Ostiralean saria jaso eta jaso ari den “Estiu 1993“ filma zine aretoetara iritsiko da. Carla Simónek (Barcelona 1986) bere lehen luzea estreinatu zuen Berlinaleko Generation sailean. Californian eta Londresen zine ikasketak egin ondoren, film eder horietako bat zuzendu du umeengan galeraz eta hauek edozein egoerari moldatzeko ahalmenaz. Ekipoan gehienbat emakume lan talde batekin, David Verdaguer (10.000 kms) eta Bruna Cusí aktore gazteak ditu antzeztaldean eta batez ere, sei urteko Laia Artigas eta lau urteko Paula Robles umeak ditu protagonistak. Pelikulak Berlinaleko Lehen Film bati ematen zaion saria eta Generation saileko Epaimahaiaren saria, ex aqueo, irabazi zituen. Malagako Zinemaldiko sari nagusia ere jaso zuen. “Pantaila Handian” zuzendariarekin filma estrenatu eta hurrengo egunean egon zen.
– Laia eta Paula izugarriak daude. Baina adorea zurea Laia sekuentzia guztietan edukiz, ezta?
“Umeekin lan egitea gustatzen zait. Esango nuke tarteka helduekin lan egitea baino gehiago. Gustatzen zait oso egiazkoak direlako. Ondo eramaten badituzu gauza zoragarriak ematen dituzte. Baina sufritu dezakezu ere, euren eguna ez dutelako“.
– Umeekin asmatu duzula ematen du …
“Inoiz ez dakizu. Beti galdetzen didate zein den metodoa. Ez dago. Saiatu eta hutsegin da. Umeek sinestu behar dute zer egiten duten“.
– Eta nola egin duzue hori zuen filmean?
“Luzez aritu ginen entsaiutan Bruna, David eta umeekin, neskek erlazioa sinistu zezaten. Orduz jokatu genuen adibidez familia bat zirela. Horrela errodajean erabiliko genituen oroitzapen batzuk sortu genituen. Umeek ez zuten inoiz gidoia irakurri. Umeek zeozer esatea nahi banuen, errodatu baino lehen esaten nien“.
– Umeekin nola eraiki zenituzten pertsonaiak?
“Guretzako beharrezkoa zen pertsonaien gertu zeuden umeak aurkitzea. Kasu horretan ez dut pertsonaia eraiki, sortu behar eurekin. Umeek eurak izatera jolasten dute. Laiaren kasuan, hiriko eta familia konbentzionalegia ez zuen neska bat behar genuen. Eta Paula, behar genuen moduan, neskato alaia eta sineskorra da“.
– Nola izan zen casting-a, neskak aurkitzea?
“Luzea izan zen. Casting zuzendaria, Mireia Juarezek bost-sei hilabete pasa zituen, mila umeetatik gora elkarrizketatu zituen pelikulako paper guztietarako. Laia ikusi genuen azkenaurreko umea izan zen, nik ez bait nuen nire protagonista aurkitzen. Ia etsita geudenean Laia azaldu zen“.
– Izenburuak 1993ko uda aipatzen du, uda hori izan behar zen?
“Nire historia da. Sei urte nituela ama HIESAz hil zitzaidan. Aita lehendik nuen hilda. Eta 1993ko uda izan zen familia berriarekin (osaba-izebarekin eta lehengusinarekin) pasa nuen lehen uda. Gainera HIESAren kontextua gorde nahi nuen. Gauza oso izugarriak gertatu baitziren. Gainera nire haurtzoroko garaia da eta hura erretratu nahi nuen. Hazi nintzen eremuan filmatu nuen. Batzutan oroitzapenak asmatutakoarekin nahasten dudala uste dut.”
– Berlinen Script Station delako programa Talent House izan zinen. Nola izan zen esperientzia?
“Nik oso material pertsonala nuen. Norbaitek irakurri eta zer zegoen ondo eta zer gaizki esatea behar nuen. Hainbat gidoi lantegi egin nituen. SGAEn, Espainian bat, beste bat Polonian. Berlinekoa lehena izan zen eta gidoia goitik behera irakurri zuen gidoi zuzentzaile batekin hitzegin nuen. Duela bi urte izan zen hura. Ordu ezkeroztik gidoia asko aldatu da“.
– Eta nola izan zen estrenaldia Berlinen?
“Oso polita. Umeek ez zuten oraindik filma ikusi. Ondorioz, film emakizun guztia umeei begira egon nintzen, nola hartzen zuten ikusiz. Ez nion arretarik jarri filmari. Gainera ekipoaren zati handi bat etorri zen. Ikusleek oso ongi konektatu zuten filmarekin. Generation sailean umeak protagonista edo umeentzako pelikulek osatzen dute. Ondorioz umeak izaten dira aretoan. Eta oso interesgarria izan zen eurek galdetu zutena filma eman ondorengo ezbaian“.
“Estiu 1993” Malagako Zinemaldian Sail Ofizialean parte hartuko du. Ondoren, udan areto komertzialeetan estreinatzea espero da.
Please comment with your real name using good manners.