Berritasunez josita dator ostiralean hasiko den Bilboko Fantasia Zinemaldiaren, FANTen, edizio berria. Estrainekoz ibilbide osoari Izar Saria emango da, inoiz baino nazioarteko film luze gehien egongo da Sail Ofizialean eta sail horretan bi euskal film luze lehiatuko dira, estrainekoz ere.Mundu mailan estrenaldi bat, european beste estrenaldi bat eta Espainian lehen aldiz ikusiko diren bi film aurkitu daitezke, hurrengo ostiralean bukatuko den zinemaldi honen 23.n edizioan.
Iaz baino hiru film gehiago lehiatzen dira aurtengo Sail Ofizilean. Film Onena, Euskal Gidoilarien Elkarteak ematen duen Gidoi Onena eta FAS zineklubarekin batera ematen den Zuzendaritza Berritzailearen sarien bila hamasei luze arituko dira, inoiz aritu den kopuru handiena. Horietatik bi Espainian estrenaldiak dira – Gabriel Griecoren “Hipersomnia“ (Argentina 2017) eta Andrew Gettyren “The Evil Within” (AEB, 2017). Getty muntaia bukatu baino lehen zendu zen. Steven DeGennarok zuzendutako “Found Footage 3D” (AEB, 2016) filma Europan emango da estrainekoz. Horiez gain, Marcos Cabota Bilbon izango da bere “Noctem“ (Espaina 2016) estrainekoz emateko. Mundu mailako estrenaldia da. Sail Ofizilean azpimarratzeko izenburu artean Jeremy Gillespiek eta Steven Kostanskik zuzendutako “The Void” saritua, Billy O’Brienek osatutako “I Am Not a Serial Killer” edota Alice Lowek egindako “Prevenge”.
Berritasun nagusien artean, aurten estrainekoz Sail Ofizialean bi euskal film luze lehiatuko direla. “Las Horas Muertas” (2007) edota “She’s Lost Control” (2010) film labur ezagun eta mirestutakoen zuzendaria, Haritz Zubillaga, bere lehen film luzea errodatzen aritu zen iaz. “El Ataúd de Cristal“ filmak limusina batean harrapatutako aktore baten istorioa kontatuko du. Sitgeseko Zinemaldi ezagunean izan zuen estrenaldia. Roberto San Sebastiánen lehen film luzea ere da “La Noche del Vírgen“ eskatologikoa. Hamar bat sari jaso ditu oraingoz pasatako zinemaldietatik odol eta izerdi zurrunbilo honek.
Krakena Itsasadarretik ateratzen, edizio honetako kartela
Film Luze Onenaren saria Melina Matthews aktoreak, Elio Quiroga idazle, zuzendari eta gidoilariak eta Miguel Angel Vivas zuzendari, gidoilari eta kazetariak osatzen duen epaimahaiak emango du. Euren eskuetan ere Film Labur Onena eta Euskal Film Labur Onena. Film Laburren Sail Ofizilean ere iaz baino ehun film gehiago jaso dituzte. Hogeitabat lehiatuko dira tartean, Kanadako bat, Erresuma Batua, Frantziako eta Espainiakoak.
Lehian arituko diren euskal filmak hamaika izango dira. Ohi bezala, hasierako gala eta hasierako filmaren ondoren emango dira. Aurten aipatzekoa euskal ekoizpen horien artean emakumeek zuzendatukoak lau dira. Ondoko hauek dira:
* Mar González Ruiz de Larramendiren “Bestealdetik”
* María Zabalaren “Bright Lights“
* Alberto Vázquezen “Decorado“
* Azahara Gómezen “Extático“
* Alejandro Díaz Castañoren “Ihesa“
* Norma Vilaren “Jules D.“
* Javier Prietoren “Nunca pasa nada“
* Asier Izaren “Precious Moments“
* Mikel R. Alonsoren “Si la oscuridad nos lleva“
* Aitor Gutiérrezen “Ulises“
* Rubén Salazarren “Villa Mnemósine“
Horiez gain, hainbat euskal ekoizpen aurkituko ditugu Ikuspegi Fantastikoa larunbatean emango den sailean.
Berlineko Panorama sailean aurkeztu ondoren, Eduardo Casanova madrildarren lehen luzea “Pieles“ filma izango da hasierako filma. Alex de la Iglesia bilbotarrak ekoiztutako pelikula desitsuratutako pertsonaien galeria aurkeztuko du. Tartean, Macarena Garcia, Candela Peña eta Jon Kortajarena ditu antzeztaldean. Alex berriz present izango da larunbatean. Bere “El Dia de la Bestía” filmak 20 urte bete dituen honetan, “Herederos de la Bestia“ dokumentala burutu dute Diego Lopezek eta David Pizarrok. Film horren protagonistetako bat, Terele Pávez aktore bilbotarrari, Ohorezko Fant Saria emango diote bezperan, hasiera galan.
Ohorezko Fant Saria hartuko du gainera Pedro Rivero zuzendariak. Bilbotarrak bi Goya saria jaso ditu. “Birdboy“ film laburrarekin eta “Psiconautas, los niños olvidados” luzearekin. Bukaera galan izango da. Gala horretan FANTROBIA saria, hasiera indartsua izan duen zinegileri emango zaion saria, aurten Sean Brosnan zuzendari estatubatuarra. Estrainekoz berriz fantasia zinean ibilbidea izan duen zinegile bati emango zaio Izarra ikurra. Aurten “Re-animator” filmeko Barbara Crampton aktore estatubatuarrari egotzi zaio. Bilbon egongo da saria jasotzeko eta parte hartu duen azken filma “Beyond the Gates“ aurkezteko.
Maisuen sailean Chico Ibañez Serrador eta Brian de Palmaren maisulanak erakutsiko duen zinemaldiaren egitaraua osoa hemen duzue: http://fantbilbao.eus/web/eu/fant-2017/egitaraua. Sarrera guztiak 5 eurotan da. Zinemaren Festa tartean, maiatzaren 8, 9 eta 10ean, 2,90 eurotan izango dira txartelak.
Please comment with your real name using good manners.