Dock of the Bay Donostiako Musika Dokumentalen Jaialdiak hirugarren urtez antolatu du zinemaren eta musikaren inguruko mintegia. Musika, irudi eraikitzaile’ izenburupean, zineman eta ikus-entzunezkoetan sei adituk soinuak egungo ikus-entzunezkoetan duen garrantziaz hausnartuko dute. Topaketak musika eta soinua diskurtsoaren ardatzean jartzen dituzten lanen azterketa izango du helburu, fikziozko lanetatik eta musika-dokumentaletatik hasita, bideoklip, soinu performance zein transmedia esperimentuetara. Aurten gainera Tabakaleran kokatutako Elias Querejeta Zinema Eskolan bertan egingo dute jardunaldia, gaur bertan, 16:30etatik 20:00etara.

Filosofian doktore Fernando Golvanok emango die hasiera mintegiko hitzaldiei 16:30tan arte plastikoen, zinemaren eta musikaren arteko mugak aztertuz. Bertan istorio moderno luze batek kontatzen digu nola hautsi dituen sortzaile konstelazio plural eta handi batek arte plastikoen eta zinearen –haien edozein modalitatetan– arteko muga konbentzionalak. Abentura esperimental hau soinu kreaziora ere zabaltzen da, eta bertuteetako bat izan du diziplina baten eta bestearen adierazpen formalak eta hizkuntzak berritzea.

17:00tan Komunikazio Zientzietan doktore Shaila Garciak Xavier Dolan kanadiar zinemagile gaztearen filmeetan egiten den musikaren erabilera izango du hizpide. Xavier Dolanen egile ahotsak nahita ahaztutako laurogeita hamarreko irrati-formulako gaiei buruz idazten du. Gai horiek berriz ateratzean, belaunaldi bat deitzen du. Kanadarraren lanean, musikak berpiztu egiten ditu mortifikatuta zebiltzan gorputzak. Hizkuntzen arteko gurutzaketa bat da, aita batengandik jasotzen denaren bilduma cassette bat balitz bezala.

Alvaro Grandak, musika elektronikoko Reykjavik606 bikoteko kideak, norbere musika-tresnaz nola maitemindu zen azalduko du 17:45tan. Kontatuko digu nola hasi zen bere musika-tresna analogikoen bilduma egiten, baina, batik bat, musika-tresna batena: sintetizatzaile modularrarekin benetako sentimenduzko lotura bat dauka. Musika-tresna batek etengabe harritzeko ahalmena duenez, zenbait buru-egoera eragiten ditu, maitemintzera ere irits gaitezke, eta musika-tresna huts gisa tratatu beharrean, zerbait gehiago bezala tratatzera iritsi. Horrela, Greenpeaceren azken ekintza kanpainan lagundu du bere musikarekin.
Desirée de Fez kazetari eta zinema-kritikariak komedia garaikidean soinu banda umore baliabide gisa nola erabiltzen den aztertuko du 18:30tan hasita. Telebistarako eta interneterako sortutako komedia garaikidean –esperimentalagoa, hautsiagoa, undergroundagoa– egiten den soinu bandaren erabilera sofistikatua azaltzea (eta adibideekin erakustea). Landuko ditugun gaien artean daude, zehazki, musika eta soinua umore baliabide bihurtzeko formula berriak bilatzea, eta, bereziki, sortzaileen belaunaldi berri batek XXI. mendeko harmoniak, zaratak eta soinu akatsak xurgatzearena.

‘Cachitos de Hierro y Cromo’ telesailaren zuzendaria den Jero Rodriguezek artxiboko musika-emanaldiekin osatutako programan lan egitearen esperientzia partekatuko du 19:00tan. “Cachitos”-en, ez dugu musika entzuten, ikusi baizik. Soinuak begietatik sartzen zaizkigu; notak, Zoom Balletaren koreografietatik; erritmoak, Valerioaren krometatik; eta armoniak, Aplauso-ren playback zoragarriengatik. Artxibo musikalaren osagai hoberenekin, abestien arteko haria bilatzen dugu.

Azkenean Aarón Rodríguez akademiko eta zinema-kritikariak gidatutako mahai-inguruan hartuko dute parte hizlari guztiek 19:30tan hasita. Mintegia Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen, Donostia Sustapenaren eta Elias Querejeta Zinema Eskolaren laguntzari esker.
Please comment with your real name using good manners.