Abian da “Agur Etxebeste”, denon gogoan dagoen “Aupa Etxebeste” euskal komediaren jarraipena

Etxebeste, Patrizio Etxebesterana egin zuen eta egingo duen Ramon Agirre aktoreak azpimarratzen zuen prentsaurrekoan. “Oraindik orain kalean gelditzen naute pertsonai hura gogoratuz eta bigarren filma egiteko eskatuz“, zioen. Azken denboraldian, “bigarren hori izango dela esan eta denok pozez txoratzen” gehitu du. Izan ere, Irusoin ekoizetxeak eskatuta Asier Altunak eta Telmo Esnalek berriro ekin diote dirurik ez eta itxukeriaz etxean gordeta oporrak pasa behar zituen familiaren, Etxebestarren komeriei kontatzeari. “Agur Etxebeste!” filmaren gidoia Nagore Aranburu aktorearekin idatzi eta astelehenean hasiko dira errodatzen, duela 14 urte “Aupa Etxebeste” ahaztu ezin huraren bigarren zatia. “Handia” iritsi arte euskaraz egindako film ikusienaren bigarren parteari.

“Agur Etxebeste”ko ekoizlea, zuzendariak eta aktoreak

Iruisoneko Iñaki Gómezek gogoratzen zuen 2004ko abuztuaren 20an hasi zutela “Aupa Etxebeste” arrakastatsu hura errodatzen. Euskaraz egiten zen lehenengoetariko komedia luzea. “Ba hain justu 14 urte geroago” martxan jartzen dute proiektu berria. Lehen pausua aurreko horren sortzaileak Asier Altuna eta Telmo Esnal barkura igoaraztea. “Bere garaian komentatu ziguten, baina orduan ez geniken nola heldu eta ez genuen gogo handirik“, esan du Telmo Esnalek. Bakoitzak bere proiektuetan murgiltzeko gogoa zuten. Horrela Zinemaldian aurkezteko “Dantza” bukatzekotan dago zarauztarra. “Azkenean, aurreko filman ematen zen pista bati heldu diogu. Filma bukatzen zen aditzera emanez Patrizio Etxebeste alkate bilakatzen zela“, eta hortik tira egin dute.

Elena Irureta, Iñaki Gomez ekoizlea, Ramón Agirre, Iban Garate eta Pako Sagarzazu

Prentsari banatu dioten oharrean esaten zenez, Patrizio Etxebeste (Ramon Agirre) herriko alkate izendatzen dute. Baina “osasun arazoak” tarteko, Maria Luisa emazteak (Elena Irureta) hartuko du kargua. Estilo berezia emango dio udal gobernuari. Tartean izango dira Iñaki (Iban Garate) semea eta Luziano (Pako Sagarzazu) aita. “Aupa Etxebeste” filmean bezala Bergaran filmatuko dute gehienbat. Asier Altunaren herria “bolkatu” izana gogoratu eta eskertu du zuzendariak.

“Aupa Etxebeste” (2005)ren fotograma bat

Asier Altuna eta Telmo Esnalen lehen film luzea izan zen “Aupa Etxebeste”. Baita Iban Garatena. Eta hori gogoratu du Ibanek. Beste komedia batzuekin konparatuta, “egoera komedia bat da, ez dago hainbeste txisteetan oinarrituta”, aditzera eman du Asier Altunak. “Bigarren zatiak zailak izaten dira, baina gidoia lantzen jada gozatu dugu“, gehitu du. Bergaraz gain, Hondarribian, Irunen eta Oiartzunen filmatu ondoren, urriaren 2an bukatu dute errodajea eta gauzak ondo, hurrengo urtean estreinatuko da, ziurrenik “denon gozamenerako“.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online