Iaz eguraldiak kontra izanik, arrakastatsu izan zitzaien Donostiako film labur zinemaldia antolatzeari ekin ziotenei. Gauzak horrela bigarren Donosskino antolatzeari ekin diote. Ostegunean, urriak 4tik hasita eta igande 7 bitartera Donosskino Volume II deritzana egingo dute. Egun bat gehitu dute, sail ofizialean film labur gehiago izateko. Sail berriak ere gehitu dituzte, eta “zinema zahar” bat berreskuratuko dute. Baina euren oharrean diotenez, “zinema horren berri suspentsean eduki nahi dute, Hitchcocken modura“. Zine zuzendari britaniarra omendu nahi dute, Zinemaldiaren bigarren edizio honetan. Esaterako karteletan ikusi daitekenez.
Egiako Ametzagaina 60 helbidean omen dago “zinema”. Hori aurreratu dute bakarrik. Bertan emango dira Sail Ofizialeko film laburrak. Ostegunean eta ostiralean 19:00tik aurrera 2o film proiektatuko dira. Tartean, Donostiako Zinemaldian “El Reino” aurkeztu duen Rodrigo Sorogoyonen “Madre“. Film labur onenaren Goya irabazi zuen film honek. Demetrio Elorz editoreak eta Aitxol Saratxaga konpositoreak zuzendu duten fizkiozko lehen laburra, “Versus” eta “Ziren“, hurrunez hurrun, ikusteko aukera izango dira. Batean, Goya irabazitako Eneko Sagardoy eta bestean, Mikel Losada ikusi daitezke, besteak beste.
Igandean, Alde Zaharreko Antzoki Zaharra estreinekoz erabiliz, “Etxean Shortuak” saila, hemen sortutako film laburrei lehioa zabalduko dute. Arratsaldeko lauretatik aurrera. Gero, arratsaldeko zazpietan, Gala egingo dute bertan. Umeei egindako saioa berriz egingo dute aurten. Umeen Zinemakiddo igandean ere izango da Sadeko Principe Zinemeetan. Sh8rtzinema Forum Party antolatu dute larunbaterako, Tabakaleran dagoen Kutxa Kultur Plazan, arratsaldeko zazpitik aurrera. Ikusiko diren hainbat film laburren prozesua ezagutzeko aukera izango da “Horrela egin zen” ezbaiarekin. Film laburretik film luzera solasaldia egingo dute. Eta gero, partya, kalean film laburren inguruan hitzegiteko.
Eta dena burutzeko Donosskino saria emango diote Klara Badiola aktore gipuzkoarrari. Berrogei film baino gehiagotan parte hartu du, esaterako Zinemaldian lehiatu zen Asier Altunaren “Amama“ filmean. Badiolak gainera auspoa eman die film laburrei, askotan aktore izanez. Esaterako Manu Aguilarren “Podéis ir en paz“ edota Andrés Daniel Sainzen “For the Good Times“ azaldu da, azkenak aipatzeagatik. Donosskinoren informazio guztia, webgune honetan dator: https://www.kristonkino.com/donosskino. Zineman ikusiko gara gertu.
|
Please comment with your real name using good manners.