Otsailetik martxora hitzordua aldatu duen “Punto de Vista” zinemaldiak Jorge Oteizaren babespean egingo du bere hamaikagarren edizioa. Zine heterodoxoari lekua zabaltzen dion zinemaldiak Nafarroan babes hartutako artista filosofoa izango du gogoan. Heterodocsias zikloa eskainiko dio datorren astelehenean hasi eta larunbaterarte iraungo duen edizioak. Horiez gain, film luzeen eta laburren lehiaketa, Eskualde Nagusia deitzen duten horretan, programa ezberdinak eta X films deritzan proiektuekin osatuko da egitaraua. Eta master class-ak eta kontzertuak ez dira faltako ere.
Urtero 1.200 film (luze eta labur artean) baino gehiago jasotzen ditu zine konbentzionaletik kanpo aritzen den zinemaldi honek. Horietatik, aurten 20 herri ezberdinetik etorritako 9 film luze eta 9 labur hautatu dituzte Eskualde Nagusia deitzen duten Lehiaketan. Bidai existentzialak dira askok, norberaren heriotza edo senide baten heriotzak edota desberdin diren pertsonaien ezagutzak sortaraziko bidaiak. Aipatzekoa da lehian iaz Berlinalen aurkeztu ondoren eta Sevillatik pasa ondoren, “Europe, She Loves“ dokumental suitzarra. David Arratibel zuzendari nafarraren film berria “Converso“ ere ikusteko aukera izango dugu. Bertan bere familiak bizitako kristautatzea eta horrek berak familiarekin zuen erlazioan izan duen eragina aztertu ditu.
Bederatzi laburren artean, Donostiarekin batera iaz Europako Hiriburu Kulturala zen Wroclawen izan zen Aitor Gametxo zuzendari bizkaitarra. Handik ekarri zuen gorren sinfonia moduko bat, “Cicha Symphonia” filmean jasota. Poloniara ez ezik, Portugal edo Brasilera joango gara. Film labur batzuk Van Gong hartuko dute gogoan, beste batzuk poeta bati tira eginez maitasun alfabetoa sortuko dute, eta bikote baten maitasun historia ere ekarriko digute lehian dauden 9 film laburretik batzuek. Hemen egitaraua: http://www.puntodevistafestival.com/eu/ultima_edicion.asp
Programak deitzen duten horietan lau saila osatu dituzte aurten. Aipatzekoa “Hegan” izenburupean hegan egiten duten objetu eta abere guztien inguruko erreflexioak jaso dituzte. Horrela hasierako filmak, “Il Castello” film italiarrak, droga gorputzean garraiatuz abioiez bidaia egin duen gazte bat jarraituko du Malpesako aireportuan. 1901an Lumiere anaien elkartea deituriko batek grabatutako dirigible baten hegaldia edota Eiffel dorretik “hegalekin” bota zen gizon bat jauzia jasotzen dituzte filmak ere aipatzekoak dira. 1998an Harmut Bitomsky dokumentalista alemiarrak egindako “B-52“ hegazkinaren inguruko filma emango dute. Bitomsky bera izango da Iruñean bere lana esplikatzeko.
Hortaz gain, duela zortzi urte zendutako Luciano Emmer zinegile milandarraren obra gogoan ekarriko dute. Eta “Ehiztaria ehizatua” izenburupean hainbat zinegileen erretratuak emango dira. Bestetik “Bosgarren Horma” ziklo berria estreinatzen dute. Autoantzerkia, biodrama, perfomance delakoa eta zuzeneko zinema, kontatzeko modu berrien jasoko ditu zikloak. zala, ez dakigu datozen belaunaldietan izango den. Hori dela-eta, sortu da Bosgarren horma, dokumentala edo gure aurrean aurkezteko moduak habitat eta formatu berria izango dituela sinesten jarraitzeko. Horrela igande honetan bertan “Maruja enamorada“ biodrama ikusi ahal izango da Gayarre Antzokian. Vivi Tellas sortzaileak ondoren masterclass bat emango du. Asteartean Afganistaneko errefuxiatu baten errealitetara hurbiltzeko aukera izango dugu “Nadia“ antzerkiarekin. Nadia Ghulamek sortutako lana Gayarre Antzokian ikusiko da. Izan ere, “Bosgarren Horma” sailari esker “Punto de Vista” Iruñeatik zehar, zine aretoetik kalera aterako baita.
Zazpigarren urtez, zinegile gazteei zabaltzen die tartea “Punto de Vista”. Proyecto X deritzan lehioan Sevillako María Cañas (1972), Cordobako Pilar Monsell (1979) eta Madrilgo Omar A. Razzak (1982) zinegileei karta txuria eman zaie. Baldintza bakarra Nafarroa oinarri izaki entsaiu filmikoa egitea. Hura erakutsiko dute datorren astean “Punto de Vista”n. Sergio Oksmanek emango duen zine tailerrak eta hainbat kontzertuk osatuko dute hamaikagarren edizio gustagarria.
Please comment with your real name using good manners.