Aurten 200 urte betetzen dira Mary Wollstonecraft Shelley idazle britaniarrak “Frankenstein edo Prometeo modernoa” erditu zuela. Horregatik Asteak omenaldia egin nahi izan dio beldurraren mito horri. Bai aurtengo kartelaz bai ziklo berezi batez. Itziar Castro antzezlea Frankesteinen neska-laguna bihurtu dute aurtengo kartelerako. Aldi berean, Frankensteinen inguruan egindako filmen zikloa eskeiniko dute, hamarna bat luze dituen zikloa. Gaur gainera martxan jarriko dituzte bi erakusketak aurkeztu dituzte.
1935an Universal ekoizetxeak sortuta eta James Whalek zuzendutako “Bride of Frankenstein“ filmeko pertsonaia irudikatu dute Itziar Castro aktore katalandarrean. Boris Karloffek mamitutako izakiari Frankenstein doktoreak sorturiko laguna irudikatzeko Balu Hair Trends-ek makilaia eta ileapaindegia egin dio eta Nerea Torrijosek soinekoa. Pedro Usabiaga argazkilariak Saguesen Añarbeko Uren Hondakin Uren Ponpaketa Estazioan egin dio argazkia.
Azken urtetetan “Vis a Vis“ telesailean, edota “Pieles“ filmeetan ikusi dugun antzezle, aurkezle eta abeslariak gogoratu du iaz Astean egon zela bi filmeekin. Labur bateki eta “Matar a Dios“ luzearekin. Eta astearekin maitasun istorioa sortu zela dio. Castrok esker ona eman dio asteari. “Frankenstein munstroaren neskalagun perfektoa irudikatzeko taila handiko emakume bat hautatu izana mezu feminista indartsua duela” iruditu zaio prentsaurrekoan esan duenez.
Urriak 27ra azaroaren 2ra egingo den Astean “Mary Shelleyren ondarea” deritzan zikloa emango dute. Izan ere, berak sorturiko monstruoa zinemaren sorkuntzatik ia irudikatu dute filmeetan. Mitoak garai guztietako zinegileak inspiratu izan ditu: Terence Fisher –The Curse of Frankenstein (1957)–, Brian Yuzna –Bride of Re-Animator (1989)–, Ken Russell –Gothic (1986)–, Roger Corman –Frankenstein Unbound (1990)–, Kenneth Branagh –Mary Shelley’s Frankenstein (1994)–, Víctor Erice –El espíritu de la colmena (1973)–, Mel Brooks –Young Frankenstein (1974)–, Frank Henenlotter –Frankenhooker (1990)–, Gonzalo Suárez –Remando al viento (1988)–, Paul Morrisey & Antonio Margheriti –Flesh for Frankenstein (1973)–, Kornél Mundruczó –Tender Son: The Frankenstein Project (2010)–… Horietako batzuk emango dute astean. Hamar bat Sitgesko Zinemaldiarekin batera. Gehienak Victoria Eugenia Antzokian emango dituzte. Jatorrizko bertsioan, baina, adi, azpitituluak euskaraz izango dira. Josemi Beltranek, Donostia Kulturako zinema unitateko zuzendariak, esan duen moduan “euskaraz kultura ondarea” gehitzeko.
Gainera gaur ezagutzera eman da Terrasan jaiotako Sandra Arteagaren munduari erakusketa eskainiko diotela. “Fantasmías & Antepasadolls“ Udal Liburutegiko Areto Nagusian izango da urriak 27 eta azaroak 11 bitartean. Eta komiki munduan sari nagusia den Eisner bost sari jasotako David Aja espainarraren lana errepasatuko dute. Marvel Comics-en ibilbidea egindako artista espainarraren lana agertuko dute “Superheroiak“ deritzan erakusketan. Aukera paregabea, jatorrizkoak saltzen ez baitu Ajak, eta Iparamerikako merkatura moldatu denez. Okendo Kultur Etxean ikusteko abagadunea izango da urriak 27tik abenduaren 8rarte.
Please comment with your real name using good manners.