Dock of the Bay zinemaldiaren 11. edizioa inoiz baino elektronikoagoa

Duela 11 urte apalki sortu zen. Baina musika bizi duen hiri honetan, Musika Dokumentaleei eskeinitako zinemaldiak tartetxoa lortu du. Aurten Errege egunetik, urtarrilaren seitik hamairurarte egingo da Antzoki Zaharra eta Trueba zinematan. 20 filmeez gain, erakusketa bat, Johnny Hallydayri eskeinitako biografia baten aurkezpena eta musika emanaldiak izango ditu.

Jorge Primok egin du kartela

Ia konturatu gabe, oso edizio elektronikoa suertatu zaie 11.garren hau. Izan ere, musika mota horren inguruko hiru film lehiatuko baitira Sail Ofizialean eta laugarren bat nazioartean ospea izan duten eta “A perfect Day” izenburupean jasotzen den filmeen mostran. Horrela epaimahai baten lupa izango duen sailean elektronika eta new ageren aintzindaria izan den Suzanne Cianiren erretratua izango da A life in Waves arituko da, Alemaniako elektronikaren izen handiak biltzen dituen If I think of Germany at night filma eta Manchesterreko house fenomenoa aztertzen duen Manchester keep on dancing dokumentala.

Sail Ofizialean Europan oihartzuna izan duen La Chana flamenko izarrari buruzko dokumentala izango da. 2018ko Feroz sarietarako dokumental onenerako izendatua dago. Cassetteari omenaldi bat, “Los Bravos” edota “Cancer Moon” gogora ekarriko dituzten filmak ere arituko dira. Horiek epaitzen Elias Querejeta Zine Eskolako zuzendari berria, Carlos Mugiro, Zinebiko zuzendari berria, Vanesa Fernandez, Sergi Perez zinegilea, Pamela Bienzobas kritikaria eta Shaila Garcia irakaslea izango dira.

Nazioarteko ekoizpen onenak jasotzen duen “A Perfect Day” sailean, Marianne Faithfull, John Coltrane, Eric Clapton, Johnny Rotten musikariei begirada berriak botako zaizkie. Frantziako elektronika aztertzen duen eta soul musika arakatzen dituzten lan bana ere ikusteko eta gozatzeko aukera izango da. Azken urteetan sortutako “Paint it Black” atzerabegirakoan Tony Palmerren lau dokumental emango dira, tartean, Maria Callas opera divaren inguruan egindakoa.

Ohikoak bihurtu diren liburuen argitaratzean, Felipe Cabrerizo donostiarrak Johnny Hallydayren inguruan berriki bukatu duen biografia A toda tralla aurkeztuko du. Hortaz gain, sei emakume argazkilarien lanekin erakusketa zabalduko dute Tabakaleran. Seiak (Marta Ennes, Ope Loeb, Isabel Dublang, Lorera Otero, Laura Miner eta Irene Mariscal gipuzkoarrak dira. Eta jada zinemaldiaren ikur bilakatu diren saio musikaletan Psyco Beats eta Estamos tan a gustito Crazy Party arituko dira zinemaldia hasteko. Kokoshca talde eta “Pinchadiscos de Hierro y Cromo” arituko dira ostegun eta ostiralean eta larunbatean zinemaldia amaitzeko Guille Milkway.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online