CANNESeko zinemalditik
70. urteurren honetan Canneseko zinemaldia bere historia gogoratzen ari da. Cannes Classics sailean Urrezko Palma edo bestelako sariak jasotako hainbat pelikula programatu dituzte. Filmaren emanaldiaren atari modura ematen den “kortinilla”n Zinemaldiko pasatako maisuen izenak jarri dituzte, 70 logoarekin batera. Eta zinemaldiaren egoitza, Palais des Festivals delakoak pasatako zuzendarien argazkiak ditu. Baina programazioan ere zinemaldiaren une larrienetako izan zena gogoratzeko tartea izan dute: 1968an, Frantzian Maiatza iraultzailea zegoen bitartean, zinemaldia “moztu” zuten Frantziako hainbat zuzendarik horrela eskatuta. Michel Hazanaviciusen “Le Redoutable” filmak ekarri du hori gogoan.

Beste “Netflix” produktu baten aurrean gaude. Plataforma digitalak Noam Baumbachen-en azken filmearen mundu mailan banatzeko eskubideak erosi ditu. Horrek sumindura ekarri du Lehiaketan parte hartzeko hautatu duen Canneseko zinemaldian. Baina igandeko emanaldia aurreko “Netflix” pelikula baino lasaiagoa izan da. “Una historia de Brooklyn” eta “Frances Ha” film indie-n zuzendariak familiaren erradiografia bat ekartzen digu “The Meyerowitz Stories (New and Selected)“ filmean. Aita zaharkitu baten aurrean anai-arreben erretratua, familian, aitarekiko izan duten egoeraren erretratua. Berlinen eta Sundancen lehiatu ondoren, Cannesen Baumbachen lehenengo lehiaketan. Eta horretarako azken bi filmetan aktore nagusi izan duen Ben Stiller kontratatu du berriz.

Harold Meyerowitz (Dustin Hoffman) bigarren mailako artista, arte irakaslea eta lau ezkontza kateatu dituen egoskorra eta berekoia da. Alkoolaren menpe bizi den Maureen (Emma Thompson) emaztearekin bizi duen etxea saltzear dago. Hori dela eta Danny (Adam Sandler) eta Matthew (Ben Stiller) semeak eta Jean (Elizabeth Marvel) alaba bilduko dira. Ondoren gertatutako krisi batek familian izan duten maila aztertzera eramango ditu. Aldi berean, seme-alaba bat heztearen inguruan erreflexioa dago. Kuriositate modura Joel Shapiro eskultorearen eta Sigourney Weaverren cameo batzuk daude.

Komedia maitagarria eta dibertigarria burutu du Baumbachen. Hainbeste maite izan nuen “Mientras seamos jovenes”en aurkeztutakoari eutsiz – poztu naiz esaterako azken honetako bi aktoreen, Ben Stiller eta Adam Driver-ren arteko eskena ikustea. Zer esan Dustin Hoffman eta Emma Thompsoni buruz. Itzel beti bezala. Adam Sandlerrek komedia estridente estiloa atzean utzi eta hemen neurtuagoa dago. Baina Ben Stiller gailentzen da, sentimendu talde zabala antzeztuz. Akreditatuen saioan farrak nagusi izan dira.

Igandean “Le Redoutable” Lehiaketan bigarrenari buruz gutxi espero nuen. “The Artist” estetiko kuriosoa filmatu zuen Michel Hazanavicius ez dago nire zuzendari maitatuen artean. Louis Garrel aktore ere ez dut hainbeste maite.

1967an Jean Luc Godard “La chinoise” filmatzen ari da Anne Wiazemsky aktorearekin. Bera baino hogei urte gazteago eta Mauriac idazle kontserbadorean iloba denarekin maitemindu eta ezkontzen dira. Pelikularen harrera txarrak zalantzak sortzen dizkio. Gainera 1968ko Maiatzaren une iraultzailean hartutako papera eta batzuek kontra egin izanak bere krisia aregotuko du.
Anne Wiazemskyren autobiografian oinarritu da Godard egozentriko matxista bat irudikatzeko. Filmak bikote gazte baten gorabeherak marrazten ditu, zinemaren inguruko ezbaia pizten duen bitartean. Hori guztia komikotasuna ematea txalogarria da, are gehiago, maisutanez burutako lana. Webgune frantziar batean irakurri dut Garrel ezagutezina dagoela, eta bai hori onartu behar da, bai fisikoki eta aktore moduan. Irailaren 17an du Frantzian estrenaldia.
Eta zinemaldi guztitan azaltzen diren harribitxietako bat azaldu zitzaidan igandean. Lehiaz kanpo, Hautapen Ofizialean, eman duten “Carré 35“, Eric Caravaca aktore eta zuzendariaren dokumental bat. Bere bizitzan ezkututa egon den arreba baten, hilda dagoen arreba baten bilaketari ekingo dio. Horrek familia eta zeozer jakin zezakeneei galdekatzea eramango du. Super 8ko irudi batzuk eta argazki batzuk lagun. Tarteka atxiboko irudiak. Aldi berean, Marokora etorkin joandako espainiarren seme alaba ziren gurasoak Afrika Iparraldetik Frantziara egindako ibilbidea gogoratzen du, kolonialismoa ere aztertuz. Poesiaz, oso barnetik egindako dokumentala.
Please comment with your real name using good manners.