CANNESetik
Cannes Zinemaldien Zinemaldia da. Denek dituzten altxorrak Frantziako zinemaldi horreratako gordetzen ohi dituzte. Horregatik Canneseko filmeen aukeraketa primerakoa izaten da. Baina zinemaldiak baditu ere bere “konpromezuak”. Horrela ulertu daiteke bosgarren eguneko kale egiteak. “Un Certain Régard”en ikusitako harribitxiaz gain, nahiko pattala izan zen bosgarren Lehiaketa eguna. Kontrakoa eritzi diot seigarren egunari. Bi film eder ikusi ditugu. Baten bat Urrezko Palma jasotzeko bidean jarri da.
Irango erregimenak 20 urteko debekua jarrita du Jahar Panahiren gainean. Ezin du 20 urtez zinea egin. Baina praktikan zine zuzendari irandarrak jarraitzen du filmatzen eta zinemaldietan aurkezten. Horrela bere “Taxi” filmak Urrezko Hartza hartu zuen Berlinalen 2016an. Orduan prentsaurrekoan eserlekua hutsik jarri zuen Zinemaldiko antolakuntzak filma aurkeztu zutenean. Gauza bera egin du Canneseko zinemaldiak Panahik “Se Rokh” (Trois Visages)” (Hiru aurpegi”) Lehian aurkeztu duenean. Filmak egiteko debekua zuen Panahik aurrenik, baina eutsi dio eta hasieran etxean egoteko agindua bazuen eta bertan film bat egin eta zinemaldietan aurkeztu zuen. Gero Teheranetik ibiltzea zuen eta horrela egin zuen “Taxi”. Orain Iranetik mugitzea du eta horrela iparraldean filmatu du erresistentzia zinemaren kutsua duen filma.

Azken filmeetan bezala, kolaboratzaile Behnaz Jafari emaztea izan du. Iranen aktore ezaguna, hori erabiltzen du filma hasteko. Jafarik probintzietako neska baten mezua jaso du. Mezu horretan neskatoak dio aktore izan nahi zuela baina familiak uko egiten dioenez bere buruaz beste egingo duela. Dei hori benetakoa den edo ez argitzeko, Jafarik gizonari, Panahi berari herrira laguntzeko eskatzen dio. Hiriko emakume batek herriko ohitureei aurre eginez. Mezua argitzeaz gain, herrian Irango Iraultza baino lehen oso ezaguna zen emakumezko aktore bat aurkitu dute. Horrela Irango egoeraren parabola egiten du Panahik, Irango emakumearen egoeraren hiru aurpegiak: iragana, oraina eta etorkizuna, emakume askeak egun mamu bilakatuta, egun baldintza txarretan lan egiten dutenak eta etorkizuna beltza ikusten dutenak. Filma ederra, medio gutxiekin harrapatzen zaituena, adi azken eszenara. Espainian eta Frantzian badu banatzailea.

Eta gure Urrezko Palmarekin topo egin dugu. Sentzazio hori izan dugu “Lazzaro Felice“ (Zoriontsu Lazaro bezala) film ipuinetik atera garenok. Duela lau urte Cannesen “El pais de las maravillas” estrenatu eta Epaimahaiaren Saria jaso ondoren, Alice Rohrwacherren hirugarren filma ikusteko gogoa genuen Cannesera etortzen garenok. Italiarrak ez gaitu hutsegin. Are gehiago, itxaropen guztiak gainditu ditu. Nekazal munduaren gainbeheraren begirada nostalgikoa, ipuin baten itxura duen film sentikorra osatu du. Gure bihotzean sartu du gezia.

Aurreko pelikulan erlauntzaren ekoizpenean oinarrituta isolaturik, biziraupeneko bizitza eraman zuen familia eta mundu erretratu zuen. Honetan, benetan gertatutako notizia bati tira egin dio Rohrwacherrek. Maiztergoa bukatuta bazegoen ere, markesa batek erabiltzen zuen esklabutza sistema aurkitu zutenean. “Lazzaro Felice” honetan, Lazzaro Adriano Tardiolo aktore amateurrak gorpuzten du. Berau pertsonai inozentea, naturari pegatuta. Nekazari familia baten esanetara dago, ohe eta janariaren ordez. Familia horrek aldi berean markesa baten lurrak ustiatzen ditu. Maizterrak ordez, ia esklabu dira. Markesaren admininstratzaileak behin eta berriro iruzur egiten bait diete. Tartean, markesaren semea, Tancredik, lagun hartuko du Lazzaro.
Garai bateko Italiaren erretratu da mundu hori. Baina euren agintariek euren egoera aurkitzen dutenean, familia etorkizunean jauzi egiten du. Lazarok lo hartu eta esnatzen denean, etxea utzita dago eta inor ingurutan. Lazaro hirira joango da eta bertan ia eskale nekazarien familia aurkitu ditu. Urteak pasa dira. Dena, errelizatzailea ohi duen, super16 zoragarrian filmatuan. Familia horren buru zuzendariaren aizpak, Alba Rohrwacher aktore ezagunak gorpuzten du. Tartean, Sergi López katalana ere dago.
Alice Rohrwacher sendoaren filma bizipoza sortu bazidan, bestelako sentzazioa sortu dit Gaspar Noéren film berriak. Burukumina ekarri dit “Zuzendariaren Astea” ospetsuan aurkeztu duen “Climax“ filmak. Frantzian bizi den zuzendari argentinarrak zine probokatzailearekin izena egin du. Bere azken filmeetan “Love” eta “Enter The Void”, biak Cannesen aurkeztuta, drogek eta sexuak dira gai. Hemen gauza bera. Dantzari batzuk utzitako eskola batean biltzen dira, entrenatzeko. Sangria LSDrekin nahastutak entrenamendua ametsgaizto zoro batean bilakatu du. Dena house musika sarkor baten laguntzaz. Kamararen erabilera aztoratuak eta musika horrek esan bezala burua kolpean jarri dit, saltoka. hainbat zirkulutan Noé zuzendaria maitatua, goraipatua da, ziurrenik “Climax” zinemalditik kanpo, lasai ikusi beharreko filma da. Baina nire lehenengo inpresioa rave bat, eroki zuzendu duela.

Bihar Sail Ofizialean Japoniako egungo zuzendari famatuena, azken aldian telebistan ibili den errealizadore afroamerikarra eta japoniar gazte bat.
Please comment with your real name using good manners.