CANNESetik
Aurten Canneseko Lehiaketa nagusian dauden bost zuzendari frantziarretik hiru emakumeak dira eta bik lehen filma zuten. Bi baldintza betetzen ditu ostegunean lehiatu den Mati Diop zuzendari franko-senelgarrak. Proposamen kuriosoa, baina pattala. Urrezko Palma bitan irabazitako Ken Loach britaniarra ere aritu da hirugarren egun honetan. Azken urteetako nire gehien gustatu zaidan filmarearekin. Bikaintasuna baina “Un Certain Regard” sailean topatu dugu, bi filmerekin konsagratutzeko bidean den Kantemir Balagovi esker.

Duela zazpi urte, emakume zuzendari frantziarrek idatzi egin zuten, emakume zuzendaririk ez baizuten hautatzen Canneseko Zinemaldian. Horri buelta emanez, beti zenbaki ederrean dauden frantziaren artean bi gizon eta hiru emakume zuzendari daude. Mati Diop franko-senegaldarrak gainera Lehiaketan dagoen lehen emakume zuzendari beltza izango da. Claire Denis zuzendari ezagunaren aktore eta gidoilari izan ondoren, “Atlantique“ lehen filma ekarri du Canneseko Lehiaketa Nagusira. Lehen filma izaki Urrezko Kamararen bila arituko da artisten familia batekoa den Diop.

Oso maite duen gai bati heldu dio: emigrazioari. Lau hilabetez lan egin ondoren eta soldata jaso gabe izan ondoren, Soulemain (Traore) txalupa batean sartuko da Atlantikotik Espainira iritsi nahiez. Atzean, Ada (Mame Bineta Sane) neska laguna utziko du, neska beste gizon beste gizon batekin ezkondu behar dutenean neskaren gurasoek. Nahi ez dutena gertatu eta Soulemain itsasoan galduko da. Baina Adaren ezkontzaren egunean, ezusteko sutea sortuko da. Eta ondoren, gertakizun are ulertezinagoak. Filma fantasia eta poesiaren arteko bidea egiten du. Afrikako ohi duten hildakoen izpirituak agertuko zaizkigu. Eta atzean, beti zelatan, Atlantiko itsasoa. Gauza batzuk asko gustatuko baizaizkit, istoria pattal samarra iruditu zait. Baina Diopen hurrengo filmaren zain geratuko naiz.

XXI. mendeko langileak alienatuenak dira. Hori ondorioztu daiteke Ken Loachen azken proposamena Cannesen: “Sorry We Missed You“ ikusi ondoren. Ohikoa duen Paul Laverty gidoilarian laguntzaz, egungo banaketa garraioa sistemaren erretratu gordina egiten du, non banatzaileak frankizia baten partaide egiten diren eta konturatu gabe esklabismo egoera batean sartzen diren. Kontraturik gabe, 14 orduko lanegunak eginez, astean sei egunetan.

Loachek ohikoa du aktore ez profesionalekin lan egitea. Apenas laburretan lan egin duen Kris Hitchen sinesgarri egiten da lan batetik bestera doan Ricky modura. Lana lortzearren furgoneta erosiko du konpania baterako banatzaile egiteko. Familia nekez ikusiko du. Abby emazteak ordu asko egiten ditu mendekoen laguntzaile modura – berez lan hori egiten duen Debbie Honeywoodek antzeztua eta hain zuzen horretan ondo dago. Semea nerabetasun konplikatuan dago eta hori sufritzen du alabak.
Drama, gehiegizko sufrimenduarekin tarteka, non kapitalismoaren bozemailea liburuko maltxurra, maltxurregia den. Batzutan kapitalismoa tontoentzat liburu bat balira. Hala eta guztiz ere, niretzat Loachen azkenetako onena da.
Ostegunean gehien gustatu zaidan filma “Un Certain Regard” sailean emandako “Beanpole“ filma da. Pelikularen zuzendaria, Kantemir Balagov, duela 2 urte jada Sail horretan gailendu zen “Tesnota” filmarekin. Aurrekoan erabilitako godintasunean egindako filma, Leningradon, II. Mundu Gerran kokatu du. Frontean ezagututako bi neskak elkarrekin doaz bizitzera. Batak bastearen esku utzi du semea. Honi mutila hiltzen zaionean lehenak eskaera gogorra egingo dio.
Alexander Sukorov zuzendari handiaren ikaslea, Kantemir Balagovek atseden gutxi ematen digu filmean. Trajedia une gogor batetik bestera goaz, frontean emakume askok sufritutako testuinguru dela, eta emakume bati dagokion normaltasun baten bila jasandakoa. Argazki aberats batean filmatuta, giro beroa azpimarratuz koloreen bidez, batez ere gorri eta berdearen bidez. Filmak jada banatzailea du Espainian.

Ostiralean Pedro Almodóvar izango da Croisetten eta egun berean lehiatuko da bigarren emakumea lehian, Jessica Hausner austriarra.
Please comment with your real name using good manners.