Bero, oso bero zabaldu da 70. urteurreneko Canneseko zinemaldia. Eguzkiak gogor jo zuen zehar izarrak, profesionalak eta prentsa berezia izan nahi duen edizio honetara.
Hain berezia non izar askotxo izan dira alfonbra gorritik atzoko irekieran. Besteak beste, epaimahai desberdinetan dauden Jessica Chastain, Uma Thurman, Fan Bingbing eta Will Smith aktoreak eta Pedro Almodóvar eta Paolo Sorrentino zuzendariak. Horrekin hainbat filmeen protagonistak – Julianne Moore, Elle Fanning -, filmeak zuzendu eta hemen aurkeztuko dituzten Robin Wright, Kristen Stewart eta Vanessa Redgrave aktoreek. Victoria Abril, Susan Sarandon eta Rossy de Palma. Eta nola ez galari piperra gehitu zion Monica Bellucci aktore italiarra.
Eta nola ez irekiera filmeko protagonistak eta zuzendaria. Urteurren hau zabaltzeko etxera begiratu du Cannesek. Duela bi urte, zinemaldiarekin paraleloan egiten den “Quinzaine des Réalisateurs” (Zuzendarien Astea) ezaguna zabaldu zuen Arnaud Desplechin frantziarrak “Trois souvenirs de ma jeunesse” filmarekin. Aurten Canneseko 70. zinemaldia zabaltzeko ohorea izan du. Lehiaz kanpo aurkeztu du “Les Fantômes d’Ismaël“ (Ismaelen Mamuak). Ohikoa duen Matthieu Almaricekin batera luxuzko antzeztaldea>:Charlotte Gainsbourg, Marion Cotillard eta Louis Garrell.
Prentsari pasatako oharrean, lerro bakarreko sinopsia zetorren: errodaje baten bezperan, zine zuzendari baten (Mathieu Almaric) bizitza goitik behera aldatuko da, hogei urtez desagertutako emaztea (Marion Cotillard) agertzen baita. Hain zuzen, Charlotte Gainsbourgek jokatzen duen astrofisiko batekin maitasun harremana duenean. Horregatik filma hasi denean, galduta ikusi dut nire burua. Hori ez zen ikusten ari nintzen pelikula. Espio pelikula zoroa baizik. Minutu batzuk behar izan ditut konturatzeko hori zela hain zuzen sinopsiko zine zuzendaria idazten eta errodatzen ari zen filma. Hori garatzen joango da filmean zehar. Paraleloan zuzendariaren istorio doa.

Desplechinek ustez hainbat istorioa kontatu nahi ditu. Batetik Louis Garrelek jokatutako ile motz, ia larru-arras, hezkuntzarik gabe, Frantziako atzerri zerbitzuan karrera egiten duen diplomatiko gaztearena. Mundutik bidaiatuko dena, berau ulertu gabe. Bestetik Mathieu Almaricek gorpuzten duen zuzendariarena, zeinak whiskey-a eskutan, bizitzatik bidaiatuko den berau ulertu gabe. Eta desagertutako emakumearen istorioa. Eta espio istorioa ere. Horregatik, agian nahiko nahasia iruditu zait. Kaotiko samar. Komedia uneak dramari min eman dio. Oso une politak bazituen, nekagarriak ere. Une dramatikoetan parrez aritu da prentsa. Antza zuzendariak 30 minutu luzeago zen filma egin dut. Ez dakit horrek lagundu zezakeen.
Canneseko Urrezko Palmaren bila lehen filmak lehian gaur. Horiekin batera zuzendari berriak eta konsagratuak nahasten dituen “Un Certain Regard” abiatuko da. Tartean Urrezko Palma irabazitako Laurent Cantetek “L’atelier“ dakar. Michel Franco mexikarrak espainolez zuzendu du berriz, Emma Suárez buru duen “Las Hijas de Abril” eta “Paulina“rekin “Quinzaine”rekin saria jaso ondoren, Canneseko bigarren mailara igo da Santiago Mitre. “La Cordillera“ thriller politikoa eskaini dut. Osotara 16 film eskainiko dira.
Canneseko zinemaldiko lehia aurrera jarraitu ahala, gaur bi sail paralelo zabalduko dira. Batetik 49 urte beteko dituen “Quinzaine des Réalisateurs” ospetsua. 19 luze eta 10 labur osatzen dute. Luzeen artean, bost lehen film daude eta zazpi emakumeek zuzenduta. Tartean, Zuzendarien Aste hau zabalduko duen Claire Denis-en “Un Beau Soleil Interieur“. Hautapenean, Jonas Carpignano-ren “A ciambra“, Abel Ferrararen “Alive in France“, Sharunas Bartas lituniarraren “Frost” , Amos Gitairen “West of the Jordan River” ikusteko irrikitan nago. “Semaine de la Critique”n besteak beste Marcela Said dugu “Los Perros“ekin. Ustekabe zoriontsuak jasotzeko prest ere.
Please comment with your real name using good manners.