CANNESetik bertatik
Sobietar Batasunean ikono musikalen eta aldi berean, atzerriko musikaren zentsura, eta legernadunen errebindikazioa izan dira “Leto” eta “Yomeddine” asteazkeneko Sail Ofizial lehian ziren bi filmeen gaiak. Sergei Loznitsa zuzendari ukraniarrak Canneseko bigarren lehiaketa garrantzitsuena den “Un Certain Regard”, gerran zehar ibilaldia egin du “Donbass” filmarekin. Duela urte batzuk Cannesen zapore ona utzi ondoren, Ciro Guerrak “Zuzendarien Aste” entzutetsua zabaldu du Cristina Gallegorekin batera, aurreko filmaren lerro beretsuan.
Kirill Serebrennikov zuzendariak “Leto“ filmean Perestroika bezperako sobietar rock musika eszenari heldu dio. Errusiako rock musikaren ikono biren biopic bat egin du. Errusiar musika aldatu zuten Viktor Tsoï-k eta bere Kino taldeak eta Mike Naoumenkok. Filmean Teo Yoo
eta Roman Bilyk aktore gazteek jokatzen dute Errusian oso ezagunak izan ziren musikari horiek. Baina ohiko biopic filmetatik aldenduta Mikeren emaztearekin, Natasharekin (Irina Starshenbaum), osatzen duten maitasun hirukoaren bitartez egiten du Serebrennikov-ek euren erretratua. Askatasun egarri zegoen belaunaldi gazte baten erretratua egin nahiez.

Zuribeltxean errodatu du. Tarteka efektu bereziez trufatuta, bideoklipen itxura lortuz. Atzerriko musika, garai horretan Sobiet Batasunean debekatuta zegoen atzerriko musikaren, 80eneko hit ingeles eta estatuarren errusiar moldaketak deigarri egiten dira. Izan ere, tarteka narratzaile-pertsonai batek gogoratzen digunez, rockarekin batera zetorren mugimendua eta eromena zapuzten zen Sobietar Batasunean. Kanta horiek debekatzeraino. Zegoen zentsura tarteko. Eta kuriosoa bada, “Leto”ko filmaren zuzendariak berak zentsura jasan du. Kirill Serebrennikov ez da Cannesera etorri. Filma bukatzear zegoela, 2017ko abuztuan atxilotu zuten. Eta edizioa etxean egin zuen, etxe barruko atxiloketan baitago. Ezohiko filma egin du Serebrennikovek, oso kuriosoa. Baina bukaera amaitezin horietakoa. Gustagarria izan daiteke. Baina ni ez nau guztiz harrapatu.
Eta Egiptotik datorkigun “Yomeddine“ pelikula txikia da, baina bihotz bat baino gehiago harrapatuko duena. Ondo salduko den horietakoa. Eta litekeena da Epaimahai hauetako hainbat kideen gustukoa izatea. Abu Bakr Shawky zuzendariak fikziozko lehen film honetan Egiptoko kopto (kristau) legerdun bat hartzen du protagonista nagusi. Txikitatik legerdunentzako ospitale batean sartu zuen familiak. Ezagutzen duen familia bakarra ospitaleko lagunak dira. Emaztea hiltzen zaionean eta honen ama agertzen denean, familia, odoleko familia bisitatzeko gogoa sartuko zaio. Cairo utzi eta hegolderuntz egingo du bidaia. Horretan umezurtz den ume nubiar (Egiptoko beste gutxiengo) bat izango du bidailagun.
Filma txiki egin zait hasieran. Baina marginalizatuak eta horrelako gaixoei botatzen zaien begiratu paternalistatik ihes egin du filmak. Horrelako gutxiengoen normalizazioa eskatzen du. Pertsonaiek euren patuari umorez erantzuten diote. Gutxiengoen errebindikazioko road movie hau gustora ikusi nuen. Txiki izaki askoren ustez handi gelditzen zaio Sail Ofizialean sartu izana. Baina aiur naiz herrialde askotan salduko dela eta gurean ere tartea izango duela. Negar malko batzuk isuriko ditu batzuk baino gehiagok. Eta litekeena ere Oscar sarietan lehian ikustea.
Duela hiru edizio, Ciro Guerra kolonbiarrak txaloak baino gehiago jaso zuen “Zuzendarien Aste” ezagunean “El Abrazo de la Serpiente” filmarekin. Txuri beltzean, txuriek indiarrengan egindako hondamendia islatzen zuen. Horrelako harrerarekin normala da Cirok egiten duen hurrengo filma “Zuzendarien Astea” zabaltzera gonbidatua izatea. “Pajaros de verano” luze berrian Cristina Gallego aurreko filmaren ekoizlea du lagun zuzendaritzan. Biek trajedia greko baten tankera duen eta errealismo majikoaren printzak dituen filma burutu dute. Asko gustatu zaidan zinta gainera. Venezuelako Guajiran, Wanjuu indiar komunitatean 1960 eta 1980 arteko hamarkadeetan gertatutako istorioa islatzen du. Non emakumeek tradizioen babesle diren. Indiarrak ez direnekin harremana tarteko, indiarrak droga trafikoan sartuko dira eta azkenean euren artean gerra sortzeraino. Bost kantuetan banatutako istorioa da.

Lehiaketa ofizialaren ondoren, “Un Certain Regard” bigarren mailako lehiaketa jotzen da. Berau zabaltzeko batez ere dokumentalista iaioa den Sergey Loznitsa errealizadoaren azken lana hautatu dute. Bielorrusian jaioa baina Ukrainian hazitako zuzendariaren azken lana izenburu argia du: “Donbass“, Ukrainiatik banatu eta Errusia Berria deritzan entitatearen izena. Gerra ikusteko gonbita egin digu errealizadoreak. Ustez entitate horretan hainbat bideo, zaleek egindako filmak fikzionatu nahiez. Gerrari bisita ironikoa egin digu baina Loznitsak. Batzutan komikotasuna eta irrigarri uztea nahastuz. Ez dut desatseginez ikusi. Baina Errusiarren zaleen erretratu komikoegiak atzera bota nau pitin bat.
Lehiaketaren hirugarren egunean, irrikitan espero dudan Pawel Pawlikowskiren film berria. Bere “Ida“ zoragarriaren ondoren, berriz zuri beltzean, garai bateko erretatua. Berarekin Christoph Honoré Hiesaren inguruan egindako luzea. Hortaz gain, “Kritikoen Astea” zabaldu duen Paul Danoren lehen filma duina berreskuratzeko aukera. Eta Jaime Rosalesen azkena.
Please comment with your real name using good manners.