Argentinan sorturiko dokumental batzuk daude LUPAren iturburuan. Donostia eta Errenteria artean egiten den zinemaldia Gipuzkoan ikusten zailak izaten diren dokumentalak eskaintzeko asmoz sortu zen. Zinegileen topaleku izatea du helburu nagusia. Aurten hamargarren urteurrena dute. Eta hori tarteko, edizio hau bereziki zaindu dute. Estrainekoz gaia jarri diote: zakur berdeen begirada izenburua izango du maiatzaren 11tik 14ra ospatuko den LUPA X. edizioa. Horri buruz eta zinemaldiaren nondik norakoaz, antolatzaileetako batekin, Peio Gutierrezekin mintzatu da PANTAILA HANDIA.
– Hamar urte beteko dituzuela eta zerbait berezia egingo duzue?
“Bai, hamar urteak direla eta piska bat aldatzeko aurten lehenengo aldiz gai bat jarri dugu: zakur berdearen begirada. Aukeratzen genituen lanak aurten zakur berdearen begirada gaiaren barruan izatea nahi genuen. Oso zentzu zabalean hartu dugu. Batetik espresioa da ondo enkajatzen ez duen jendea, edo normatik ateratzen dena, eta hori da. Jende horrek egindako lanak baina lanak formalki edo pixka bat normatik ateratzen dena, edo egoera berezi bat erretratzen dutenak ere. Denetatik dago, badago dokumental klasikoagoak, baina erretratzen duena piska bat zakur berdetik doana“.
– Esaterako Teresa Sendagortak egindako “Mothertongue”?
“Adibidez. Ostegunean jarriko dugu. (Teresa Madrilen lan egiten duen nazioarteko exekutiboa batekin honen iraganaren bila doa, berauk ama hizkuntza galdu eta orain beste bat hitzegiten du. Eta ez dakit nola gertatu zen hori). Badago ere beste lan frantziar bat. “Encore la nuit” Toulouseko kolektibo homosexualaren festa bat da, etxe batean, festa pribatua eta dokumentala hori da. Obserbatzionala da. Kolektibo horretako bat da grabatzen duena eta festa grabatzen du. Oso inmersiboa da. Denetatik ikusten da festan. Nahiko basatia da”
– Kanpotik datorren bakarra al da?
“13 pelikula osotara. Gehienak estatutik datoz. Hori izan da estatutik kanpo hartu dugun lan bakarra. Kanpotik gehiago iritsi da. Guretzako pena bat da. Gure zerrenda nagusian zeuden gauza polit batzuk. Baina egileek ezin badute hona etorri, ez zaigu interesatzen. Ulertzen dugu oso urrutitik etorri behar badute biletea erosi etab. Hemen gure etxeetan lo egiten dute eta otorduak ez zaizkie faltatzen baina ezin dugu biletea ordaindu“.

– Beste berritasunik egitarauan?
“Alde batetik erakusketa ibiltaria egingo dugu. Erenterian ez lekuetan egiten ari gara. Hau da normalean erakusketak jasotzen ez dituzten lekuetan. Hainbat artisteekin lankidetzan egin dugu, baita errebindikatzeko artistek ez dutela lekurik euren lana erakusteko. Errenteriako dendetan, esaterako zapata denda baten edota azulejo denda batean eta tabernetan. Maiatzaren 2tik dago ikusgai. Eta aurten ez da pelikurik izango igandean. Antzerki, dantza, zirku nahasketa bat baizik. Hendaiako konpainia batek “Nire ametseen kolorea” deritzan emankizuna prestatu du“.
– Urtebetze festa ere ikusten dut egitarauan?
