaba ordea (Vinette Robinson) eta familia. Oso hurbilekoa duen laguna (Marisa Tomei) gonbidatuko du eta hau mutilagunarekin (Greg Kinnear)ekin agertuko da.
© 2019 Photo Guy Ferrandis / SBS Productions
Aktore zoragarri guzti horiekin eta hotz utzi nau “Frankie“k. Agian bigarren ikustaldi horietakoa behar den filma da edo agian Isabelle Huppert omnipresentziak zapuzten duen filma bilakatzen delako. Beste aktoreen lan zapuztu, itoko balitu bezala. Ederra une batzutan eszeneratzea baina niri ez dit funtzionatu. Abuztuaren bukaeran iritsiko da Frantziako zine aretoetara.

Zinemaldiaren hasieran ikusi baina komentatu gabe nuen Frantziako bi emakume zuzendarien animazio luzea. Yasmina Khadra idazlearen “Les Hirondelles de Kaboul” moldatu du Zabou Breitman aktore eta zuzendaria, talibanen pean emakumeek sufritutakoa irudietan emateko. Eléa Gobbé-Mévellec gazteak sortu du 2D-n, akuarelan egindako animazioa, animazio ederra esan beharko. Bikote gazte baten piurak kontatzen du filmak. Irakasleak diren senar-emazte gazteak etxean lanik gabe daude, neskak margotzen eta sortzen jarraitzen du, lau pareten artean, gizona publikoan laztandu ezinik eta burka jantzita. Alboan helduago den bikote bat, gartzela zaindari bat eta hiltzorian dagoen emaztea. Animazio izugarri gustatu bait zait, istorioa sinpleegia iruditu. Baina publikoan funtzionatu dezakeen filma da.

Asteartean Tarantino fenomenoa, indarrez datorren Bong Joon Ho korearra eta Oliver Laxe galegoaren azkena.
Please comment with your real name using good manners.