Datorren asteartean, maiatzak 14, zabalduko du edizio berria zinemaldien zinemaldiak. Canneseko 72. edizioan lehian izango dira Tarantino, Malick, Loach eta Almodóvar baina Frantziako zinemaldiak azken urteetan alfonbra gorria ere zabaltzen die zinemaren historian harribitxi diren film berriztatuei. Aurkezpen esagurantsuez aurkezten dira garbitu eta formato berrietan ematen diren hori. Klasikoak dira.
Berritutako klasiko horien artean, aurten mende erdia betetzen duen garai bat markatu zuen filma: “Easy Rider“. Dennis Hooperrek Peter Fondarekin batera idatzi eta antzeztutako filma, hippy kulturaren sinboloa. Biak motor banatan basamortutik barna. Duela 50 urte Canneseko Zinemaldian estrenatu eta lehen film onenari ematen zaion saria jaso zuen. Zuzendaria, Dennis Hopper hilda, Peter Fonda ekoizle, kogidoilari eta aktore nagusia Cannesera itzuliko da, 4K-n egindako berriztapena aurkezteko. Lastima antzeztaldean ere dagoen Jack Nicholson ez izatea. Bigarren pelikula bat baitu klasikoetan.
Izan ere, Stanley Kubrick maisuak izuaren generoan egiten duen sartuirtena, “The Shining“, espainolez “El Resplandor” bezala itzuli zen filma ere 4K-tan berritu dute. 1980an Kubrickek zuzendutako filmean Jack Nicholson idazle, aita eta hotel bateko arduradun modura ikusiko dugu. Hotelak ero bidean jarriko du Nicholson, semeak potere paranormalen bidez kanpotarrei egoera iragartzen saiatzen den bitartean. Alfonso Cuarón zuzendari mexikarrak aurkeztu du saioa.
Eta berak ere aurkeztu zitzakeen Luis Buñuelen bi film. Biak, erbestean, Mexikon egin zituen zuzendari espainolak. 1950an egindako “Los Olvidados“ eta zortzi urte geroago zuzendutako “Nazarin“. Biak maisulantzat jotzen dira. Bigarrenean Paco Rabal espainola du antzezle. Hirugarren bat emango dute Cannesen. Buñuelen lehen fikzioa “La Edad de Oro“, 1930an bikote batek bere amodioa gauzatzeko izango dituen arazoak, Eliza eta gizarte burgesa tarteko. Oraindik Espainira Errepublika ez zela iritsi filmatutako pelikula. Hiruak berritzen filmategi eta berriztapen proiektu desberdinak aritu dira.

Lina Wertmüller zuzendari italiarrak historia egin zuen. 1977an Oscar sarietarako izendatzen zuten lehen emakume zuzendaria izan zen. Bi urte lehenago, aktore fetitxe zuen Giancarlo Gianninirekin filmatu zuen “Pasqualino Settebelleze“ (Pascualino Siete Bellezas) filmagatik. Ohorea eta gerra nahastuta, Pasquale Frafuso Napoleseko herritar baten piurak. Kritiko batzuentzat Ingmar Bergmanen ondoren zuzendari onena da Wertmüller. Zuzendaria bera eta aktore nagusia, Giannini, izango dira Cannesen filma aurkezten.
1955rarte ez ziren Canneseko Urrezko Palma ematen hasi. Baina lau urte lehenago, Vittorio de Sicak parekoa, zinemaldiko sari nagusia, erdietsi zuen “Miracolo a Milano“ (Miraria Milanen) filmarekin. Cesare Zavattiniren eleberri batean oinarritua, drama eta komedia nahasten dituen film fantastizkoa da. Neorrealismoaren maisu lantzat jotzen den film honetan hiru urte lehenago “Bizikleten lapurrak” filmean lortutako arrakasta berritu zuten De Sica zuzendariak eta Zavattini gidoilariak. Berriztapenetan sona handia duen “Cineteca di Bologna”k egin du.
Cannesek gainera bere ohiko bat omendu nahi du. Iaz zendu zen Milos Forman zuzendari txekiarra gogoan izango du. Dokumental batekin eta Formanen bigarren film luzearen masterizazio berriarekin. “Lásky jedné plavovlásky“ (Ilehori baten amodioak) Venezian estreinatu zen. Zapata lantegi batean lan egiten duen neska gazte bat jarraitzen du zuzendariak. Neskak maitasun historio bat bizi nahi du. “Txekiar zinemaren olatua” deritzaren adibide argiena da eta Ken Loach eta Pawel Pawlikowski zuzendariek erreferentetzat aipatzen dute. Zuzendari poloniarrak adibidez iaz Canneseko zinemaldian arrakasta lortu zuen “Cold War” filmean garrantzi handia duela esan du.
Eta egun japoniar animazio zinema duen lekuak, zinemaldietan eta animaziozko filmak lehiatzen direla, aurrekari garrantzitsu bat du: “Hakujaden” (Suge Txuriaren Leienda). 1958an kolorean ematen zen lehen animazio film japoniarra izan zen. Taiji Yabushita eta Kasuhiko Okabe zuzendatutakoa, superekoizpen bat izan zen, 109 langile 78 minutuko luzea hau egiteko. 4K-n kaleratuko dute orain 60 urte hori gogoratzeko eta japoniar animazioak 100 urte bete dituela azpimarratzeko. Hauek dira guk aukeratutako batzuk. Osotara berriztutako 22 film emango dituzte, eta zinemarekin harremana duten sei dokumental. Bakan batzuk ikusten ahaleginduko naiz.
Please comment with your real name using good manners.