2011ean euskal zinegileen atzerabegirakoak ekiteari hasi zirenetik, Filmategiak bere seigarren fokua emakume nafar baten gainean jartzen du. Emakumea eta nafarra izateaz harro dagoena. Altsasun jaiotako Helena Tabernaren filmografiaren errepasoa egingo du bihar hasi eta abendu bukaerarte. Bere oharran diotenez, Taberna leiala da bere printzipioei: hasieratik konpromiso feminista izan du. Askotan erretratu du emakumeak, izan indarkeri matxistaren adibide izan zen “Nagore” (2010), etorkinen aurpegi feminizatua “Extranjeras” (2013) edota ETAk zigortutako eragilea “Yoyes” (2000). Gerra Zibilak utzitako zaurietara ere askotan itzuli da. Tabernaren filmografia aztintzeko aukera izateaz gain, Agnieszka Holland zinegile poloniarren azken lana, Berlinalen lehiatu zen “Pokot” emango da ostiralean. Aurretik bi europear zinegile hauen arteko solasaldia entzuteko aukera izango da. Beranduago Nafarroako Filmategiak emango du zikloa.
Tabakalerako zineman egingo den zikloaren egutegia hauxe:
Urriak 4 (20:00) YOYES (2000). JBES. 104′.
Yoyes, ETAn ardura-postuak izan zituen lehen emakumea, Mexikoko erbestealditik itzuli da eta bizitza berri bat hasi nahi du. Baina ez du itzulera erraza izango. Aldatu egin da: unibertsitateko karrera bat
ikasi du, Nazio Batuen Erakundean (NBE) aritu da lanean eta ama izan da. Haren herrian, ordea, indarkeriak egunkarietako albiste nagusi izaten jarraitzen du.
Yoyes-ek ahaztu egin nahi zuen, eta jendeak bera ahaztea, baina urrun egon den urteetan mito bihurtu da. Haren iraganeko borroka kideei traizioa iruditzen zaie haren itzulera. Yoyes-ek izugarri maite du bere lurra, haren parte izan nahi du, baina udazkenak hosto ihartuak baino zerbait gehiago ekarriko du.
Urriak 5 (18:00) ZINEMA SOLASALDIAK: HELENA TABERNA-AGNIESZKA HOLLAND
Europear zinegile bi hauek Pilar Rodríguez izango dute moderatzaile. Hau zineman ez, Z aretoan izango da. Gero Agnieszka Hollandek bere azken lana aurkeztuko du zine aretoan.
(20:00) POKOT -El rastro- (Agnieszka Holland, 2017). Polonia. JBAES. 128′.
Janina Duszejko ingeniari ohia, astrologoa eta barazki-jalea da, eta Los Sudeteseko mendietan kokatutako herrixka batean bizi da. Gau batean, hilotz bat aurkituko du bere etxetik gertu. Biktima egoera bitxian hildako isileko ehiztari bat da. Denbora igarotzean, gune berean gorpu gehiago azalduko dira: guztiak ehiztariak izango dira, Janinaren ustez, animalia basatiek erahildakoak.
Urriak 18 (20:00) Tabernaren hainbat film labur emango dira. Carlos Muguiro, Elías Querejeta Zine Eskolako zuzendariak aurkeztuko ditu.
LA MUJER DE LOT (1990). ELKARRIZKETARIK GABE. 12′. José Ángel Valenteren bertsoetan oinarritutako bideosorkuntza honetan emakumearen askapenari egindako gorazarrea sumatzen da.
CARTAS DE AMOR (1992). JBES. 14′ Gizonezko bat nahastuta esnatu da establezimendu batean: emakume batek bahitu du. Juliak Remigioren maleta miatu du eta eskutitz batzuk aurkitu ditu. Hala, ohartuko da Remigiok amodio
desengainu bat izan duela, bere emazteak utzi egin baitu. Remigio haren sorginkerian eroriko da.
EMILIANA DE ZUBELDIA (1993). JBES. 27′ Jatorri nafarra duen eta bere garairako emakume aurreratua izan zen Emiliana de Zubeldia musikagilearen bizimodua islatzen duen dokumentala.
