Zine-klub Gernika, ametsatik abiatu eta ametsa dirudien historia batera joango dira bi hilabete hauetan

Oso europarra eta gerra ardatz duen programazioa suertatu zaie Zine-Klub Gernikakoei hurrengo bi hilabetetarako prestatu dutena. Agian nahita, apirilaren 26, Gernika bonbakatu zutela 80 urte betetzen baitira. Agian ez. Baina Europari izaera eman zien bi gerrak, Igo eta II. Mundu Gerra dira programatu dituzten bost filmetatik hirutan eszenategi. Eta bost zuzendarietatik lau europarrak dira.

Gaur adibidez iaz Canneseko Zuzendarien Astean (Quinzaine des Réalisateurs) prestigiotsuan aurkeztu zuten Felices Sueños emango dute. Marco Bellochio zinegile italiar ezagunak Massimo Gramelliniren eleberri bat eman du irudietan. Seme bakarra den Massimok ama maitea galduko du umetan eta horrek betirako markatuko du. Kazetari bilakatuta, Bosniako gerra jasan eta zauria zabalduko zaio. Elisa doktorearen laguntza lortzen duen arte.

Joel Edgerton aktore australiarrak duela bi urte bere lehen luzea zuzendu zuen. El Regalo(The Gift) bikote batek sufrituko duena kontatzen du. Bikote gazteak senarraren ezagun baten eskutik oparia jasoko du. Opari pozointsua da. Duela 25 urte gertatutako historia bat azalaratuko duena. Izu zinemaren maitaleek txalotu zuten filma. Datorren ostiralean, Ostiral Santuan, emango dute.

Hurrengo barikuan Estoniako historiako guretzako une ezezagun bat ezagutzeko parada izango da. 1944ean Sobietar Batasunak Herri Baltiko horretako penintsula bat berreskuratu zuen Alemaniaren eskutik. II. Mundu Gerran bi aldetatik, alemaniarrekin borrokatu ziren eta sobietarrekin borrokatu ziren estoniarren begietatik ikusten da gerra. 1944 filma Elmo Nüganen Estoniako antzerki zuzendari ezagunak zuzendu du. eman zen iaz eta oso film ederra omen da. Han ikusten zutenek esan digu tenez. Bazko ostegunean emango dute.

Bazko ostiralean berriz, Las Inocentes (Les Innocentes), II. Mundu Gerran ere girotutako filma, eskeiniko dute. Hemen frontetik kanpo dauden emakumeak dira protagonista. Gerra amaituta, Poloniara iritsi da Frantziako Gurutze Gorriko talde bat, frantziar presoak aztertzera. Talde horretako erizain bati ezohiko eskaria etorriko zaio. Komentu bateko moja batzuk lagundu beharko ditu. Sobietar armadako soldaduek bortxatu eta orain erditzear daude. Anne Fontaine aktore eta zuzendariak zuzendutako filma da.

Maiatzaren 12an, I. Mundu Gerran girotutako filma emango dute. Gerra hori hasi zela mendea ospatzen denean, François Ozon frantziarrak galera eta galera gainditzea arakatzen duen historia bati helduko dio. Zati handi bat zuri beltzean filmatuta dagoen Frantz pelikulan gerran hildako alemaniarraren hilobira etorriko da frantziar soldadu ohia. Alemaniarraren neskalagunak bertan topo egingo du eta harreman berezia hasiko dute. Veneziako Zinemaldian Sail Ofizialean aurkeztu ondoren, Donostia Zinemaldian Perlak sailean eman zuten eta izugarri gustatu.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online