“Datorren larunbatean, Guardetxean. Gartxot musikariarekin eta Filmategiarekin lankidetzan, Aita Labururen irudi batzuk musikatuko ditugu. Aita Labuur 1930ko hamarkadaren euskal dokumentagintzaren aintzindarietako bat izan zen. Berak normalean grabatzen zituen eszene antropologikoak, baserrietan etab. Baina baditu gauza nahiko kuriosoak sendabelarren inguruan, edo sanazio erritual arraroak. Gartxotek soinu banda jarriko die irudiei zuzenean. Hori afariaren ondoren izango da. Saio berezi horren ondoren, Iruñeako talde bat dator, “Ondoren De Viaje”. Bizikleta batzuk eragiten dituzte argindarra sortzeko eta horrekin egiten euren musika egiten dute eta horrekin doan irudiak, historian zehar bidai dokumental inguruan egin diren irudiak. Gero Kaxilda DJ izango du, irudiak ere proiektatuko dugu, festa piztuz”.
– Baina gatoz jatorrira, nola sortu zen Lupa?
“David Aguilar Gipuzkora etorri zen nerekin Zazpi T’Erdi ekoiz etxea sortzera. Mikelazuloko Iker Fernandezekin bazkaria egin eta horrek orduan proposatu zigun. Argentinako neska batzuek bira egiten ari ziren dokumental batekin eta elkartean ematea proposatu zieten. Orduan esan zigun “neska horiei proposatu diegu etortzea eta gure etxeetan lo egitea eta aipaintzeko gure inguruan dauden beste dokumentagileen dokumentalak aurkeztea”. Horrela sortu zen. Lehen bi urteetan ez genuen deialdirik egiten, ezagutzen genituen dokumentalak gonbidatzen genituen. Gure ezaugarria da, oso film desberdinak nahastea. Bai pelikula politikoak baina beste batzuk formalki arriesgatuagoak, beste batzuk sozial aldetik gehiago“.
– Nola moldatzen zarete – publikoak ez baitu ordaintzen eta ez dituzue laguntzarik?
“LUPA autogestionatuta da. Guk garbi dugu doan izan behar dela publikoarentzat, ez dugu kobratu nahi. Guri pelikula bat gustatu zaigunean hitzegiten dugu zuzendariarekin eta badaukagu nolabaiteko arau ez idatzia non esaten da bera prest egon behar duela etortzeko – guk ez dugu dirurik bere bidaia ordaintzeko, hemen bazkaltzeko eta afaltzeko ez dago arazorik, gure etxeetan lo egiten dute, …. Urteren batean diru gehiago izan dugu eta posible izan dugu. Eta kuriosoa bada jende gehienak ulertzen du gure proposamena eta badator, oso gustura datoz. Badakite oso interesgarria izango dela, eurentzat ere eta ondo pasako dutela. Azkenean LUPAn pelikula proiektatzea baino garrantzitsuagoa da egileak elkar ezagutzea, euren lan prozesuari buru hitzegiteko eta publikoarekin ere. Topaketa da azken batean“.
– Crowfundinez modan jarri dela, ez duzue publikoaren eskaintza izan zeozer pagatzeko?
“Egin izan dugu ekitaldiren bat pagatzeko. Urte batean LUPA bazkaria egin genuen, eta horrek nahiko ondo funtzionatzen zuen. Eta azken urteetan bai jartzen dugu lekutxo bat norbaitek lagundu nahi badu horren bitartez egiteko. Urtero segun eta zenbat diru jasotzen da iristen da jendeari bidaia ordaintzeko. Askotan atera da crowfundinaren gaia egiteko. Oraingoz ez dugu egin. Aurten jende berri gehiago sartu da eta berriz atera da gaia eta agian datorren urtean hasiko dugu”.
– Zuen beste ezaugarrietako bat bi herrietan egiten duzuela, Errenteria eta Donostian, nabaritzen da?
“Bai. Egia da publiko desbedina dela. Errenterian Mikelazulo elkarteak badauka bere publikoa, bere aktibitateak jarraitzen duena eta baita izaten da Errenteria bertako jendea. Eta betetzen da normalean goraino. Donostian Guardetxean egiten dugunean ez da publiko berdina izaten. Publikoa heterogenagoa da, gaiaren arabera etortzen da, edo pelikularen arabera. Hasietarik LUPA izan bi elkarteen nahasketa, Mikelazulo eta Banda Bat. Eta beti izaten ohi da bi egun Errenterian eta bi Donostian. Aurten bakarrik larunbata Donostian“.
Please comment with your real name using good manners.