CANNESetik
Iritsi da eguna. Euskal film bat Canneseko Zinemaldiko Sail Ofizialean estrenatzen den eguna. Victor Erice Karranzako zuzendariak 1992an eta 1983an Canneseko Urrezko Palmaren bila “El Sol del Membrillo” eta “El Sur”-ekin lehiatu ondoren, Raúl de la Fuente Damian Nenow `poloniarrarekin batera zuzendutako “Another Day of Life” (Beste Egun Bat Bizirik) estrenatu da lehiaz kanpo. Lehian berriz, Jean-Luc Godard maisua izan da. Zortzigarren aldia du Sail Ofizialeko Lehian.

Zalo zaparrada jaso du ekoizpen euskal-poloniar honek. Txundituta utzi kazetarien maisua izan zen Ryszard Kapuściński poloniarraren bizitzako pasartea irudikatu duen filmak. Kazetaritza eskolatik pasatako askok bere liburuak eskuetan izan dituzte, garai iraultzaile baten lekukotza ematen dutena. Ikasle horietako askok korresponsalaren bizita eta lana errepikatu nahi genuen.
Raúl de la Fuente zuzendari eta Amaia Remirez ekoizle nafarrrek Afrika goitik behera ibilitako komunikatzailea ere miresten duten. Bere liburuak harrapatuta daude. Horregatik, Kapuściński-ren historia bati heldu nahi zioten. Eta zinera aproposena egokitzeko Gerra Hotzaren erdian, Angolaren deskonolizazioa kontatzen duen “Another Day of Life” liburua iruditu zitzaien. Liburuatik tira, kazetariaren historia kontatzeari ekin diote. Horretarako, Poloniarekin eta beste hiru herriekin koprodukzioan sartu dira. Eta Damian Nemow zuzendari poloniarrarekin batera ekin diote dokumentala eta animazioa nahasten dituen historia honi.
De la Fuentek Angolako pasarte horretan Kapuściński-ren kideak zirenak aurkitu eta elkarrizketatu ditu. Batzutan bakarrik, besteetan Gorka Gomez Andreu argazkilari kamara aditua lagunduta. Animazioak berriz lekuko horiek gogoratutakoa irudikatzen du. Biak ederki uztartzen dira. Erritmo bizia du filmak. Zine aretoetatik pasa ondoren, ETBn emango da “Beste Egun Bat Bizirik” izenburupean.
Zinearen historian hizki larriaz idatzitako duen horietako da Jean-Luc Godard. Zine zuzendari franko-suitzarraren izena miresnez esaten diren horietakoa da. 88 urte eta oraindik gerra ematen. Hori aditzera eman daiteke Canneseko Zinemaldian film programatu izana. Programatu eta gainera Sail Ofizialean lehian jarri ondoren. Zortzi aldiz parte hartu du, eta duela lau egun “Adieu au langage” 3-D filmatutako filmarekin Epaimahaiaren Saria jaso baino ez du egin. Agian hori kitatzea du zortzigarren lehiatze honek.
Ikusmina zegoen. Bera delako eta bere adina tarteko zaila ikusten genuen errodaje batean ibiltzea, beraz zer nolako produktua egingo zuen ikusmira. Eta “Le Livre d’Image“ (Irudiaren Liburua) bere ezaugarritako batean oinarritzen da. Godard muntaian esperimentatzeagatik ezaguna da. Eta horrela Cannesera ekarritako azken lana muntai gelan sortutako filma da. Artxibo irudiekin pelikula berria osatu du. Historia bat edo desberdinak lotuta kontatzen duen filma. Gehienak Godarden film berria ikustera mezatara, debozioz joango bagina bezala joan ginen, askok elizkizuna amaitu aurretik atera ginen.
Agian deigarriena Godard partehartze horrekin eman du prentsaurrekoa izan da. Suitza, etxetik ia atera gabe, Cannesera ez da hurbildu. Baina FaceTimez kazetarien galdereei erantzun die. Bosgarren lehiaketa egunean Kurdistan askatzeko emakume gerlarien istorioa, gazte transexuala baten pasadizoak eta liburu famatu baten moldaketa.
Please comment with your real name using good manners.