Canneseko zinemaldiari eskaintzen ari naizen errepaso honetan gaur zinemaldiak berak osatzen duen egitaraua tokatzen da. “Un Certain Régard” futbolean bigarren maila litzateke. Gehienbat lehen eta bigarren filmeei eskaintzen zaie. Horrela aurtengo hautaketaren erdia euren zuzendarien opera primak dira eta zinegileak “Urrezko Kamara”ren bila izango dira. Baina ez bakarrik. Albert Serra, Christophe Honoré, Bruno Dumonten eta iaz sailean garaile atera zen Kantemir Balagov lehiatuko dira sail honetako sarien bila.
Eta saila hasteko komedia bat, emakume kanadiar batek québécois-eran egindako komedia. Monica Chokri Xavier Dolanen pare bat filmetan aktore lanetan agertu da. Esaterako “Laurence Anyways” filmean. Berak zuzendutako lehen filmak, “La Femme de Mon Frère“, 30 urte inguru eta haurdun geratu nahi duen emakume ezkongabe baten piurak kontatzen ditu. Filma ekainaren bukaeran izango da Frantziako aretoetan. Sailean lehiatzen diren bederatzi lehen luzeetako bat da.
Eta emakume batek zuzendatuko zazpi filmeetatik bat da. Ia parekotasuna lortu da sail honetan. Tartean daude eta azken orduan sartuta Larissa Sadilova errusiarraren azkena. “Odnazhdy V Trubchevske” filmarekin lehen agerraldia du Cannesen eskarmentu handiko zuzendari honek. Gehientsuenen kasuan, zinean hainbat lanetan eskarmentua badute, zuzentzen duten lehen filma da. Arreta ematen du “Les Hirondelles de Kaboul” filmaren partehartzea. Animazioaren zinemaldi nagusian, Annencyn, Sail Ofizialean ere dago 2D, akuaralean egindako filma, talibanen garaian, Afganistanen girotuta. Fikzioan ibilbidea duen Zabou Breitman frantziarrak eta animazioan hezi den Eléa Gobbé-Mévellec frantziarrak ere zuzendu dute filma. Biak emakumeak.
Animaziozko film hori itxoiten bazen, Frantziako zine mundua ere adi Bruno Dumonten film berrira. Duela pare bat urte Quinzaine delakoan, Jeanne d’Arc-en haurtzaroaren inguruan musikala sortu bazuen. Orain Frantziako heroina horren heldutasuna itxuridakatu du “Jeanne“ izenburuarekin. Frantziarra katalana baino gehiago den Albert Serrak ere aintzinako garaietan, XVIII. mendean girotu du bere “Liberté“, aristokrata libertino batzuen inguruan. Eta iaz Sail Ofizialean egon zen, Christoph Honorék hemen aurkitu du lekua bere “Chambre 212“ aurkezteko. Oliver Laxe galegoak ere Cannesen aurkezten duen hirugarren filma aurkeztuko du “Un Certain Régard” honetan, “O Que Arde“ Galiziako susteetan girotutakoa. Eta ikusmin handia dago Kantemir Balagov film berriarekin, “Beanpole“, iaz sailean garaile atera ondoren, bere “Demasiado Cerca” lehen filmearekin.

Nik gehien itxoiten nuen filma Patricio Guzman dokumentalista txiletarraren film berria. “La Cordillera de los Sueños“ekin “Nostalgia de La Luz” eta “El Botón de Nácar” osatutako trilogia bukatu du. Txileko diktadurak disidenteak desagerterazteko erabilitako hirugarren lekua izan zen Andeetako mendikatea eta han jarri du kamara Atacama basamortuan eta itsasoan jarri ondoren. Saio berezian, lehiaz kanpo aurkeztuko da. Berarekin batera, Gael Garcia Bernal aktore mexikarraren bigarren film luzea, “Chicuarotes” izango da.
Eta ikusmina Werner Herzog zinegilearen berriarekin. Alemana Japoniara joan da “Family Romance LCC” filmean, 12 urteko aitarena egiteko kontratatzen duten aktorea jarraitzeko. Zinean beste izen ezagun bat, Abel Ferrara italiarrak beste aktore bat du gai “Tommaso“ filmean. Bere ibilbidearen inguruan zalantzak dituen aktorea hori da Willem Dafoe. Jada Ferraren aktore fetitxeak denak zuzendariaren beraren zalantzak gorpuzten ditu. Film hauek Emanaldi Berezietan aurkeztuko dira.
Please comment with your real name using good manners.