Cannesen Sail Ofizialean lehiaz kanpo, aurkeztuko dute “Another Day of Life” (Beste Egun Bat Bizirik) filma. Bederatzi urte eman dituzte Raúl de la Fuente zuzendariak eta Amaia Remirez ekoizleak film luzea burutzeko. Ryszard Kapuscinski kazetari eta idazle poloniarraren lanen maitaleak, biek eritzi zioten Angolako deskolonizazioa kontatzen duen eleberria errezena zela irudietan emateko. Gerra Hotzean bi potentzien arteko lehia ere irudikatzen du nobelak eta filmak. Ohikoa duten dokumental formatuaz gain, animazioa behar zutela ikusi eta Poloniara joan ziren. Damien Nenow bigarren zuzendaria izango zena aurkituz. Filmaren sortzea Kapuscinskik kontatutako menturetako bilakatu zen.
– Zer ikusi zenuten liburuan proiektuan sartzeko?
RAÚL DEL FUENTE – “Arduragabetasun edo ausardia puntu bat egon zen. Jakin izan bagenu hain zaila izango zela. Gazte ginen, txundituta utzi gintuen eta errazena moldatzen iruditu zitzaigu. Hiru hilabeteko kontu bat delako, atzera kontu bat. Angolan, 1975 urtean, Gerra Hotzaren erdian, akzioa, poesia, mentura topatzen duzu …”
– Eta giza elementua, ezta?
R.F. -“Bai, Kapuscinski-k “El Emperador” liburuan, Etiopiako Hale Selassie agintaria aztertzen du. Selassieren gortean zeudenen bitartez kontatzen du. Eta pentsatu genuen polita zela Kapuscinski ezagutu zutenen bidez istoria kontatzea. Angolara estrainekoz joan ginenean, bere ezagunak izan ziren oso pertsonai interesgarriak ezagutu genituen. Kapuscinskirekin Angolan zehar ibilitako Foz de Queiros kazetaria, Ferreira edota Portugaleko armada utzi eta Angolako gerrillarekin borroka egitera joandako Farrusco generala. Giza potentziala zegoen Angolan eta horrek zirikatu gintuen“.
– Liburuak eta ondorioz filmak zer kontatzen du?
R.F.- “Kapuscinskik Angolan pasatako hiru hilabeteak kontatzen ditu. Gerra Hotzaren erdian, istilu horretan Ameriketako Estatu Batuak eta Sobiet Batasunak borrokatu ziren Angolaren kontrolagatik. Gainera kontatzen du nola egiten duen aurre egia kontatu nahi duen kazetari batek erabaki bati: kazetari objetibo izaten jarraitu edota gerrillarekin bat egin eta bandoetako baten partaide izan. Filma gerra thriller bat da, irudi erreala eta animazioa elkartzen dituena, espektakularra, elementu politiko, poetikoak, emozioa, tiroak, … dituena“.

– Eta tartean berarekin ibili ziren lekukoak. Zer irudi gordetzen dute?
– “Harritu gintuena da 40 urte beranduagoa oraindik oso ondo gogoratzen zutela. Horrek adtizera ematen digu zein karismatikoa zen. Poloniarra izanik, portugues kaskarra hitzeginda, gerra baten erdian …Guztiek oso detaile zehatzak ematen ziguten. Euretako bat zen beraientzat. 1975an, politikan, zuria edo beltza zen, eta eurek miresten zuten. Berak laguntzeko ahal zuen guztia egin zuen“.
– Lekukoentzako gertakari gogorren lekuetara itzultzea nola izan zen?
R.H. – “Arturrekin filmatu genuen lehen teaser hura. Oso gordina den unea kontatzen digu bertan. Sarraski bat. Han ginela konturatu ginen 40 urtetan ez zela itzuli. Berak dio bertan betirako galdu zuela bakea. Farrusco komandatearekin ere Angola eta Namibia arteko mugan izan ginen. Bertan ere sarraskia izan zen, zauritu zuten eta hunkitu zen guztiz“.
– Animazioa eta dokumentala nahasten duen proiektua da. Zergaitik?
R.F. – “Prozesu naturala izan zen. Kapuscinskiren unibertsora bidaiatu nahi genuen. Eta askatasun osoz irudikatu. Gainera probatu nahi genuen ea irudi errealak eta animazioak uztatzea zuten. Ia oposizioan zeuden erramientak ematen zuten baina froga bat egin, teaser bat eta ondo funtzionatu zuela ikusi genuen eta horrela ekin genion“.
Eta zergatik joan Poloniara animazio bila?
R.F. – “Hasieratik poloniar animazioaren bila ginen, oso ona delako. Platige Films-en estiloa nahi genuen, Oscar sarietarako izendatuak zeuden … Varsoviara joan ginenean Kapuscinskiren alargunarekin liburuaren eskubideak erosteko, kontaktua egin genuen. Harritu ziren euskaldun bik poloniar egile baten inguruan zeozer egin nahi izatea. Baina ideia argiak genituela ikusita, konturatu ziren ezin zirela proiektutik kanpo geratu“.
– Eta nola izan da esperientzia?
R.F. – “Ba bidai asko izan dira Varsovia eta Nafarroa eta Euskadi artean edota erdibidean Berlinen edo Londresen. Tartean, gidoilari ingelesarekin ere bai. Kuriosoa izan da eurek kultura politiko desberdina dutela. Komunista izan den herri batekoak izaki, Kapuscinski iraultzaile bat, ezkerrekoa, sozialista ateratzea ez da erraza izan. Film luzeagoa nahi genuen, 135 minutukoa, non CIA partehartzea garbiago ikusten zen. Azkenean 85 minututan geratu gara, baina hor daude, aktore politiko nagusiak: Kissinger, Castro, Che … Gainera poloniar artea gure ikuspuntuarekin eta gidoilariari ingelesarekin, film unibertsala lortzen duzu”
Animazioa eta gaur egungo elkarrizketaz gain, artxibo irudiak ere ditu luzeak. 525 lagunetik gora parte hartu dute. “Another Day of Life” filmean lehenik eta behin Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza sartu zen. Gero etorri ziren Nafarroako Gobernua eta Espainiako ICAA, Europako Media eta Eurimages programak. EITBk ere dirua jarri du. Maiatzean Cannesen estreinatu ondoren, urte bukaeran helduko da Euskal Herriko pantailetara.
Please comment with your real name using good manners.