Aritz Moreno zuzendaria (“El bucle”, “Cólera”) laguna eta lankidea duen Leire Apellaniz ekoizlearekin lehen luzea prestatzen ari da. Antonio Orejudo idazlearen “Ventajas de viajar en tren” nobela irudietan emango du thriller kutsua duen komedia beltza sortzeko. “Sr y Sra” euren ekoizpen etxeak Morena Films (“El Olivo”) etxearekin egingo du filma. Euskal Telebista, Eusko Jaurlaritza, Movistarren eta kanadiar banatzaile baten partehartzeari esker, aurrekontuaren % 40a lortuta, orain Berlinera doaz. Eurea Berlinaleko koprodukzioa merkatuan hautatu dute ehunka proiektuen artean.

Zer suposatzen du horrelako azoka batean hautatu izatea?
L.A. – “Guztiz txundituta gaude. Aurrekontuaren % 30a adostuta zuten 326 proposamen artean 21 hartu dituzte, tartean gurea. Gainera oso lan fina egiten ari dira. Bi egunetan egiteko 53 elkarrizketa eskaera ditugu, eta merkatutik esan digute, 30 baino ez ezingo dugula egin. Beraz munduko ko-ekoizle eta banatzaile onenen artean, guk erabakiko dugu, zeinekin bildu. Gainera Eurimages-ek koprodukzio merkatuan lehiatzen diren proiektuei emandako sariarako hautagaiak gara”.
Zergatik bilatzen duzue Europako koproduktore bat?
“Eurimageseko (Europako Kontseiluaren ikusentzunezko adarra) dirulaguntzak eskatzeko. Gure ametsa ko-ekoizle frantziar, alemaniar edo italiarra izatean. Filmaren zati txiki bat Parisen da. Beraz horregatik Frantziako ekoizlea, zati horretan laguntzeko. Baina badira filmean parte hartzeko beste era, esaterako postprodukzioan laguntzeko“.
– Zertaz doa filma?
A.M. – “Antonio Orejudo idazlearen “Ventajas de viajar en tren” nobelaren modalketa da. Egun agian gehien maite dudan idazlea eta horrek ilusio handia egiten dit. Abiapuntua da trenean topo egiten duten bi pertsonaia. Helga etxera itzultzen ari da gizon psikiatriko baten utzitan. Angel deritzan gizonak aurkeztu eta psikiatriko horren doktorea dela dio. Izan dituen kasu kliniko konplikatuenak kontatzeko eskaintzen da. Gaixoen idatziei esker gaixotasuna diagnostikatzen omen du“.
Eta nobelaren egitura jarraitzen du filmak?
“Oso egitura narratibo bitxia du. Narratzaile batetik bestera salto egiten dugu, historia batek barnean duen beste batera garamatza eta handik beste batera. Matrioska baten moduan. Hasieratik erritmoa du. Oso goran hasten da eta gero eta gorago doa. Egiturak laguntzen du. Aurrera egiten du aldioro, pertsonai berriak, historia berriak aurkeztuz“.
– Zure film laburrekin zerikusia ahal du?
“Tonoan agian. Oso tono beltza du. Komedia beltza da. Hain da beltza non batzuetzat komediatik gutxi izan daiteke. Thriller da tarteka, esan bezala komedia eta tarteka beldurrezkoa ere izan daiteke. Hor, komedia beltz ukitu horietan nere aurreko lanekin zerikusia du“.
Zein dituzue erreferentziak?
“Tonoan David Fincher-ren “The Fight Club”. Estetikok, “Utopia” asko maite dudan serie britaniar bat“.
L.A.: “Tonoari dagokionez, parte komikoan, “Relatos Salvajes” filmarekin du harremana. Baina Orejudok hain ondo idazten du …”
Aritz gidoia zurea al da?
A.M.: “Ez. Tratamendu bat egin nuen, nobelatik pelikulan zerekin geratzen ginen jakiteko. Baina gero gidoilari profesional baten eskutan jarri ginen. Berau Javier Gullón da, Dennis Villeneuveren “Enemy”ren gidoia moldatu zuena. Los Angelesen bizi da orain, J.J. Abrasem ekoizetxean eta HBOri jatorrizko serie baten ideia saldu dio. Hasieratik proiektua gustatu zitzaion, nobela maite du eta lan ederra egin du. Inoiz imaginatu ez nituen gauzak gehitu dizkio“.
Aktoreak lotuta al daude?
L. A. – “Bai baina hain dira lehen mailakoak sinatu arte eta datak itxi arte ezin direla esan. Aktoreetako batek irailean ahal zuen baina errodajeari ekiteko uztailean beste dirulaguntza bat jasoko dugun jakin behar dugu. Dirulaguntza horri esker aurrekontuaren % 70-80 lortuta genuke. Eta martxan jarriko baina agian datorren urteko lehen erdialderarte ez dugu errodatu“.
Eta argazki zuzendaria? Aritz zure film laburretan eta Leire zure dokumentalean egon da Javi Agirre. Hemen ere izango da Goya saridun berria?
L.A. – “Jakina. Hunkituta eta emozionatuta dago. Filmean falta ezin dira bi gauza daude: Aritz eta Javi. Beste guztiok ordezkatuak izan gaitezke“.
Berlinaleko ko-produzkio azoka larunbatetik asteazkenera, 17tik 21ra ospatuko da 66 Berlinaleren barruan.
Please comment with your real name using good manners.