NERABE (1996). JBES. 10′ Emakumearen gorputza eta amatasuna ospatzen dituen film labur esperimentala.
Urriak 25 (20:00) Film labur eta ertainen bilduma.
BUSTO DE UN POETA (1991). JBES. 19′ José Ángel Valente olerkariari egindako jarraipena, hark Nafarroan eskaini zuen hitzaldi sortaren harira.
ALSASUA 1936 (1994). JBES. 35′
Gerra Zibilean Altsasun jazotako gertakariak gogora ekartzen ditu filmak, Elizak gatazka belikoan izandako jarrera agerian utzita.
RECUERDOS DEL 36′ (1994). JBES. 22′ Zaharren egoitza batean bizi diren Gerra Zibileko azken testigantzak biltzen ditu dokumentalak. Biktimak eta borreroak elkarrekin bizitzera behartuta daude.
Azaroak 15 (20:00) EXTRANJERAS (2003). JBES. 75′ Madrilen bizi diren hainbat emakumezko etorkinei buruzko kronika. Emakume horien egunerokotasuna islatzen du filmak: haien ingurune familiar eta afektiboa, ohiturak, lan-bizimodua
eta ametsak. Hala, sortu dituzten harreman eta topaketa gune berriak ezagutuko ditugu, batetik, eta kultur ohiturak alde batera utzi gabe nola moldatu diren herrialde berrira azalduko
zaigu, bestetik. Saio hau Deustuko irakaslea den Pilar Rodriguezek aurkeztuko du.
Herri sozialista bateko parroko izendatu dute Miguel 1936ko matxinadako egunetan. Gudaren hasieratik alderdi nazionalak hartu du herria eta berehala iritsiko dira fusilamenduak. Errepresaliatuak defendatzeko abiatu duen borrokan, Miguelek hierarkia eklesiastikoari eta militarrari aurre egingo die, bere bizitza arriskuan jarrita. Apaiz gazteak herriko andereñoarengan aurkituko du babesa (haren senarra gerra hasieran erahila izan zen). Margarirekin duen harremana erretore gazteak sentitzen duen desengainuaren kontrapuntu bihurtuko da eta bere sostengu bakarra izango da bakarrik zeharkatu
behar duen bidean. Amodio, gerra eta erlijio istorio bat da. Bárbara Goenaga aktoreak eta Aizpea Goenaga zinegileak aurkeztuko dute saioa.
hil zuen eta gertakari horrek gizartea zeharo hunkituta utzi zuen (komunikabideek ezohiko trataera eskaini zioten gertaerari). Filmak Nagoreren familiartekoei eta lagunei egindako elkarrizketak
biltzen ditu eta baita epaiketan parte hartu zuten aldeen testigantzak ere. Izaskun Arandia zinegilea izango da aurkezlea.
li>Abenduak 20 (20:00). ACANTILADO (2016). JBES. 99′
Gabriel etorkizun handiko fiskala da eta bizitza kolokan jarriko zaio poliziaren dei bat jasotzean. Sekta batean suizidio kolektibo bat izan da Kanariar Uharteetan eta bere arreba txikia, Cordelia,
kideetako bat zen. Haren hilotza ez da agertu. Gabrielek ez du arreba urteetan ikusi: haien artean zerbait gertatu zen eta kontrako norabideak hartu zituzten. Berehala bidaiatuko du uhartera
gertakariak lehen eskutik ezagutzeko eta ikerketan laguntzeko. Han Helena ezagutuko du, Cordeliaren laguna, nortasun handikoa eta oso sentibera. Hura eta Gabriel ongi moldatuko dira hasieratik,
Cordelia bizirik aurkitzeko desirak lotuta. Aurkezpen hau Helena Tabernak berak egingo du.
Zikloa osatzeko Carlos Roldánek idatzitako “La luz de un sueño. El cine de Helena Taberna” liburua argitaratu du Euskadiko Filmategiak.
Nafarroako Filmategiaren laguntzarekin egin dute.
Please comment with your real name using good manners.