Estrainekoz “La Mano Invisible” filmaz jakin nuen Josean Bengoetxeari elkarrizketa egin nioenean 2014ean Donostia Zinemaldiko atarian. Zine jaialdian estreinatzen zen lau filmetan parte hartu zuen aktore donostiarrak. Etorkizuneko proiektuez galdetu nionean, ilusioz mintzatu zitzaidan Isaac Rosaren eleberrian oinarritutako filmaz. Ordurarte film laburretan trebatuta zegoen David Macianek zuzentzen zuen lehen film luzea biziki gomendatu zidan. Sevillako Europear Zinemaldian ikusi eta asko gustatu zitzaidan lan munduaren erretratu bortitz hau, non enpresa batek ogibide desberdineko langileak kontratatzen ditu industria-nabe batean publikoaren aurrean aritzeko. Lan baldintzak etengabe okertuko die egunez egun. Filma larunbatean Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian emango dutela aprobetxatuz, David Macian (Cartagena 1980) elkarrizketatu du Pantaila Handiak.
– Nola okurritu zitzaizuen Isaac Rosaren eleberria zinera ekartzea?
“Nahiko naturala izan zen. Zinea egiteaz gain, lan prekario asko eginda nago. Liburu saltzaile izatetik bulego lana egitera, 11 bat urtez. Horrek esperientzia anitz eman dizkit. Bai buruzuegiekin bai lankideekin izaten diren lan dinamika asko ezagutzeko aukera eman dit. Barne arazoak sortzen zizkidaten. Alokairua pagatzen dut eta zinea egiten horri esker baina … Lan krisi sakoenean nengoenean, Isaac entzun nuen irratian. Eta egun horretan bertan edo hurrengoan nobela erosi nuen. Kogidolariari oparitu nion eta konturatu ginen oso zaila zela moldatzen“.
– Zergaitik?
“Entsaio modukoa da. Pertsonaien burutazioetan zentratzen da. Igeltsorik hasi, garbitzailera pasa eta hortik harakinera … Eta horrela guztiak ezagutzen dituzu, nondik datozen, ze pentsatzen duten .. Baina horrek guztia konplikatzen du. Guk nahiago genuen pertsonaiak nahasturik egotea. Gainera Isaac oso zehatza da lanen erretratuarekin: zehazki kontatzen du igeltsorak nola egiten duen porlana. Lan errepikorren asperdurakin jolasten du …”
– Eta nola hartu du idazleak proiektua?
“Moldatzea pentsatu nuenetik lortu nuen bere kontaktua. Ni kortoen mundutik netorren. Ez dut ibilbiderik luzeetan. Berak zaila ikusten zuen moldatzeko, trama gutxi baitu nobelak. Baina gidoiaren hastapenetik asko gustatu zitzaion. Ekoizleetako bat da egun. Finantziazioan aritu da, bere kontaktuen sarea – jarraitzaileak, militantzian lankide, etb.- eskainiz. Oso eskuzabal aritu da”

– Filmari itzuliz, hor bizi diren egoerak hain hurbilekoak sentitu dituzu?
“Nire bizitzako lana ez ziren hainbat lanbide izan ditut. Lanean gustura ez baina gauza oso gaizki dagoenez bertan jarraitzen zuen jende askorekin egon naiz. Filmean bezala lan baldintzak etengabe aldatu izan zaizkit edo lankideei. Horrelako zerbait bizi izan nuen eleberria irakurtzen ari nintzela. Pasilioetan eta aparkalekuan denok hitzegiten dugu baina aurrera egin behar denean, buruzagiengan joan behar denean, filmean bezala ezerrez. Nire burua gauzak aldatzen saiatzen dutenekin identifikatzen naiz“.
– Bruto Pomerayk zure aktore fetitxeak zioen Sevillan “zu herria aldatu den moduan aldatu zarela. Banpiroen musikaletik krisia islatzen duen film hau egitera”. Zer eritzi duzu?
“Nik uste dut denak aldatu garela pittin bat. Bizitakoak eta egindako lanek lan mugimenduko kontzientzia sortu didate. Nire eskubideak aldarrikatzera eraman. Bizi dugun ustezko krisi hau, hobe esanda, iruzur honek baten baino gehiagori hortzak ateratzera behartu gaitu. Maite duzun medio hori, lehen axolagabeagoak ziren gauzetan erabiltzen bazenuen, orain berriz justua duzun horren alde erabiltzea baduzu …”
– Aktoreekin eta teknikoekin kooperatiba moduan egin duzue filma. Nola izan da esperientzia?
“Era tradizional batean ateratzen saiatu ginen, baina egun oso zaila dago. Telebista bat behar duzu atzean. Eta subentzioetan, aurrekontuaren % 60 ematen dizute gehienez jota. Aurrekontua 1 miloi eurokoa bazen, nondik aterako zituen 400 mila euro nik bezalako teleoperadore mileurista batek? Ezin duzu telebista bat atzean izan. Antena 3k eta Tele 5k takilan dirutza emango dutenak babesten dituzte bakarrik. Eta gainera diru laguntza ibilbidea duen ekoizetxeari ematen diote“.
– Nola egin zenuten, beraz?
“Ezin genuen horrela atera. Eta ni burugogorra naizenez, lehenik eta behin Isaac Rosari esan genion ezin bait genituen eleberriaren eskubideak ordaindu. Ondoren aurrekontua erdira murriztu genuen, miloi erdira. Baina gero ere, soldatak inbertitu ditugu, lan uniformeak Vallecaseko enpresa batek utzi digu eta argiak eta soinu materiala bazkide modura sartu den beste enpresa batek. Azkenean 60 mila eurorekin egin dugu – segurtasun sozialean alta emanez, janariak, nabearen alokairua eta falta zitzaigun atrezzo materiala erosteko. Gainera kooperatiba osatzearenak lagundu zion proiektuari. Batuago, inplikatuago gaude, hain justu, filmaren protagonisten gertatzen zaien kontrakoa. Eredua koorentea da eta agian hor aritu beharko da etorkizunean, zinearen autogestioan“.
“La Mano Invisible” aktore dabiltza besteak beste Donostian ikasitako Josean Bengoetxea eta Christen Joulin aktoreak, Marta Larralde, Elisabeth Gelabert … Kogidoilaria David Cortazar bilbotarra da. Giza Eskubideen Zinemalditik pasa ondoren, aurre estrenaldia egingo dute Madrilen. Espainiako hiriburuaz gain, apirilaren 28tik Bartzelonan, Valentzian, eta litekena, Sevillan, Kordoban eta Santiagon emango da zine areoetan. Euskadin Atera Films banatzaile donostiarrak mugituko du eta dirudienez, Donostia, Bilbo, Iruñea eta Errenterian jarri nahi dute.
Please comment with your real name using good manners.